29 mayo, 2010

30. Hendaia

Aste hau, urteko asterik onena ez dela izan esan nezake. Ezinezkoa da beti zoriontsu eta pozik sentitzea, eta are gutxiago, zure kezka eta beldur guztiak, adimena guztiz betetzeko ados jartzen direnean.

Gauzak faltan botatzen hasten naizen momentu horietako bat da, eta hortxe gelditzen naiz, ez aurrera eta ez atzera. Batzuetan, proposatu ezkero, lortuko genituzkeen gauzak botatzen ditugu faltan, beste batzuk aldiz, ezin dira lortu. Hala ere, beti imajinatu ditzakegu.

Aste honetan, lasai egotea asko bota dut faltan, ni neu izatea, eta askorentzat, garrantzirik ez daukaten gauza txikiekin zoriontsu sentitzea. Horregatik, arratsean, hondartzara joan, ibili, eta zoriontsu sentiarazten nauten momentu txiki horiek imajinatzeko tarte bat hartu dut.

Argazkiak, sentitzen dugunari egiten dizkiogula diote, baina, ez ote da sentitu nahi duguna?

Hendaia 2010 - 1,6 seg.; f/13; ISO 100

25 mayo, 2010

29. Barrika

Orain dela aste batzuk, aspalditik joateko gogoa neukan leku batean izan nintzen: Barrika.

Zerua, nahiko estalia zegoen, baina horrek, eguzkia parean jarritakoan, kontrako argi itsugarria ez sortzea ekarri zuen.

Nahiko pozik gelditu nintzen argazkiarekin, baina, uste dut, hobeto geldituko zela, irudiaren beheko aldean ur gehiago egongo balitz.

Horregatik gustatzen zait, lekuetara berriro bueltatzea, modu horretan, nire irudiak hobetzen joateko eta neure burua gainditzen ikasten baitut.

Barrika 2010 - 20 seg.; f/13; ISO 100

23 mayo, 2010

28. Eskubaloia

Argazkilaritzak ere, baditu bere arriskuak …

Irun 2009 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600

... eskerrak batzuetan, zorte ona gure alde daukagun.

Irun 2009 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600

20 mayo, 2010

27. Erg Chigaga

Marruecoseko argazki guztietatik, hau da nire gustukoenetako bat, agian, gehien atsegin dudana. Batez ere, erraza egiten zaidalako denbora bat irudiari begira gelditzea eta, Saharako desertuan barrena, noraezean galduta dabilen gamelu familia baten elkartasuna ikustea.

Erg Chigaga 2009 - 1/800 seg.; f/7,1; ISO 100

19 mayo, 2010

26. Marrakech

Ez aldizkariak, ezta bidaietako liburuak ere, ez zuten gezurrik esaten Djemaa El Fna plazari buruz hitz egiten zuten bakoitzean. “Denetik” aurkitu dezakezun lekua da, suge dantzarien musika doinutik hasi eta, agure hagin-ateratzaile bat arte, garbi utziz, Marrakechen, enpaste gutxi egiten direla.

Inguruan zegoen jatetxe bateko terrazara igo ginen. Zerbitzariari, baimena eskatu genion argazkiak egiteko, eta honek, ez zigun batere eragozpenik jarri. Gainera, bertan afaltzeko asmoarekin gindoazen. Terraza hartan zegoen edonork, bere mugikorreko kamera, konpaktua edota reflex on bat zeukan esku artean, plazako panoramika eder bat ateratzeko. Gauza erabat aldatu zen, tripodea jarri genuen momentuan. Bakoitzari 10€ ordainarazi ziguten, argazki bat bakarra egiteagatik, eta argazkiak egiten hari ziren beste guztiei aldiz, ez zieten txintik ere esan. Zerbitzariaren humore aldaketarengatik zertxobait dezepzionatuta, azkenik, bertan ez afaltzea erabaki genuen.

Ilunabarrean, plazan bertan, makina bat postu ipintzen dituzte, regateoa, nahitaezkoa izanik. Oso dibertigarria da, beren postuan afaltzeko konbentzitzeko dauzkaten teknikak ikustea: batek janaria merkeago eskaintzen dizu, besteak aldiz tea musu-truk emango dizula …

Laburki, barearen ostean datorrela ekaitza, eta zerbitzari hark, modu horretan hitz egingo ez baligu, Djemaa El Fnako giro apartean afaltzearen esperientzia, ziurrenik, ez genuen biziko bidai hartan.

