21 noviembre, 2011

Erabakia

Urte eta erdiko bizitza duen blog honetan, hainbat eta hainbat sarrera idatzi ostean, honakoa ez dakit nola hasi eta hare gutxiago, nola azaldu hartu berri dudan erabakia, baina ea...

Blog bat aurrera ateratzea, ez da dirudien bezain lan erraza: idatziko duzunari buruz pentsatu, informazioa bilatu, argitaratzeko egun eta ordu egokienak zein diren aztertu, planifikatu, sarrerak idatzi, sare sozialen bidez ezagutzera eraman, irakurleak erakarri... astean hainbat ordu suposatzen dituen lana da. Eta lan hau, bikoiztu egiten da blog bakarra ez, eta bi direnean aurrera atera nahi dituzunak.

Blog hau ireki nuen egunean, argazkilaritza eta bidaiei buruz idatziko nuen txokoaren ideiarekin zabaldu nuen. Baina betiko moduan, betidanik euskaldunok dugun erronkarekin aurkitu nintzen: ze hizkuntzatan idatzi? Garbi dago, gazteleraz idatziz gero, irakurle gehiagok hartu dezaketela parte, baina nire hizkuntza euskara da, eta atsegin dut euskaraz hitz egin, idatzi, eta baita nire zaletasunak partekatzea ere. Itzultzaile on baten bila hasi nintzen interneten, banderatxo bati klik eginez, nahi duzun hizkuntzatan irakurri dezakezun horietakoa. Zoritxarrez, nire bilaketak ez zuen emaitza onik jaso. Ingelerara, Frantsesera edota Gaztelerara itzultzeko milaka herraminta aurkitu nituen, baina bat bera ere ez euskerarekin erabil zitekeenik. Gaur egun, oraindik ez dut ulertzen zergaitik ez dagoen itzultzaile arrunt bat bada ere, euskaldunontzat.

Nire bilaketaren emaitza eskasaren ondorioz, bi blog irekitzea erabaki nuen. Bietan berdina idatziko nuen, ezberdintasun bakarra, bata gazteleraz eta bestea euskeraz izango zela. Eta halaxe hasi nuen nire blogger-idazle ibilbidea, sarrerak idatzi eta hitzulketak eginez. Garbi zegoen, gaztelerazkoak askoz ere arrakasta haundiagoa izango zuela, baina ez nuen uste euskeraz horren gutxi irakurriko zenik. Beraz, lan bikoitza "alferrik" egiten hari naizelaren sentipena daukat, eta denbora gehiago eskeini beharko nieken lanetan erabili nahi nituzke ordu horiek. Hori dela eta, blog hau bertan behera uztearen erabakia hartu behar izan dut, nire ibilbide profesionalean erosoago aurrera jarraitzeko eta mahai gainean ditudan proiektu berrietan burubelarri lanean jartzeko. Ez dut ziurtatzen behin betiko erabakia denik, agian aurrerago denbora libre gehiagoz goza dezakedanean itzulketa lanetara bueltatu ninteke, baina oraingoz, ezinezkoa zait.

Ulertuko duzuelakoan, El Mundo a traves de un Visor  gaztelerazko blogean espero zaituztet. Eskerrik asko hor egoteagatik eta laster arte.

14 noviembre, 2011

168. Gonzalo Iza argazkilariari elkarrizketa

Gonzalo Iza, Zumarragan jaio zen orain dela 27 urte. "chalo84" bezala ezagutarazten da interneten nabigatzen hasi zenetik eta modu honetan aurkituko duzue Facebook, Twitter eta Flickr bezalako sare sozialetan, baita pasa den urtarrilak 1-etik dirauen "Una foto por dia" proiektuaren blogean ere. Informatika, diseinu grafiko eta argazkilaritzako teknikoa da. Gaur egun, Zumarragako Ospitalean diardu informatika sailean lanean baina ahal den neurrian, kamera eskutan duela ikusiko duzue sarritan.

2 hilabete baino gutxiago falta dira "Una foto por dia" proiektua amaitzeko. Zer sentitzen da ia urtebetez zure bizitza argazkien bidez sarean erakusten igaro ostean?

Sentipen onak dira guztiak. "Una foto por dia" proiektuari esker argazkilaritzaren beste aurpegi batekin aurkitu naiz. Oso "erraza" da argazki polit bat egitea atzerrira joaten zarenean, ikusten duzun guztia berria bait da, zure kamerarekin zoaz, oporretan zaude eta guztia beste modu batean ikusten duzu. Baina etxean gelditzen zaren egun horietan, parrandatik bueltatu eta argazki bat egin behar baldin baduzu, asko landu behar da irudimena zerbait argitaragarria egiteko.

Gainera, DV-ko sariei esker (blog hoberena eta ikusleen saria), ate asko ireki zaizkit eta beste hainbat proiektutan parte hartu ahal izan dut, eta ez zen posible izango honengatik izan ez balitz.


Zer suposatu du zuretzat proiektu honek? Zer eman dizu?

Argazkilaritza beste modu baten ikusten dut orain. Lehen asko ematen nion botoiari (rafagaz ere) argazki bat lortzeko; orain berriz, nahiago dut argazki arrunt bat bilatu eta landu. Orduak pasa ditut argazkiak egiten, goiz jaiki naiz, egunsentirarte gelditu naiz... gauza pentsaezinak egiten ditu urte batek.

Nola laburtzen da eguna argazki bakar baten?

Egunaren arabera. Lehen esaten nuen moduan, oporretara baldin bazoaz eta gustoko lekuren bat argitaratzerik baduzu, ibilaldiren bat, hemendik gelditzen baldin bazara lagunekin barbakoa egiten... erreza da. Egun batzuetan 20 argazki igoko nituzke eta beste egun batzuetan bakar bat aurkitu ezinik ibiltzen naiz. 

Oso konstantea izan behar da horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko. Gogorra da?

Oraingoz ez. Ikasten zoazenaren arabera da. Niri oso ondo datorkit baina egia da egun batzutan zaila dela. Egun bat edo bestetan blogera igo ez baldin badut gainera kanpoan egon naizelako, bada jendea argazkirik igo ez dudala ohartarazten nauena... Kontrolpean nago!

Proiektu guztitik, zein da gustukoen duzun argazkia?

