22 abril, 2011

87. Segurako Aste Santua

Gaur Seguran egon naiz, Aste Santutako prozesioaren argazkiak egiten egunkarirako. Lehengo urtean ere egin nuen erreportaia da, beraz, erreztasun gehiagoz mugitu ahal izan dut haurten.

Ezer baino lehen, jendearen esker ona aipatu nahi nuke, batez ere, bere etxeko lehiora igotzera gonbidatzen zaituztenean ikuspuntu ezberdin batetik lan egiteko, eskerrik asko benetan, gustura egiten da lan horrelako jende jator eta eskuzabalarekin.

Bigarren aldia izanik, ez nuen nahi lehengo urteko argazki berberekin etxera bueltatzea, beraz ikuspuntu ezberdinekin saiatu naiz. Kale batzuk zeharkatzen ibili eta gero, lehio eta balkoietatik prozesioa jarraitzen zutenei begira jarri naiz. Halako batean, balkoian negar zotinka zegoen adineko emakume batek deitu du nire arreta. Mukizapiarekin aurpegia estaltzen zuen. Aldi berean, bere ondoko kideak, pozik egiten zituen prozesioko argazkiak, argazki kamera txikiarekin. Momentu batez, argazkia aurreikusi dut, baina horretarako, nire eskubitik poliki poliki zetorren Jesusen irudia enkoadrean sartu beharra zegoen. Zoritxarrez, Santua ez da garaiz iritsi, edo iritsi denerako, emakumeari aurpegia aldatu zaio, bere prezentsia gertuago izanda nolabait, lasaitu eta poztu egin dela dirudi.

19 abril, 2011

86. Nork zioen Mediterraneoan ez dagoela olaturik?

Zenbat argazki ikusi ote ditugu, argazkilariariak izan dituen zailtasunak kontuan izan gabe?

Gozo uharteko Azure Window, Maltako paisaiarik ikusgarrienetako bat da. Mediterraniar itsasoan galduta aurkitzen den uharteetako bat izanik, burura etortzen zaizkigun gauzeetariko batzuk tenperatura atsegina eta itsaso barea dira. Arku honetara egin genuen ibilaldiko esperientzia ez zen horrela izan. Itsasoa oso haserre zegoen eta haizeak indartsu egiten zuen putz. Arrats guztia argazki "egoki" bat egin nahian igaro genuen eta 50 bat argazki mugitu egin eta gero, mirariz bat salbatu ahal izan nuen.

Arkua itsaso leunarekin eta esposizio motel batekin argazkiztatzeko ideiarekin joan nintzen baina haizeak kamera ikaragarri mugitzen zidan eta ezinezkoa zen argazkiak mugituak ez gelditzea. Beraz, Mediterraniar itsasoaren beste aurpegi bat erakustea erabaki nuen, itsasoaren eta olatuen mugimendua izoztuz.

Jarraian, goiko argazkia egin eta minutu batzuk beranduago grabatu nuen bideo bat uzten dizuet. Ikusten duzuenez, haizea oso haserre zegoen eta kamera nola mugitzen zuen ere antzematen da, nahiz eta tripode pisutsu baten gainean egon:


16 abril, 2011

85. Tabakalerak bere ateak ixten ditu 2015 arte

Aste honetan itxi dira Tabakalerako ateak, eta horrela jarraituko du 2015. urterarte, non itxura aldaketa berri batekin zabalduko duten. Badakit aldaketa horiek hiritarrei eta artistei onurak ekarriko dizkiela, batez ere bertan ospatuko diren erakusketa, tailer, ikuskizun eta kontzertuetan parte hartu nahi dutenei, baina tristura pixkat sentitzen dut bere ezaugarria den "misterio" ikutu hori galduko duela pentsatzeak. Horregaitik, azkeneko egunean, komunikabideak ehundaka hiritarrekin bat, ate irekien azkeneko orduak argazkitatzera joan ginen eta ziur, hemendik urte batzutara nostalgiaz begiratzen ditugula irudi hauek.