Marrakech 2009 - 2,5 seg.; f/13; ISO 100

18 mayo, 2010

25. Kittila

Finlandiako bidaiako azkeneko egunean, eliza polit batekin aurkitu nintzen, Kittila izeneko herrian. Hala ere, arreta gehien deitu zidana, hemen, elurrezko panpinak egiten ditugun moduan, han, aingeru txikiak egiten dituzte eliz atarian.

Kittila 2010 - 1/125 seg.; f/6,3; ISO 100

17 mayo, 2010

24. Nerbioiko ur-jauzia

Nerbioiko ur-jauzia, dudarik gabe, hemen inguruan daukagun lekurik ikusgarrienetakoa da.

Orain dela urte bat pasa joan ginen, abenduko ostiral hotz batean. Goizean goiz jarri ginen bidean, oraindik, behe lainoak jaikitzeko gogo gutxi zuenean. Goi-aldean dagoen behatokira iritsi ginen (300 metrotako altueran, paretaz kanpo dago kokatua, zorabiatzekoa …), baina ezer ez, bistak, behe lainoak estaltzen zituen.

Beste egun batean bueltatzea erabakitzen hari ginenean, haize bolada ahul batek, bizian ikusitako momenturik ederrenetako bat oparitu zigun. Han zegoen, 270 metrotako jauzi ezaguna. Oso urduri jartzen naizen momentu horietako bat izan zen, lainoak, ez baitzuen asko tardatuko berriro ere bere presentzia egiten (argazkiaren goi partean ikusi dezakezue nola datorren). Ze gutxi irauten duten gauza onak! 30 segundo baino lehen, bukatu zen espektakulua.

Nerbioiko ur jauzia 2008 - 1/80 seg.; f/6,3; ISO 400

16 mayo, 2010

23. Ane

Argazkilari bezala, nire kameraren aurrean, naturaltasun osoz agertzea atsegin duen lagun on bat izatea, altxor bat edukitzea dela esango nuke.

Hori da Ane.

Primeran pasatzen dugu argazkiak egiteko leku berriak aurkitzen, berak, modelo bezala egiten duen bitartean. Barre egiten dugu, anekdotak biltzen ditugu, eta batez ere, gauza pila bat ikasten ditugu bion artean.

Gaur, 23 urte betetzen ditu, eta horregatik, uste dut, argazkilaritzako blog txiki honetan, leku bat merezi duela.

ZORIONAK ANE!


Oma 2010 - 1/125 seg.; f/5,6; ISO 100

Oma 2010 - 1/320 seg.; f/5,6; ISO 320

Oma 2010 - 1/100 seg.; f/10; ISO 100

14 mayo, 2010

22. Baiona

Ariketa hura egin eta aste batzuk beranduxeago, Baionara bueltatu nintzen. Leku berdinera bigarrengo aldiz bueltatzearen onuretako bat, etxetik irteterako, egingo duzun argazkia nolakoa izango denaren ideia eduki dezakezula da.

Baionako hain ezaguna den eliza agertuko zen argazki bat egitea zen nire asmoa, ikuspuntu bitxi batetik eta, ahal bada, polita izan dadila. Farolak pizten hasi ziren, oraindik guztiz ilundu ez zuenean, honek, argitasun erakargarri bat sortuz ordu urdinean. Inguruan zegoen iturri bat, konposaketaren puzzlea osatzeko azkeneko fitxa bezala erabili nuen, eta bitartez, irudiari itxura leun bat emateko.

Baiona 2010 - 10 seg.; f/13; ISO 100

12 mayo, 2010

21. Itzurun

Tripodea erosi eta hortik pare bat astera, konturatu gabe, esposizio motelen “bizioan” erori nintzen. Hau izan zen lehenengotarikoa, Flyschean, kolore gabeko arrats lainotsu baten egiña.

Zumaia 2008 - 30 seg.; f/22; ISO 100

11 mayo, 2010

20. Lagun Onak

Bada urte bat, Lagun Onak futbol taldea, 2B mailara igotzear egon zela. Oso urte ona egin zuen, sailkapeneko merezidun 1.go postua lortuz. Denboraldia amaitzean, playoff-a jokatu zuten, mailaz igotzeko.