Dudarik gabe 243/365 egunekoa. Betidanik amestu dut tximisten argazkiak egitearekin baina ez nuen sekula lortu. Proiektuari esker Maiatzeko ekaitz baten harrapatu ahal izan nituen batzuk baina Abuztuak 31ko argazki honek guztia du. Zorte txarrez hasi zen guztia argazki honetan bihurtu zen. Baditut gustoko gehiago ere bai teknikoki edo esan nahi dutenagatik. Nire TOP 10-a etiketa honekin gordetzen dut.

Baduzu proiekturik buruan "Una foto por dia" amaitzean hasteko?

Beste blog bat irekitzekotan nago, honek kaduzitate data bait du. Abenduak 31an amaitu eta Urtarrilak 1-ean proiektu guztiaren datuen sarrera bat igoko dut. Orain, nire bizitza guztiko argazkiak igo ditzazkedan beste bat prestatu nahi dut eta batez ere azken urte honetakoak, eguneko argazki bakarra igo ahal izan dudanez, asko gordeta gelditu baitira.

Jendea animatuko zenuke horrelako zerbait egitera?

Dudarik gabe. Horrelako beste hainbat proiektu ezberdin daude, agian hau da gogorrena baina, hilabete baten, 100 argazki, edota 52 astetakoak ere egin daitezke. Ezberdin asko daude eta ehundaka konbinaketa.

Hauxe izan da guztia Gonzalo. Eskerrik asko eta zorte on!

Gonzalo, "Una foto por dia" blogean, Facebooken, bere web pertsonalean, Twitterren eta Flickrren jarrai dezakezue.

11 noviembre, 2011

08 noviembre, 2011

166. Uholdeak Azpeitian

Gutxien espero duzunean, albistea etxe aurrean aurkitzen duzu. Horixe da gipuzkoar gehienoi gertatu zaiguna pasa den astebukaeran. 2 egunetan bakarrik, 2 hilabetetan egin ez dituen euri zaparradak bota ditu, eta ondorioa, honakoa da:





04 noviembre, 2011

165. Esaldi bidaiaria

"Bidaiatzen denbora gehiegi igarotzen duenak, bere herrian atzerritar bihurtzen da".

- René Descartes -

01 noviembre, 2011

164. WALLPAPERRA Baiona

Eta iritsi da azaroa! Pasa den astebukaerako ordu aldaketara ohitzen goazen heinean, egunak gero eta ilunagoak dira, eguzkia azkarrago ezkutatzen da, eta egunak tristeagoak dirudite... baina alde ona ere atera beharko diogu honi. Oraindik neguko hotzak egiten ez dituenez, iluntzea baino zertxobait lehenago kalera irteten saiatu gaitezke, ordu urdina aprobetxatuz argazkiak egiteko. Oso gogoko dudan teknika da, argiak erabat ligatzen diren eguneko momentu gutxietariko bat delako, eta argazkiak oso koloretsuak gelditzen dira.

Hilabete hontako wallpaperraren argazkia Baiona Ttipiari dagokio, eta sarritan blog hontan esan dudan moduan, argazkilariek eta bidaiariek noiz edo noiz bisitatu beharko luketen lekua da.

27 octubre, 2011

162. ERREZETA BIDAIARIA Tortita amerikarrak


Hilabete hontako errezeta bidaiarian Estatu Batuetara bueltatuko gara. Zenbat pelikuletan ikusi ote ditugu amerikarrak sekulako itxura duten tortitak gosaltzen? Ba osagai gutxi batzuk erabiliz, 10 minututan prest daude. Aurrera beraz.

TORTITA AMERIKARRAK


Osagaiak:
  • Arrautza 1
  • Edalontzi 1 irin
  • Edalontzi 1/2 esne
  • 2 koilarakadatxo lebadura
  • 5 koilarakadatxo azukre
  • Mantekilla
Nahastu ondo arrautza, irina, esnea, lebadura eta azukrea batidorarekin. Minutu batzuk utzi eta bitartean zartaia berotzen jarriko dugu mantekilla pixkatekin. Berotzen denean, nahasketaren koilarakada bat frijitzen jarriko dugu bi aldetatik, eta berdina errepikatuko dugu tortita bakoitzarekin. Frijitu ta gero, mantekilla, nata edo txokolatez estal ditzakegu.

Beraz badakizue, biharko gosarirako hementxe duzue errezeta goxo eta errez bat. On egin!

17 octubre, 2011

159. Argazkiak mugitu gabe egiteko aholku batzuk

Orain dela egun batzuk, lagun batek kamera reflex bat erosi zuela komentatu zidan eta argazki batzuk egitera joan zen ilunabarrean. Zoritxarrez ordea, argazki guztiak ilunak eta mugituta irteten zitzaizkion.

Kamera saltzaileek megapixel askoko kamera batekin ikaragarrizko argazkiak egin ditzazkegula konbentzitu nahi gaituzten arren, hau ez da guztiz egia, klik egin aurretik puntu batzuk kontuan hartzen ez baldin baditugu.

Ez da arraroa ilunabarrean argazkiak ilunak eta mugituta irtetea. Hala ere, honako aholku hauek kontuan izanez gero, kamera saltzaileak zin egiten zizuen argazki horiek egiteko pauso bat aurrera emango duzue.

* Erabili tripodea paisaietan. Gainera honek, zure sormena landuko du eta exposizio luzeak bezalako efektuak lor ditzakezu

* Erabili flasha leku itxietan. Gomendagarria da ere, aurpegiei argazkiak egin behar ditugunean erabiltzea, izpi xume batekin, argazkiak argitasunean eta kolorean irabaziko du.

* Ez baldin badugu ez flash eta ez tripoderik, saiatu ez mugitzen eta ez hartu arnasik klik egiteko orduan. Kamera edozein euskarritan ere jarri dezakegu, edo nahi izanez gero, lurrean bertan ikuspuntu ezberdinak lantzeko.

15 octubre, 2011

158. Jeroen Swolfs argazki kazetari eta bidaiariari elkarrizketa


Hilabete hontako elkarrizketa, Jeroen Swolfs -i egin diogu, argazkilari eta bidaiari holandarra, eta ziurrenik bat baino gehiagok inbiria sentituko du "Streets of the World" proiektuan burubelarri dabilela irakurtzean.

Jeroen, The Haguen jaio zen, 1874an. Ikasketak Photo Academy Amsterdamen amaitu ostean, argazkilari freelance lanetan hasi zen.

