29 septiembre, 2011

151. Azken ordua Campeonasen argitaratutako argazkiari buruz

Orain dela egun batzuk, Campeonasen baimenik gabe argitaratu zen Leire Olaberriaren argazkiari buruzko post bat idatzi nuen. Gaur goizean, Campeonaseko arduradunarekin hitz egin dut eta azkenik guztia zuzendu dela jakinarazi nahi dizuet. Azkenean, gaizkiulertu bat baino, argazkilarien eskubideei buruzko jakinduria falta izan da. Iritzia eskatzen ibili ziren gaiari buruz horrenbeste ez zekitenei eta agian hori izan da beraien errua, beraz, honek ikasteko balio izan diela ziurtatu didate eta azkenik, nire argazkia ordaintzea onartu dute. Behintzat, gauzak ongi egiteko eta akatsetatik ikasteko prest daudela dirudi eta horrek pozten nau. Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!!!

150. SAREAN KUXKUXEATZEN Argazkilaritza doinua


27 septiembre, 2011

149. DONUTS AMERIKARRAK


 Hilabete hontako Errezeta Bidaiaria ozeanoaren bestaldetik dator. Zenbat aldiz ikusi ote dugu Homer Simpson donuts zaporetsu hauek dastatzen!!! Ba jakin, oso errezeta erreza dela eta ordu bat baino gutxiagoan jateko prest daude. Beraz, hasi lanean!

DONUTS AMERIKARRAK


Osagaiak:
  • Irina.
  • Taza 1/2 azukre.
  • Gatz koilarakada bat.
  • Lebadura sobre bat.
  • Taza 1/2 ur.
  • 2 arrautza.
  • 2 koilarakada mantekilla.
  • Olioa.
  • Koloretako pinportak.
  • Txokolatea estaltzeko.

Nahastu bol haundi baten 2 baso irin, azukrea eta gatza. Gero, lebaduraz hautseztatuko dugu. Arrautzak eta mantekilla gehituko diogu. Mantekilla aurrez berotzen badugu hobe, likidoa denean hobeto nahasten da. Ura ere gehituko diogu nahasketari. Oso garrantzitsua!!! Orain eskuekin nahasten hasiko gara, beraz, ez litzateke gaizki etorriko norbaitek laguntzen badizue irina botaz zuek nahasketa egiten duzuen bitartean. Haseran sekulako hankasartzea egiten hari zarela dirudi baina irina bota ahala, nahasketa loditzen joango da eta eskuetan itsasten ez zaigun arte botako diogu irina. Hori bai, nahasketak leuna geratu behar du. Estali 15 minutuz. Berriro ere nahastu eskuekin. Rodilloaz zabaldu 2 zentimetrotako lodiera izan arte. Masa 5 - 8 zentimetro bitarteko zirkulutan zatituko dugu, erdian zulo batekin. Zartaia berotzen jarri su bajuan eta olio askorekin. Frijitu kolore pixkat hartu arte. Sukaldeko paperean utzi olioa xurgatu dezan. Txokolatea eta kolorezko pinportak gehitu eta hauxe da emaitza!

26 septiembre, 2011

148. Argazkien lapurrak

Zein erreza den argazkiak internet bidez deskargatzea. Eskuineko botoiari eman, "Irudia gorde..." eta lixto!

Baina jende askok kontuan hartzen ez duena garrantzirik gabeko argazki horrek atzetik duen lana da. Argazki hori egiteko argazkilariak hilero 254€ ordaindu behar ditu Babes Sozialean, 1500€ baino gehiago balio duten kamerak erabili, beste horrenbeste objetiboekin, flashak, tripode eta beharrezko beste hainbat material, 2 disko gogor gutxienez argazkiak gorde eta seguritate kopiak egiteko, ordenagailua, edizioko programak, automobila lokalizazioetara joateko, mantenimendu eta gasolinaren gastua gehituz... eta ez naiz hasiko lanbide honetan gertatzen diren ezuzteko amaiezinak aipatzen. Eta guzti hau, "klik" bati esker, internetera sarrera duen edonork, horrenbeste denbora, diru eta esfortzu erabili duzun argazki xume hori hartzeko.