Zelaiko ertz batean, argazkilarientzat gordeta zeuden ahulki batzuetan eseri ginen.Lagun Onakek, ez zuen asko itxaron 1.go gola sartzeko. Ustekabean harrapatu ninduen, eta ez nuen baloia atera sartu zeneko argazkia egiterik izan. Gure ezusterako ordea, gola sartu zuen jokalaria, korrika etorri zen, gugandik metro gutxitara zeuden bere lagunak besarkatzera. Nire adiskideak, golaren argazkia ere egin zuen, paregabea.

5 minuturen barruan, 2. gola iritsi zen …

eta hirugarrena …

… eta laugarrena.

Guztiak zeuden pozik. Jokalariak, 2B-ko taldea zirelako, eta gu, erreportaia polit bat egitea lortu genuelako.
Lanbide honetan zerbait bada ikasi dudana, gauzak egintzat ez ematea da. Oharkabean, sekulako ezustea gertatu zen. Kontrako taldeak, buelta eman zion partiduari eta penalti eztabaidagarri baten erruz, Lagun Onaken igoeraren atea, kolpera itxi zen. Pikutara ordurarte egindako erreportaia guztia, eta berriro, hasieratik hasi behar, partidua amaitzeko 5 minutu exkax besterik geratzen ez zirenean.Ondoren gertatu zena kontatzeko, hitzak soberan daude …





Albistea irakurtzeko, klik hemen.

10 mayo, 2010

19. Errugbia

Ez zait gustatzen futbola, ez saskibaloia, ezta txirrindularitza ere … Ez zait praktikatzea gustatzen, baina gutxiago telebistaz ikustea. Baina argazkiak egiterako orduan, gauzak aldatzen dira. Dibertigarria da jokaldi, bultzada, keinuren bat … aurkitzea, entretenigarria da, eta ondo pasatzen dut. Baina, kirol guztietatik fotogenikoena, dudarik gabe, errugbia da. A ze zartadak jasotzen dituztenak …


08 mayo, 2010

18. Erreala

Dirudienez haurten, Errealak, 1.go dibisiora igotzeko hitza beteko du.

Ia – ia lortu zuen, orain dela pare bat urte, eta afizioak, sekulako festa ospatu zuen azkeneko partidua jokatu baino ordu batzuk lehenxeago.

Donostia 2008 - 1/200 seg.; f/4; ISO 100

Donostia 2008 - 1/1600 seg.; f/4; ISO 200

Donostia 2008 - 1/200 seg.; f/4; ISO 320
Zoritxarrez, festa hura (erreportaiagatik ez hitz egitearren), alferrikakoa izan zen. Errealak, partidua galdu eta, 1.go dibisiora igotzeko beharrezkoak zituen puntu gutxi haiek gabe gelditu zen.

Donostia 2008 - 1/320 seg.; f/4; ISO 200

06 mayo, 2010

17. Itzurun

Arrats polit bat gehiago Itzurunen, berriro. Debilidade moduko zerbait daukat flyscheko lerroekin, eta harantz joaten naizen bakoitzean, ezin dut enkoadrean sartzea saihestu, argazkietan, beti ondo gelditzen baitira. Baina, egun hartan, zerbait ezberdina egitea erabaki nuen. Eguzkia, itsasoan ezkutatzera zioan momentuan, urrunean, itsasontzi txiki bat ikusi nuen. Argazkia aurreikusten duzun momentu horietako bat izan zen, eta nire indar guztiekin, itsasontzi hura, eguzkia guztiz ezkutatu aurretik enkoadrean sartzea desiatzen nuen. Gutxigatik, baina iritsi zen!

Zumaia 2009 - 1/125 seg.; f/4; ISO 100

05 mayo, 2010

16. Napapiiri

Finlandiako bidaiatik gordetzen ditudan oroitzapenetatik, hoberenetako bat, Santa Clausi argazkiak egin nizkion eguna da. Argazkiak egiterako orduan, ilusio gehienetarikoa egin zidan pertsonaia da. 400 urteko adina duen gizon honek, 600.000 eskutitz irakurtzen ditu urtero gutxi gora behera, mundu guztiko eta hizkuntza guztietako umeek bidalita. Gainera, bere etxeko ateak irekitzen ditu egunero, berarekin berriketan egin nahi duten umeekin egoteko (eta ez hain umeak ere). Napapiirin, urte osoan dira Gabonak, eta elfoak dira, eskutitzak jaso eta Santa Clausek, munduko tximinietatik banatuko dituen opari guztiak prestatzen dituztenak.