Munduko hainbat txokotara bidaiatzen hasi zen, gai politiko eta sozialen inguruan, Serbia eta Ekialdeko Europara. De Volkskrant, Rijksmuseum Amsterdam, Rabobank Foundation, Volkskrant Magazine, Amsterdam Weekly eta The X pat Journalentzat egin du lan besteak beste. Gaur egun "Streets of the World" proiektuan hari da lanean, honek 5 urtez munduko hiriburu guztiei argazkiak egitea datza. 2011ko Maiatzean, National Geographic-ek Jeroenek Asian jasotako istorio eta argazkien liburu bat kaleratu zuen (oraingoz holandarrez bakarrik dago salgai).

Argazkilaritza eta bidaiez gain, Jeroenek, snowboard, urpekaritza... bezalako kirolak praktikatzea atsegin duela azaltzen digu. Baita gitarra eta armonika jotzea ere.

"Streets of the World" 5 urtez munduko hiriburu guztiei argazkiak egitean datza. Nola planifikatzen da horrelako bidai luze bat?

Bidaia 3 zatitan banatzen da. Lehengoa Asia da, ia amaitua dut. Bigarrena Amerika, oraintxe bertan nabil. Eta hirugarrena, luzeena eta zailena izango da, Europa, Afrika eta Ekialde Erdia. Lurraldeak bisitatzeko ordena, bertan nagoenean erabakitzen dut.

Esaiguzu nola izan zen proiektuari hasera eman zenion lehenengo eguna. Nola hasi ziñen?

Galdera ona. Oso ondo gogoratzen dut. Bangkokera bidaiatu nuen, nahiko ondo ezagutzen dut. Iritsi nintzenean, alokatutako apartamenduko eserlekuan jarri eta 5 urtez eramango dudan maleta txikiari begira jarri nintzen. Kanpoko zarata eta zoro baten moduan izerdia botatzen nuen bitartean, honakoa esan nion neure buruari: "Ze demontre sartuko dut nik orain hemen?"

Zeintzuk dira zailtasun handienak?

Bakarrik egotea denbora luzez uste dut. Familia eta lagunen falta. Eta bikoterik ezin izatea. Hala ere, merezi du.

Eta zure bizipen hoberenak?

Jende jatorra ezagutzea bidean. Eta leku ederrak. Oso pozik sentitzen naiz hau bizi ahal izateko aukera dudalako.

Zein da gehien txunditu zaituen lurraldea? Eta ezagutzeko irrikaz zaudena?

Hala nola, lurralde "txarrak" dira gehien txunditu nautenak. Ipar Korea, Ruanda edota Libano bezain ospe txarra duten lurraldeak gehienbat. Txoko hauetan egin ditut lagunik hoberenak. Beti, leku hauei buruzko guztia dakigula uste dugu, baina geure kabuz bertara bidaiatzen badugu, oso gauza ezberdinak eta askotan, uste baino askoz hobeak aurkituko ditugu. Baina gehien gustatu zaidana esan beharko banu, Tuvalu aukeratuko nuke. Begiratu interneten eta ikusiko duzu zergaitik aukeratu dudan. Butan ezagutzeko ikaragarrizko gogoak ditut.



5 urteren ostean, proiektua amaituko duzu. Ba al duzu beste proiekturik buruan edota nahiago duzu merezitako opor batzuk hartzea etxean deskantsatzeko?

Hiru bat ideia dauzkat proiktua amaitzean garatzeko. Baina uste dut, denboraldi bat hartuko dudala proiektua guztiz amaitzeko eta oraingo bidaia amaitzean ere deskantsu txiki bat hartuko dut. Beraz, ez dakit noiz hasiko naizen. Deskantsatu? Uste dut bidaiatzeak deskantsatu erlaxatzen zaituela. Agian gorputza ez, baina burua erlaxatzen du.

"Streets of the world" proiektua jarraitzeko Twitter, Facebook, Youtube edota bere Web bidez egin dezakezue.

08 octubre, 2011

156. Urederra

Nahiz eta iada udazkenean gauden, para bat aste gelditzen dira oraindik gure lurraldeetako basoak kolorez gainezka jantzi daitezen, pixkanaka hostoak erori eta negura sartu baino lehen.

Urederra udazkenean bisitatu nuen aldi hartatik, erabat maitemindu nintzen txoko hontaz. Urteko edozein sasoitan miragarria iruditzen bazaigu, pentsa gure erretina ze kolore kopuru jasotzera irits daitekeen hosto laranjak erreka urdinera erortzen ikustean.


Urederrara joateko, hoberena Bakedanora autoz joatea da, Nafarroan, Herriko sarreran, parking bat dago eta bertan aparkatuko dugu. 2€ ordaindu behar direla jartzen du baina orain arte, ez dut sekula ikusi nori ordaindu behar zaion, beraz, astebukaera eta jaiegunetan bakarrik ordainduko delakoan nago.

Harrizko eta lorez apaindutako etxeen herria gurutzatuko dugu, errekaraino eramango gaituen bidera iristeko. Seinaleak jarraitu besterik ez dugu egin behar, ez dago galbiderik.


Ideia bat egin gaitezen, herritik jaiolekuraino 40 minutu daude gutxigorabehera oinez, baina errekara iristen garenean, hoberena geldialdiak egiten joatea da, sarrera honetako argazkietan erakusten dizkizuedan bezalako txokoetaz gozatzeko. Nire ustez, askoz erakargarriagoa da bidea, jaiolekua baino.


Argazkiak egiteko ideiarekin baldin bazoaz, momenturik hoberena egunsentiaren ostean da, goiza pasa ahala, nahigabeko argi eta itzal bortitzak sortuko baitira eguzki izpien ondorioz. Kontuan izan ere, hoberena aurreko egunetan euririk egin ez duenean joatea dela, bestela, ur asko aurkituko dugu eta honek, Urederrako hain bereizgarria den urdintasun hori estaltzen du.

04 octubre, 2011

155. Esaldi bidaiaria

"Nik ez dut bidaiatzen edonora joatearren, joateagatik baizik. Bidaiatzearen ekintzagatik. Mugitzea da helburua".

Robert Louis Stevenson

03 octubre, 2011

154. Argazki erakusketa

Gaurtik hasi eta Azaroak 14 arte, "Mundua bisore baten atzetik" argazki erakusketa ikusteko aukera izango duzue Zarauzko Itzala tabernan. Bertan Malta, Maroko, Finlandia, Londres edota Euskal Herrian bertan egindako bidaien argazki errekopilazio txiki bat ikusi ahal izango duzue. Ea gustokoa duzuen!!


