22 abril, 2011

87. Segurako Aste Santua

Gaur Seguran egon naiz, Aste Santutako prozesioaren argazkiak egiten egunkarirako. Lehengo urtean ere egin nuen erreportaia da, beraz, erreztasun gehiagoz mugitu ahal izan dut haurten.

Ezer baino lehen, jendearen esker ona aipatu nahi nuke, batez ere, bere etxeko lehiora igotzera gonbidatzen zaituztenean ikuspuntu ezberdin batetik lan egiteko, eskerrik asko benetan, gustura egiten da lan horrelako jende jator eta eskuzabalarekin.

Bigarren aldia izanik, ez nuen nahi lehengo urteko argazki berberekin etxera bueltatzea, beraz ikuspuntu ezberdinekin saiatu naiz. Kale batzuk zeharkatzen ibili eta gero, lehio eta balkoietatik prozesioa jarraitzen zutenei begira jarri naiz. Halako batean, balkoian negar zotinka zegoen adineko emakume batek deitu du nire arreta. Mukizapiarekin aurpegia estaltzen zuen. Aldi berean, bere ondoko kideak, pozik egiten zituen prozesioko argazkiak, argazki kamera txikiarekin. Momentu batez, argazkia aurreikusi dut, baina horretarako, nire eskubitik poliki poliki zetorren Jesusen irudia enkoadrean sartu beharra zegoen. Zoritxarrez, Santua ez da garaiz iritsi, edo iritsi denerako, emakumeari aurpegia aldatu zaio, bere prezentsia gertuago izanda nolabait, lasaitu eta poztu egin dela dirudi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...