31 octubre, 2010

30 octubre, 2010

56. Pedro Subijana

Atzo, sukaldari on bati argazkiak egiteko zortea izan nuen: Pedro Subijana. Horretarako, Rosana Lakunza kazetariarekin, Akelarrera joan nintzen, Igeldon kokatua dagoen bere jatetxera, non bertatik, gipuzkoar itsaslabar guztia ikus daiteke.

Erreportaje osoa, laster ikusi ahal izango duzue, larunbatero Grupo Noticiaseko egunkariekin ematen den ON magazinean.

Donostia 2010 - 1/60 seg.; f/4; ISO 400

29 octubre, 2010

55. LEHIOTIK BEGIRA Egunsentia

Edozein aitzaki nahikoa delako argazkiak egiteko kamera gertu daukagunean, eta Paco Elvira argazkilariak behin baino gehiagotan erakutsi digun moduan, etxetik irten gabe argazki paregabeak egin daitezke. Egunsenti hau, orain dela ordu erdi eskas, neure etxeko lehiotik ikus zitekeen.

Azpeitia 2010 - 1/200 seg.; f/4; ISO 1600

28 octubre, 2010

54. "Lapurtuak"

Nire argazki artxiboari errepaso bat ematen, jendea eguneroko gauzak egiten erakusten duten argazkiak gero eta gehiago gustatzen zaizkidala konturatu naiz. Jendea, bere eguneroko bizitza lasai egiten baten bat begira dutela jakin gabe, behatzea gustatzen zait. Argazki “lapurtuak” deitzen zaie hauei.

Badira argazki arlo honen aldekoak direnak eta baita aurka daudenak ere. Nire iritzi xumetik, askotan, jende horrek behatua izaten hari dela jakingo balu, argazkiak xarma horren zati handi bat galduko lukeela iruditzen zait, baina baita ere, norberaren irudia errespetatu beharrekoa dela deritzot.

Guzti honekin, ateratzen dudan ondorioa honakoa da: “lapurtuak” egitea, oso jarduera askea da, beti ere, pertsonei min edo iraindu gabeko asmoarekin argazkiztatzen ditugunean.

Zarautz 2010 - 1/250 seg.; f/8; ISO 100

27 octubre, 2010

53. EGUNEKO ARGAZKIA Odon Elorza

Gaur, “EGUNEKO ARGAZKIA” izeneko atal berria irekitzen dut blogean. Egunean zehar aurkitutako momentu, une, keinu … -ei buruzkoa da. Nire lanean, oso maiz gertatzen den zerbait da, beraz, egokia iruditu zait blogean tarte txiki bat egitea.

Gaur goizean, Lagun Aro GBC saskibaloi taldeak eta Donostia 2016k akordio bat sinatu dute. Argazkiak egin ostean, Donostiko alkate den Odon Elorzak, baloia saskira sartzeko saiakerak egin ditu.

Donostia 2010 - 1/250 seg.; f/4; ISO 320

25 octubre, 2010

52. LURRAK Lanposturainoko bidea

Hainbat lurraldeetan, langileek, beren lan guztia, eskuko maleta txiki baten eramaten dute.

Helsinki 2010 - 1/80 seg.; f/5,6; ISO 100

Beste lurralde askotan aldiz, langileek, beren lan guztia bizkargainean eraman behar dute, erraztasunik eta garraiatzeko baliabiderik gabe.

Marrakech 2009 - 1/1000 seg.; f/6,3; ISO 320

LURRAK proiektua

13 octubre, 2010

51. Nola erakutsi jende gehiago edo gutxiago manifestaldi baten

Egia da, argazkilaritzak, bisorearen aurrean dagoena erakusten digula. Baina egia da ere, argazki horrek ulertarazi dezakeguna, erabat aldatu daitekeela ikuspuntu bat edo beste erakutsiz gero, biak, leku berberetik eginez, eta oinak mugitu gabe. Jarraian, adibide bat.

Bi argazki hauek, gaur goizean egin ditut, ELA eta LABek konbokatu duten metalaren grebari buruzko manifestaldian.

Lehenengo irudian, 17mm-tako objektibo angular bat erabiliz, 20 bat pertsona manifestatu direla ulertarazi dakiguke.

Tolosa 2010 - 1/500 seg.; f/4; ISO 800

Bigarrengoan aldiz, leku berberetik mugitu ere egin gabe, angularra, 200mm-tako teleobjektiboaz aldatu eta eremu sakonera murriztuz, gure pertzepzioa, guztiz aldatzen da.

Tolosa 2010 - 1/400 seg.; f/4; ISO 800

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...