01 octubre, 2011

153. WALLPAPERRA Urederra

Iritsi gara Urrira eta hilabetero bezala, dagokion wallpaperrarekin gatoz. Hilabete hontako proposamena Urederra da, pasa den ekainean bezala. Hala ere, merezi du berriro ere Nafarroako txoko honetara gerturatzea, urriaren amaieran zuhaitzak udazkeneko kolorez eta ura hare urdinagoa nola jartzen den ikusteko.

Gogoratu, hilabetero zeuen posta elektronikoan wallpaperra jaso nahi duzuenok info@ainaragarcia.com bidez harpidetu zaitezketela.



29 septiembre, 2011

151. Azken ordua Campeonasen argitaratutako argazkiari buruz

Orain dela egun batzuk, Campeonasen baimenik gabe argitaratu zen Leire Olaberriaren argazkiari buruzko post bat idatzi nuen. Gaur goizean, Campeonaseko arduradunarekin hitz egin dut eta azkenik guztia zuzendu dela jakinarazi nahi dizuet. Azkenean, gaizkiulertu bat baino, argazkilarien eskubideei buruzko jakinduria falta izan da. Iritzia eskatzen ibili ziren gaiari buruz horrenbeste ez zekitenei eta agian hori izan da beraien errua, beraz, honek ikasteko balio izan diela ziurtatu didate eta azkenik, nire argazkia ordaintzea onartu dute. Behintzat, gauzak ongi egiteko eta akatsetatik ikasteko prest daudela dirudi eta horrek pozten nau. Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!!!

150. SAREAN KUXKUXEATZEN Argazkilaritza doinua


27 septiembre, 2011

149. DONUTS AMERIKARRAK


 Hilabete hontako Errezeta Bidaiaria ozeanoaren bestaldetik dator. Zenbat aldiz ikusi ote dugu Homer Simpson donuts zaporetsu hauek dastatzen!!! Ba jakin, oso errezeta erreza dela eta ordu bat baino gutxiagoan jateko prest daude. Beraz, hasi lanean!

DONUTS AMERIKARRAK


Osagaiak:
  • Irina.
  • Taza 1/2 azukre.
  • Gatz koilarakada bat.
  • Lebadura sobre bat.
  • Taza 1/2 ur.
  • 2 arrautza.
  • 2 koilarakada mantekilla.
  • Olioa.
  • Koloretako pinportak.
  • Txokolatea estaltzeko.

Nahastu bol haundi baten 2 baso irin, azukrea eta gatza. Gero, lebaduraz hautseztatuko dugu. Arrautzak eta mantekilla gehituko diogu. Mantekilla aurrez berotzen badugu hobe, likidoa denean hobeto nahasten da. Ura ere gehituko diogu nahasketari. Oso garrantzitsua!!! Orain eskuekin nahasten hasiko gara, beraz, ez litzateke gaizki etorriko norbaitek laguntzen badizue irina botaz zuek nahasketa egiten duzuen bitartean. Haseran sekulako hankasartzea egiten hari zarela dirudi baina irina bota ahala, nahasketa loditzen joango da eta eskuetan itsasten ez zaigun arte botako diogu irina. Hori bai, nahasketak leuna geratu behar du. Estali 15 minutuz. Berriro ere nahastu eskuekin. Rodilloaz zabaldu 2 zentimetrotako lodiera izan arte. Masa 5 - 8 zentimetro bitarteko zirkulutan zatituko dugu, erdian zulo batekin. Zartaia berotzen jarri su bajuan eta olio askorekin. Frijitu kolore pixkat hartu arte. Sukaldeko paperean utzi olioa xurgatu dezan. Txokolatea eta kolorezko pinportak gehitu eta hauxe da emaitza!

26 septiembre, 2011

148. Argazkien lapurrak

Zein erreza den argazkiak internet bidez deskargatzea. Eskuineko botoiari eman, "Irudia gorde..." eta lixto!

Baina jende askok kontuan hartzen ez duena garrantzirik gabeko argazki horrek atzetik duen lana da. Argazki hori egiteko argazkilariak hilero 254€ ordaindu behar ditu Babes Sozialean, 1500€ baino gehiago balio duten kamerak erabili, beste horrenbeste objetiboekin, flashak, tripode eta beharrezko beste hainbat material, 2 disko gogor gutxienez argazkiak gorde eta seguritate kopiak egiteko, ordenagailua, edizioko programak, automobila lokalizazioetara joateko, mantenimendu eta gasolinaren gastua gehituz... eta ez naiz hasiko lanbide honetan gertatzen diren ezuzteko amaiezinak aipatzen. Eta guzti hau, "klik" bati esker, internetera sarrera duen edonork, horrenbeste denbora, diru eta esfortzu erabili duzun argazki xume hori hartzeko.

Baina honen garrantzia ez da horrenbestekoa. Egileen eskubideak babesten dituzten legeak egon arren, gero eta gehiago dira zure lanaz probetxu egiten duten "profesionalak" eta komeni zaien erabilera ematen die. Harrapatzen dituzun arte.

Ez da lehenengo aldia, eta tamalez, ez da azkena izango ere hau gertatzen zaidala.

Irailak 17, larunbata. Campeonas kirol egunkarian nik egindako argazki bat ikusten dut. Argazkia, pasa den Ekainean, Leire Olaberriari Aizarnazabalgo Memorial Gervais lasterketan egindako bat da. "Behintzat izena aipatu dute" pentsatu nuen.


Argazkia klikatu eta hara non ikusten dudan, beraien logotipoa nire argazkian jarrita. Eta orduan pentsatu nuen: "Nola??? Inork ez dit baimenik eskatu argazki hau hemen jartzeko eta gutxi balitz beraientzat hartzen dute!"


Beraz, honako email hau bidali nien:

sábado 17 de septiembre de 2011 10:19

"Bueno dias,

Antes que nada, felicitarles por esta iniciativa de crear un medio para informar sobre las mujeres deportistas, creo que hacia falta.