10 abril, 2011

84. Katuak gustatzen?

Astebukaera hontan, 5. Katuen Erakusketa Internazionala ospatu da, Irungo Ficoba aretoan. Larunbat goizean joan nintzen, egunkarirako argazkiak egitera. Gustura lantzen ditudan gai horietako bat da, agian katuak oso gogoko ditudalako edo baita, beren jabeak harro erakusten dizulako bere katurik ederrena argazki bat atera diezaiozun, eta jarrera horrek, lana asko errezten dizu. Oker ez banago, guztira 150 bat katu bildu dira, hainbat espezietakoak, batzuk ezagunagoak besteak baino, baina guztiak "zerbait" bereziarekin. Batzuen itxura ikusgarria zen, beste batzuek berriz, begiradarekin erakartzen ninduten.

Hala ere, ahozabalik utzi ninduena, deskantsatzeko erabiltzen zituzten logela landu horiek izan ziren, txundigarriak. Baina areto osoan zeuden katu guztietatik bakarra aukeratu beharko banu, honako persa ttiki hau hautatuko nuke, bere anai-arreben gainetik salto egin eta lehen planoan atera nahi izan zuena.

07 abril, 2011

83. Chema Madoz-en "Poetika" erakusketa

Gaur, nire argazkilaririk gustokoenetako baten "Poetika" izeneko erakusketan egon naiz: Chema Madoz. Chema Madoz, gaur egungo argazkilaririk ezagunenetariko bat da. Bere lana berehala antzematen da, gauzen esanahia adierazteko duen modu bitxiagatik batez ere. Oso argazki kurioso eta metaforikoak ditu. Erakusketatik pasatzera animatzen zaituztet, Maiatzak 21 arte Okendo Kultur Etxean egongo da.

06 abril, 2011

82. Aspertzean argazkiak egiten

Noiz edo noiz hitz egin dut blog hontan, aspertuta gaudenean egiten ditugun argazki horiei buruz. Uste dut, batzutan ez dela horren txarra aspertzea, aurrean daukagun edozerrekin jolasean hasten bait gara eta hare gehiago kamera eskura daukagunean. Une hoietan, harreta gehiago ere jartzen dugula ere ohartzen hasia naiz, agian, ez dugulako ezer hoberik egiteko edota ispirazioa, ezer pentsatu gabe gaudenean etortzen zaigulako. Argazki hau, orain dela 30 minutu egin dut. 11:00tan, elkarrizketa bat neukan eta urrengo erreportaia 13:00tan hasiko dut. Bitartean, beste zerbait egin, paseatu edota ezer egin gabe egoteko denbora daukat. Argazki hau, ezer egin gabe egotearen emaitza da. Autoan nintzen, aspertuta, 13:00ak arte zer egin jakin gabe. Bat batean, belar berezi hau ikusi dut alboko zelaian. Makrorik ezean, telea hartu eta beste belarrekiko zuen distantzia aprobetxatuz, diafragma asko ireki eta atzealdea leun uztea lortu dut, garrantzia belarrari emanez.

04 abril, 2011

81. Laurobaren bideoklip berriaren grabaketa

Astebukaera hontan, Laurobaren bideoklip berriaren grabaketan egon gara. Aste batzuk barru ikusi ahal izango dugu, baina bitartean, oso bideoklip dibertigarria eta zertxobait baziloia izango dela aurreratzen dizuet. Grabaketa, Donostiko Igeldo mendian kokatutako mantsio baten izan zen. "Gu" abestiaren soinua izango duen bideoa, Laurobatarrek mantsio hontan antolatzen duten mozorro festa bati buruzkoa da. Asko izan ziren bertara gerturatu zirenak: soldaduak, dantzariak, mexikarrak, "California Gurls" bideoklipetik atera berri den Katy Perry bat, zoroetxetik ihes egindako bat, eta baita, Lady Gaga bera ere, hermafrodita bertsioan, urrengo irudian ikusi dezakegun moduan:
Eta hauxe da oraingoz esan daitekeen guztia. Bitartean, itxaron egin beharko dugu edizioa amaitu arte bideoklipa oso osorik ikusi ahal izateko.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...