25 agosto, 2011

133. Eta erantzuna...

Eta atzoko galderaren erantzuna... Baiona! Zorionak Daniri asmatzeagatik. Baiona, Lapurdiko hiriburua da Iparralden. Ziurrenik, bere bizilagun Biarritz ezagunagoa egingo zaizue, turistikoagoa bait da eta kilometro gutxiko distantzia dago.

Ez da joaten naizen lehenengo aldia, hala ere, oso gustoko dudan hiria da, agian, kotxez ordubete bakarrik bidaiatuz paisaia, hizkuntza eta jende aldaketa horrek egiten du horren erakargarria. Gainera, ez naiz sekula bertan lo egiten gelditu eta Viajablogeko sariari esker, honako argazki hau hoteleko logelatik irten gabe egin ahal izan nuen:


Txokorik ikusgarriena eta ikusteko gomendagarriena "Baiona Tipia" deiturikoa da, Nive ibaiaren inguruan jasotzen diren koloretako lehiodun etxetxoak.



Joateko aukera baldin baduzue (kotxez A-63tik joanda ez dago galtzeko arriskurik eta bestela, hegazkinez joan zaitezkete Biarritzeraino), galdu zaitezte alde zaharreko kaleetan, hartu freskagarri bat Baiona Tipiko terrazaren baten eta gozatu hiriak transmititzen duen giroaz.

Iradokizun bezala, batez ere diru asko gastatu nahi ez dutenentzat, Baiona Tipian aurkitzen den "Pizza des Halles" izeneko pizzeri txikitik pasa zaitezten proposatzen dizuet, nahiz eta hiriaren gastronomiarekin zerikusi askorik ez izan, eskuz eta momentuan egindako pizza goxoak egiten dituzte eta prezio bikainean (7-10€ bitartean). Agian, zertxobait itxaron beharko duzue zerbitzaria eta sukaldaria pertsona berbera bait da, baina oso jatorra da eta jatekoari ematen diozuen lehenengo hozkadan, itxaroteak pena merezi izan duela konturatuko zarete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...