Pero el motivo por el que me he puesto en contacto es por la foto de Leire Olaberria que publicaron ayer, 16 de septiembre: http://www.campeonas.com/blog/2011/09/16/leire-olaberria-competira-en-la-crono-del-mundial/ Soy la autora de la foto y en ningún momento nadie me ha solicitado los permisos necesarios para su publicación. Por un lado les agradezco que por lo menos hayan citado el nombre de la autora (muchos no hacen ni eso), pero vivo de la fotografía desde hace más de 4 años, de hacerlas y venderlas, y en los tiempos que corren, no me puedo permitir el lujo de cederlas gratuitamente para su publicación.
Por lo tanto, espero que entiendan que debo pedirles que me envien sus datos para la facturación."

Berehala jaso nuen erantzuna:

sábado 17 de septiembre de 2011 10:37

"Hola Ainara,
Pensamos que la fotografía pertenecía a www.noticiasdeguipuzcoa.com . Por eso se puso con la noticia. Sentimos el malentendido. La hemos quitado ( http://www.campeonas.com/blog/2011/09/16/leire-olaberria-competira-en-la-crono-del-mundial/ ) y si vuelve a pasar te pedimos permiso."

Hau gertatzen zaidan 1.go aldia balitz "ongi da, gaizki ulertu bat izan da" pentsatuko nuen. Baina ez da lehenengo aldia eta kasu hauetan 3 aukera daude:

1. Ez dizute erantzuten.
2. Gaizkiulertu bat izan dela erantzuten dizute.
3. Beraien akatsa onartu eta ordaindu egiten dizute.

Gaizkiulertu bat izan dela esatea da ohikoena, horrelaxe garbitzen dituzte eskuak. Beraz beste email bat bidali nien:

sábado 17 de septiembre de 2011 14:30

"Gracias por su respuesta, pero aparte de que no la han borrado aun (aunque la borren eso no cambia que le han dado un uso para poner imagen a una noticia), es una foto que vendí a uno de mis clientes que es Noticias de Gipuzkoa, y aunque la cojan de su web, los derechos siguen siendo de su autor por su realización, y el periódico obtiene unos derechos de publicación cuando la compra.


No se pueden coger fotos sin permiso y sin saber si hay derechos de por medio o no, y luego borrarla si se da el caso de que el autor identifique su trabajo. Puede haber sido un malentendido, o puede que no, no lo sé. Sea lo que sea le han dado un uso que deben compensarmelo económicamente, me dedico a hacer fotos y a venderlas como lo hacen todos los demás fotografos del sector. Es mi oficio como ustedes tendran el suyo. Para ello necesito sus datos para la facturación, no estoy pidiendo nada que no me pertenezca. "

Egunak pasa eta ez nuen erantzunik jaso. Beraz, beste email bat bidali nien gogorarazteko, sarrera honen hasieran jarri dudan pantallaren irudiarekin.

miércoles 21 de septiembre de 2011 11:51

"Buenos dias,


Ya han pasado varios dias desde que les envié el email y aún no he recibido respuesta. Les recuerdo que sigo esperando a que me envien sus datos para la facturación. Por motivos que les comenté en el email anterior, deben facilitarmelos. Les adjunto la captura de pantalla de la noticia en la que dieron uso a mi fotografia."

Eta erantzuna:

miércoles 21 de septiembre de 2011 12:58

"Hola,


Fué quitado automáticamente que no lo comentaste. Seguramente, lo tengas en caché. Citamos los medios y las fuentes. Nosotras no nos lucramos de ésto. Si acaso, mandaremos un mail a Leire para ver su opinión.


Un saludo"

Jarraian datorrena irakurri aurretik, Campeonasen webera sartzera animatzen zaituztet eta klikatu "Trabajo Freelance" jartzen duen lekuan. Guzti hau eta gero bitxiena, kazetari eta kolaboratzaileei ordaindutako lana eskeintzet dietela da.

Dioten "gaizkiulertu" horren ostean, ulertuko duzuen bezela honek eskemat erabat apurtzen ditu. Beraz, honako beste emaila idatzi dien:

miércoles 21 de septiembre de 2011 13:37




"Hola,



Esa captura de pantalla la hice cuando la vi, podeis comprobar la fecha y la hora en la parte inferior derecha de la imagen. Podeis preguntarle a Leire la opinión pero no le veo mucho sentido, ya que la única relación que tiene ella en esto es que participó como corredora en el Memorial Gervais de Aizarnazabal el pasado 1 de junio. El motivo de mi disconformidad es que habeis usado mi foto, y el citar el nombre no os da la libertad para usarla (por no empezar a hablar por los derechos de autor), y tampoco es lo que me da de comer. Deberías saber que esto funciona así si es que realmente os dedicais a esto. También estaría bien que leyerais el apartado de Aviso Legal de Noticias de Gipuzkoa. Os he adjuntado la captura de pantalla del apartado sobre la Propiedad Intelectual.


Otra de las cosas que me extraña, es que os esteis negando a pagar por un trabajo que he realizado, cuando en vuestra web estais ofreciendo a periodistas trabajo freelance remunerado."


Aste bat pasa da azkeneko email hau bidali nuenetik eta ez dut erantzunik jaso. Uste dut, oso garbi geratzen dela egunkari edo dana delako hau zerbait "profesionala" eskeintzen hari dela hitzaren esanahia zein den garbi jakin gabe. Batenbat beraiekin kolaboratzekotan baldin bazebilen, espero hemen idatzitakoak begiak zabaltzen lagundu izana, sekulako adarjotzea baita eta egileen eskubideak erabat bortxatzen dituzte.

Gogoratu baita ere, Facebooken horrelako kasuen aurka borrokatzen dugun 4000 argazkilari baino gehiagok osatutako talde bat daukagula "Stop clausulas abusivas a los fotografos" izenekoa.


AZKEN ORDUA!!!

Orain dela ordu batzuk Campeonaseko arduradunarekin hitz egin dut eta azkenik guztia zuzendu dela jakinarazi nahi dizuet. Azkenean, gaizkiulertu bat baino, argazkilarien eskubideei buruzko jakinduria falta izan da. Iritzia eskatzen ibili ziren gaiari buruz horrenbeste ez zekitenei eta agian hori izan da beraien errua, beraz, honek ikasteko balio izan diela ziurtatu didate eta azkenik, nire argazkia ordaintzea onartu dute. Behintzat, gauzak ongi egiteko eta akatsetatik ikasteko prest daudela dirudi eta horrek pozten nau. Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!!!