Garbi dago, tipo hau, oso langilea izanik, eskulanetako artista ere badela, munduko denbora gelditzeko boterea duen ordulari magikoa diseinatu baitzuen, horrela, gau bakar baten, opari guztiak banatzeko denbora ematen dio.

Egia esan, horren ondo daukate prestatua, ia-ia neuk ere sinetsi nuela …

Rovaniemi 2010 - 1/15 seg; f/4; ISO 800

04 mayo, 2010

15. Urederra

“Nola pasatzen den jendea saturazioarekin” esaten nion neure buruari, Urederrako argazkiren bat ikusten nuen bakoitzean. Baina, nire iritzia berehala aldatu nuen, leku paradisiako hau bisitatzera joan nintzen egunean …

Urederra 2009 - 5 seg.; f/13; ISO 100

Argazki geihago "Urederra" galerian

03 mayo, 2010

14. Nire lehenengo aldia... argazkia publikatzen nuela

2007ko Apirilaren 3an hasi zen guztia, 20 urte bete nituen egunean. Egunkarian praktiketan hasten nintzen lehenengo eguna zen. Urduri nengoen, ez nekien gutxi gora behera ondo, ala guztiz gaizki egingo nuen, baina, batez ere, argazkiak egiten hasi eta tarjeta betetzeko izugarrizko gogoak neuzkan.

Nire lehenengo kamera reflexa, agenda bat, axota, amak prestatutako entsalada, argazkilaritzaren ideia gutxi eta ikasteko gogo handiak sartu nituen motxilan.

Horrela hasi nuen, oraindik ere bizi dudan abentura lanpetu hau. Batzuetan, gogoko dut momentu haiek oroitzea, egin nituen lehenengo argazkiak ikusiz, zenbat aurreratu dudan eta oraindik ikasi beharreko guztia kontuan hartuz.

Honako hau, apirilak 3 hartan egin nituen argazkietako bat da, bada, publikatu nuen lehenengo argazkia ere. Ez zait asko gustatzen, baina atsegin dut gorde eta gogoratzea, ze ordu gutxi egin nituen lo gau hartan, urduri, hurrengo eguneko egunkarian ikusteko irrikaz.

Titularrak zioen: “El primer retrete exclusivo para chóferes de Donostibus funciona en Jai Alai”.

Donostia 2007 - 1/250 seg.; f/5,6; ISO 100

02 mayo, 2010

13. Getaria

Euria hari zuen oraindik, A-8tik gidatzen nijoala, egun ilun horietako bat izan ostean. Egunak neramatzan nekea herrestatzen, eta nire adimenak, etxera itzuli, lasaitu eta guztiaz ahazteko nituen gogoekin pentsatzeko bakarrik egiten zuen lan.

Zarautzeko irteerara iritsi baino kilometro batzuk lehentxeago, eguzkiak, laino gizen haiek gurutzatzeko saiakerak egiten hari zela ikusi nuen, eta bere argi izpiak, aurkitzen zituen zirrikitu gutxietan banatzen hasi zen.

“Etxera joaten banaiz, ziur sekulako arratsa egongo dela, eta argazkirik ez egiteagatik damutuko naiz” pentsatu nuen. Nahiz eta oso nekatuta egon, minutu gutxitan kokapen on bat aurkitzearen ahaleginak, pena mereziko zuelakoan nengoen. Oraindik, Getariko Arratoiaren argazki politik ez nuela gogoratu nintzen, beraz, Talaimendiko bidetik igo nintzen azkar, zoazen orduan zoazela, bertako parajea beti ikusgarria baita.

Horixe merezi izan zuela ahalegin hark, egun zoragarria izan banu bezala bueltatu nintzen etxera, eta nire kezkak, kolorez aldatu ziren, arrats hura bezalaxe.


Getaria 2010 - 1/80 seg.; f/4; ISO 400

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...