17 mayo, 2010

24. Nerbioiko ur-jauzia

Nerbioiko ur-jauzia, dudarik gabe, hemen inguruan daukagun lekurik ikusgarrienetakoa da.

Orain dela urte bat pasa joan ginen, abenduko ostiral hotz batean. Goizean goiz jarri ginen bidean, oraindik, behe lainoak jaikitzeko gogo gutxi zuenean. Goi-aldean dagoen behatokira iritsi ginen (300 metrotako altueran, paretaz kanpo dago kokatua, zorabiatzekoa …), baina ezer ez, bistak, behe lainoak estaltzen zituen.

Beste egun batean bueltatzea erabakitzen hari ginenean, haize bolada ahul batek, bizian ikusitako momenturik ederrenetako bat oparitu zigun. Han zegoen, 270 metrotako jauzi ezaguna. Oso urduri jartzen naizen momentu horietako bat izan zen, lainoak, ez baitzuen asko tardatuko berriro ere bere presentzia egiten (argazkiaren goi partean ikusi dezakezue nola datorren). Ze gutxi irauten duten gauza onak! 30 segundo baino lehen, bukatu zen espektakulua.

Nerbioiko ur jauzia 2008 - 1/80 seg.; f/6,3; ISO 400

2 comentarios:

  1. Arrazoi daukazu Ainara, askotan gauza onek ez dute denbora luzeegirik irauten gure artean, baina zu hortxe zeunden onena arrapatzeko, a ze zortea!
    Behelaino horrek gainera bere punttua emate diola iruditzen zait. :)

    ResponderEliminar
  2. Aupa Goizane! Agian horregatik dira onak, gutxi irauten dutelako. Eskerrikasko!!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...