23 septiembre, 2011

20 septiembre, 2011

146. Zaindarien aldaketa Buckingham Jauregian

Londresen izan nintzen lehenengo aldia, hilabetez Erresuma Batura ingelesa ikastera joaten zaren uda horietako baten izan zen. Autobusez Trafalgar Squareraino eraman gintuztela oroitzen dut eta hantxe hasi zen gure ibilaldia. Taldeko norbaitek "zaindarien aldaketa ikusi behar dugu!" esan zuen eta Buckingham Jauregiruntz hartu genuen bidea.

Trafalgar Squaretik Buckingham Jauregiraino pare bat kilometro besterik ez daude eta oinez 20 minututan iritsi zaitezke. Ez dago galbiderik.


Baina iritsi ginenean, ikaragarrizko jendetza zegoen eta ezin izan genuen ia ezer ere ikusi.


Baina akatsetatik ikasten denez, Londresen izan garen azken aldian, goizeko 9:30tarako Buckingham Jauregiko ate aurrean ginen aurreko aldian baino gehiago ikusteko eta argazki batzuk egiteko asmoz. Zaindarien aldaketa goizeko 11:30tan hasten da baina 10:00 - 10:30ak inguruan jauregiko kanpokaldea jendez inguratuta dago.

Leku ona hartu genuen oraingoan, zaindariak sartzen diren ate ondoan hain zuzen, leku egokia argazkiak egiteko.




Ekitaldi bitxia da. Zain geunden bitartean eta gero hirian zehar egin genituen hainbat ibilaldietan, Londreseko poliziak turistekin argazkiak egiten ikusi genituen, erakargarri turistiko bat dira! Egia esan, filma batetik ateratakoak dirudite.


Zaindarien aldaketa ikusi nahi duzuenontzat datu garrantzitsu batzuk. Apiriletik Uztailerarte, egunero ikusi ahal da goizeko 11:30tan, urtean zehar aldiz, bi egunetik behin beti ere eguraldiak oztoporik jartzen ez badu. Eta garaiz joan, batez ere argazkiak leku on batetik egin nahi dituzuenok.

18 septiembre, 2011

145. 7 ideia deskonektatzeko eta gure sormena lantzeko

Orain dela aste batzuk "Deskonektatzearen garrantzia sortzaileagoak izateko" izenburudun sarrera idatzi nuen. Har ezazue honako sarrera hau 2. zati bat bezala, bertan proposatzen nuena praktikara eramateko adibide batzuekin.

1. Erakusketetara joan. Berdin du gaia. Har ezazu zeure denbora lana edo estresa ez ezik beste edozertan pentsatzeko. Ziur konturatu gabe, aurreraro inspiratuko gaituen "zerbait" ikusten dugula.

2. Pelikulak ikusi. Zoaz zinemara edo orain, TDTarekin ditugun milaka kanaletan bilatu ikusi nahiko zenukeen pelikularen bat, palomita poltsa haundi batekin ikusteko. Pelikula asko ikustearen abantailetako bat, nahi gabe gure begiak irudiez bonbardeatzen hari garela da, enkoadraketa, argi, aurpegi eta leku ezberdinetako fotogramekin.

3. Liburuak irakurri. Irakurri zure garuna landuko duten istorioak. Hemen, pelikuletan ikusten dituzun enkoadraketa, argi, aurpegi eta lekuen fotogramak zeuk irudikatu beharko dituzu.

4. Eguzkiaz gozatu. Posible den heinean noski. Edo bere lekuan, eguneko argiaz. Ikerketek diotenez, pertsonak zoriontsuagoak gara udan, argitasun gehiago jasotzen dugulako neguan baino. Jarri mp3-a zure abestirik gogokoenekin eta irten kalera pasiatzera, deskonektatzera. Zer hari zara egiten ordenagailu aurrean?

5. Sukaldatu. Esan zure bikoteari, gurasoei edo pixukideei gaur afaria zuk prestatuko duzula. Ez da beharrezkoa zerbait zaila sukaldatzea, estresaz ahaztaraziko gaituen edozerk balio du. Errezeta Bidaiariak atalean ideia batzuk proposatzen dizkizut.

6. Buruketak egin. Ona da egunero ariketa hauek praktikatzeko tarte bat hartzea. Gure garuna entrenatzen du eta blokeoak ukatu.

7. Irten lagunekin. Har ezazue garagardo bat eta bota parre batzuk. Agobiaturik eta beren gauzetaz estresatuta daudelako irtetera animatzen ez badira, beti proposatu diezaiekezu sarrera hau irakurtzera ;)

Eta zuk zer egiten duzu deskonektatzeko? Zer gehiago gehituko zenuke zerrendara?

14 septiembre, 2011

144. Oscar Alonso argazkilariari elkarrizketa

Oscar Alonso (Donostia 1974), txikitatik emaitza onak izan ditu eskulanetan eta irakasleek garaiz ohartarazi zieten bere gurasoei bere irudimen ikaragarriari buruz. 6 urte zituela marraztu zuen marrazki batez oroitzen da. "Galaxia 2010" zuen izena eta extralurtarrak etorkizuneko quadetan lasterketak egiten agertzen ziren. Ikastola amaitzean, Kazetaritza ikasten hasi zen EHUn, baina aspertu egiten zen eta Marketingeko kurtso bat egiteko bertan behera utzi zuen. Irakasleek iragarkien mundura bultzatu zuten sortzaile moduan eta Marketingnaren ondoren, Diseinua eta Argazkilaritza ikasi zituen. Garai hartan 23 urte zeuzkan eta iragarki agentzia baten egiten zuen lan, non 2 urte barru, bertako arte zuzendari bihurtu zen eta orduantxe, beste batekin estudio bat montatzea erabaki zuen. Beste argazkilariekin lan egiteak bere lana hobetzea eta gehiago ikastea ekarri zion. Gaur, 14 urte beranduago, argazkilari profesionala da eta Envision Publicidad agentziarekin partekatzen du, bere agentzia.


Gauza asko egiten dituen artista zara. Zein 3 adjetiborekin deskribatuko zenuke zeure burua eta zeure lana?

Koloretsua, sortzailea eta alaia.


Zer etorri zen lehendabizi argazkilaritza edo marrazketa? Nola sartu zinen mundu hontan?

Lehenik marrazkilaritza izan zen, honek diseinura eraman ninduen, gero iragarkietara eta honen ondorioz hainbat argazkilariekin egin nuen lan. Beraz, lehenik diseinua izan zen nahiz eta gero argazkilaritzak garrantzi gehiago hartu.

14 urteko esperientzia duzu. Zein da arroen zauden lana?

14 urte daramazkit eta uste dut oraindik ez dudala arro sentitzeko ezer egin. Lan orokorraz esango nuke. Ez da erraza aukeratzea... lan bakoitzak aurrekoa hobetzen du. Frantziako surf txapelketa baten egindako argazkiarekin gelditzen naiz. Hainbat aldizkaritako azalean argitaratu zen eta argazkiko protagonistari erakutsi nioenean ere gustatu zitzaion. Munduko txapelduna izan zen 3 aldiz eta zoritxarrez, desagertua gaur egun, Andy Irons. Irudi haren oroitzapen onak gordetzen ditut eta gero izandako elkarrizketarenak ere.

 
Garbi dago Donostia zure sormenen inspirazio garrantzitsu bat dela. Zure jaioterria delako edo beste hirietan aurkitzen ez den zerbait dauka?
 
Nire lurrari erabat lotuta nago, nere hiriari eta nere jendeari. Beti diot, argazki (edo marrazki) hobeak egiten direla maite duzunari, eta nik Donostia maite dut.
 
Inspiratzen zaituen artistarik?
 
Asko. Lichtenstein, Britto, Morris, Corbijn, Erik Johansson... asko... Inspirazioa sormenaren oinarria da. Referentziak izan behar dira, beti.
 
Zerbait gehitzeko?
 
%18ko BEZa... jaja. Ez dakit. Hau irakurtzen duten argazkilari guztiak egunero saiatzera animatzen ditut. Argazkilaritza ariketa zaildua da, eta asko entrenatu behar da. Partekatzea, kritikak onartzea, errepikatzea eta hobetzea. 14 urte daramazkit pentsakera honekin eta ez doakit gaizki. Elkarrizketa honen egileak ere praktika hau jarraitzen duela uste dut. Zorte on eta eskerrik asko!
 
Eskerrik asko zuri Oscar, jarraitu Donostia horren modu bitxian argazkitatzen eta marrazten.
 
 
 
Oscarren lana bere WebFlickr, Facebook eta Twitter bidez jarrai dezakezue.

11 septiembre, 2011

143. SAREAN KUXKUXEATZEN Yolanda Dominguezen "Poses"

Orain dela aste batzuk, Goizane Mendizabalek eztabaida bat ireki zuen Facebookeko Mujeres Fotógrafas taldean modeloen poseei buruz. Adibide moduan, Yolanda Dominguezen bideoa, modeloen poseak eta eguneroko bizitzaren arteko konparaketa bat eginez. Zein da zuen iritzia?

08 septiembre, 2011

142. Kontxako Bandera

Uda hasieran, estropadei eskeinitako sarrera baten, Iraileko lehen 2 asteburutan lekua hartzen zuen festa bat aipatu genuen: Kontxako Bandera.

Goizeko lehen ordutatik, Donostiko portuara arraun-taldeak animatzeko kolorezko kamisetekin gerturatzen dira ikusleak.


Donostiko beste hainbat ekitaldiren moduan, aurrerapenarekin joatea oso gomendagarria da, jende asko joaten baita bere taldea animatzera edota giroaz gozatuz ondo pasatzera besterik gabe.


Ikusteko, lekurik hoberenak Aquariuma eta Urgulleko harresia dira. Sarrerak 3,50€ balio du, 1,85€ 8-12 urte bitarteko ume eta jubilatuak, eta 8 urtetik beherakoak doan. Tribunatik ikusi nahi dutenek 6,70€ ordaindu beharko dute.


Estropadak amaitzean, trainera guztiak portura bueltatzen dira non animo askoko ongietorria egiten diete ikusleek. Beranduago eta parrandazaleenentzat, festak Alde Zaharrean jarraitzen du gauerarte.


Beraz, badakizue, iganderako planik gabe baldin bazabiltzate, gerturatu Donostira estropadetaz gozatzera!

06 septiembre, 2011

141. Gerrako irudiak

"Imágenes de guerra" Tve2 kateko La Noche Temáticako larunbateko saioan Annie Leibovitzen dokumentalaren ostean igorri zuten. 7 gerra-argazkilarik, lanbide arriskutsu honi buruzko ikuspuntua azaldu zuten, argazkilari naiz kazetari askok beren lana egitearren bizia galdu dutela kontuan izanaz.

Ez dut dokumental honen estekik naiz DVDrik aurkitzen berriro ikusteko, beraz, idatzi nituen ohar batzuk berridazten dizkizuet, ikusteko aukera galdu zuenik baldin bada.

Ashley Gilbertson: "Salbu al da egia, kameradun mugikorra duen edonor audientzia askodun kazetari bihurtzen bada? Okerrena, jendeak hau atsegin duela da, doan baita".

Ghaith Abdul: "Gaur egun miliziek ez dute ez argazkilaririk eta ez kazetaririk behar, mugikorraz beren bideoak grabatzen baitituzte eta Youtuben zintzilikatu".

Tom Stoddart: "Hasieran, argazkilarietaz ez dira fidatzen, baina arrazoi on batengatik zaudela ohartzen direnean nahi adina argazki egin ditzakezu".

Stanley Greene: "Gatazka bat kubritzea pertsonalki protestatzeko modu bat da. (...) Egoera ulertzea erabat beharrezkoa da. (...) Odola lurrean, alferrik galdutako odola adierazpena honako arrazoiarengatik erabiltzen dugu: Paris Hiltonen hankartearen argazkia zihurtasunez argitaratuko da, gerrako argazki bat ez".

Philip Jones: "Zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago ikasten duzu. Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago ikusten duzu".

05 septiembre, 2011

140. Annie Leibovitz

Astebukaera hontan, gauean ordu txikiak arte telebistari begira uzten zaituzten dokumental horietako bat ikusten egon naiz: Annie Leibovitz, bizitza kamera batetik zehar.

Asko miresten dudan argazkilaria da, bere lan eta izaeragatik. Bere izaera, argazki horiek lortzeko beharrezkoa dela ere esango nuke kasu batzutan. Horrela dio Yoko Onok: "Badaude argazkilari batzuk Ea ba, horrela egingo dugu esaten dizutenak. Baina Anniek, Hau pentsatu dut, zer iruditzen? esaten dizu".


Emaitzak ikusi besterik ez dago, ez da argazkiak egitea bakarrik, argazkilariaren jarrerak argazki bat irudi huts baten edo harantzago eramango gaituen sentipen baten bihur dezake. Argazki arruntak, bizitza den bezela erakusten dutenak dira Annierenak, beste misteriorik gabe.

Beti, edo ia beti, argazki berritzaileak eta ezberdinak sortzen saiatzen gara, interesgarriena geure inguruan dagoela ahaztuz. Anniek, pertsonak ezagutu eta gero argazkiak egiten dizkie. Jendeari argazkiak egiten dizkio, nortzuk diren kontatzeko.

Rolling Stonesekoekin joan zen biran eta denbora guztia beraiekin igaro zuen, gertatzen zen guztian parte hartu eta argazkiak egiteko.


Hala ere, hor egotea ez da erreza izan Annierentzat. Gizaki guztion moduan bere hankasartzeak egin ditu, baina akatsetatik ikasi eta aurrera irtetea lortu du. Drogekin ere arazo latzak izan zituen baina erreabilitazioak eta argazkiak egiteak bere bizitza berbideratu dute.

Dokumentaleko azken 4 zatiak Youtuben ikus ditzakezue, baina aukera izanez gero, osorik ikustea gomendatzen dizuet.

04 septiembre, 2011

01 septiembre, 2011

138. WALLPAPERRA Flyscha

Eta iritsi da iraila! Normaltasunera bueltatzearen hila, rutinarena, ikastolara bueltatzearena, lanera, opor ondorengo estresarena. Udako oporrak igaro ostean, mundu guztiak hitz egiten du hondartzan, mendian edota hirian pasatako oporrei buruz. Urrutiko bidaietatik datorren jendea edota aiton-amonen herritik datozenak.

Ez naiz abuztuan bidaiatzen dutenetarikoa, eta nahiz eta bidaiatu dudan bakoitzean, bueltan nire oroitzapenik ederrenak familia eta lagunekin partekatzea gustatzen zaidan, munduko txokorik ederrena etxetik 15 minututara dudala esaten bukatzen dut beti, eta hilabete hontako wallpaperrean proposatzen dudan lekua da: flyscha.

Flyscha, Zumaitik Debaraino dauden 7 kilometrotan, lerroka dauden haitzen formazioa da. Geologiaren ikuspuntutik, mundo lekurik garrantzitsuenetariko bat da, honi esker, gure planetaren historiari eta dinosauruen desagertzeari buruzko aurkikuntza ugari egin baitira.

29 agosto, 2011

136. "Euskal Herriko Txokoak" erakusketa

Gaurtik hasi eta Iraila amaitu arte, Euskal Herriko txokorik ederrenetatik ibilbide labur bat proposatzen dizuet. Argazkiak, Goiz Argazkiak ( Juan Belmonte kalea, 4 - Zumaia) dendako erakuslehioan daude ikusgai. Gustokoa izatea espero det!

28 agosto, 2011

135. ERREZETA BIDAIARIA Berenjenak parmesana erara

 Italia, gertuko lurraldea eta era berean oraindik ezezaguna. Federico Mocciaren liburuen zale naizenetik, Erromako kaleetan imajinatzen naiz, gora eta behera, nire kamerarekin arratseko azken ordunko argi izpien zain, eta nola ez, bertako gastronomia dastatzen. Beraz, handik datozen errezeten bila jarri nintzen eta azkenik, honako honekin gelditzen naiz:


BERENGENAK PARMESANA ERARA

Osagaiak:
  • 2 berenjena
  • Oliba olioa
  • Tipula bat zati txikitan
  • 2 baratxuri ale zati txikitan
  • 220g funditzeko gazta
  • 100g gazta parmesanoa hautseztatzeko
  • 200ml nata likida
Moztu berenjenak xerratan eta irakiten jarri. Bestalde, frijitu oliba olioaz tipula eta baratxuria. Nata likida gehitu eta gazta parmesano pixka bat nahasketa loditzeko. Labeko bandejan, berenjena kapa bat jarri, gainean nata likidarekin egindako nahasketa eta azkeneko kapan funditzeko gazta, gero prozedura errepikatu. Amaitzeko, hautseztatu gazta parmesanoa eta sartu labean 180ºtan 30 minutuz.

Arecetasetik ateratako errezeta bat da hau.


Gomendio txiki bat: Bazkaltzen jateko asmoa baduzu, aurreko gauen eginda osagaien zaporea hobeto nahastuko da, eta nire ustez, goxoagoa dago.

25 agosto, 2011

133. Eta erantzuna...

Eta atzoko galderaren erantzuna... Baiona! Zorionak Daniri asmatzeagatik. Baiona, Lapurdiko hiriburua da Iparralden. Ziurrenik, bere bizilagun Biarritz ezagunagoa egingo zaizue, turistikoagoa bait da eta kilometro gutxiko distantzia dago.

Ez da joaten naizen lehenengo aldia, hala ere, oso gustoko dudan hiria da, agian, kotxez ordubete bakarrik bidaiatuz paisaia, hizkuntza eta jende aldaketa horrek egiten du horren erakargarria. Gainera, ez naiz sekula bertan lo egiten gelditu eta Viajablogeko sariari esker, honako argazki hau hoteleko logelatik irten gabe egin ahal izan nuen:


Txokorik ikusgarriena eta ikusteko gomendagarriena "Baiona Tipia" deiturikoa da, Nive ibaiaren inguruan jasotzen diren koloretako lehiodun etxetxoak.



Joateko aukera baldin baduzue (kotxez A-63tik joanda ez dago galtzeko arriskurik eta bestela, hegazkinez joan zaitezkete Biarritzeraino), galdu zaitezte alde zaharreko kaleetan, hartu freskagarri bat Baiona Tipiko terrazaren baten eta gozatu hiriak transmititzen duen giroaz.

Iradokizun bezala, batez ere diru asko gastatu nahi ez dutenentzat, Baiona Tipian aurkitzen den "Pizza des Halles" izeneko pizzeri txikitik pasa zaitezten proposatzen dizuet, nahiz eta hiriaren gastronomiarekin zerikusi askorik ez izan, eskuz eta momentuan egindako pizza goxoak egiten dituzte eta prezio bikainean (7-10€ bitartean). Agian, zertxobait itxaron beharko duzue zerbitzaria eta sukaldaria pertsona berbera bait da, baina oso jatorra da eta jatekoari ematen diozuen lehenengo hozkadan, itxaroteak pena merezi izan duela konturatuko zarete.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...