Baina honen garrantzia ez da horrenbestekoa. Egileen eskubideak babesten dituzten legeak egon arren, gero eta gehiago dira zure lanaz probetxu egiten duten "profesionalak" eta komeni zaien erabilera ematen die. Harrapatzen dituzun arte.

Ez da lehenengo aldia, eta tamalez, ez da azkena izango ere hau gertatzen zaidala.

Irailak 17, larunbata. Campeonas kirol egunkarian nik egindako argazki bat ikusten dut. Argazkia, pasa den Ekainean, Leire Olaberriari Aizarnazabalgo Memorial Gervais lasterketan egindako bat da. "Behintzat izena aipatu dute" pentsatu nuen.


Argazkia klikatu eta hara non ikusten dudan, beraien logotipoa nire argazkian jarrita. Eta orduan pentsatu nuen: "Nola??? Inork ez dit baimenik eskatu argazki hau hemen jartzeko eta gutxi balitz beraientzat hartzen dute!"


Beraz, honako email hau bidali nien:

sábado 17 de septiembre de 2011 10:19

"Bueno dias,

Antes que nada, felicitarles por esta iniciativa de crear un medio para informar sobre las mujeres deportistas, creo que hacia falta.


Pero el motivo por el que me he puesto en contacto es por la foto de Leire Olaberria que publicaron ayer, 16 de septiembre: http://www.campeonas.com/blog/2011/09/16/leire-olaberria-competira-en-la-crono-del-mundial/ Soy la autora de la foto y en ningún momento nadie me ha solicitado los permisos necesarios para su publicación. Por un lado les agradezco que por lo menos hayan citado el nombre de la autora (muchos no hacen ni eso), pero vivo de la fotografía desde hace más de 4 años, de hacerlas y venderlas, y en los tiempos que corren, no me puedo permitir el lujo de cederlas gratuitamente para su publicación.
Por lo tanto, espero que entiendan que debo pedirles que me envien sus datos para la facturación."

Berehala jaso nuen erantzuna:

sábado 17 de septiembre de 2011 10:37

"Hola Ainara,
Pensamos que la fotografía pertenecía a www.noticiasdeguipuzcoa.com . Por eso se puso con la noticia. Sentimos el malentendido. La hemos quitado ( http://www.campeonas.com/blog/2011/09/16/leire-olaberria-competira-en-la-crono-del-mundial/ ) y si vuelve a pasar te pedimos permiso."

Hau gertatzen zaidan 1.go aldia balitz "ongi da, gaizki ulertu bat izan da" pentsatuko nuen. Baina ez da lehenengo aldia eta kasu hauetan 3 aukera daude:

1. Ez dizute erantzuten.
2. Gaizkiulertu bat izan dela erantzuten dizute.
3. Beraien akatsa onartu eta ordaindu egiten dizute.

Gaizkiulertu bat izan dela esatea da ohikoena, horrelaxe garbitzen dituzte eskuak. Beraz beste email bat bidali nien:

sábado 17 de septiembre de 2011 14:30

"Gracias por su respuesta, pero aparte de que no la han borrado aun (aunque la borren eso no cambia que le han dado un uso para poner imagen a una noticia), es una foto que vendí a uno de mis clientes que es Noticias de Gipuzkoa, y aunque la cojan de su web, los derechos siguen siendo de su autor por su realización, y el periódico obtiene unos derechos de publicación cuando la compra.


No se pueden coger fotos sin permiso y sin saber si hay derechos de por medio o no, y luego borrarla si se da el caso de que el autor identifique su trabajo. Puede haber sido un malentendido, o puede que no, no lo sé. Sea lo que sea le han dado un uso que deben compensarmelo económicamente, me dedico a hacer fotos y a venderlas como lo hacen todos los demás fotografos del sector. Es mi oficio como ustedes tendran el suyo. Para ello necesito sus datos para la facturación, no estoy pidiendo nada que no me pertenezca. "

Egunak pasa eta ez nuen erantzunik jaso. Beraz, beste email bat bidali nien gogorarazteko, sarrera honen hasieran jarri dudan pantallaren irudiarekin.

miércoles 21 de septiembre de 2011 11:51

"Buenos dias,


Ya han pasado varios dias desde que les envié el email y aún no he recibido respuesta. Les recuerdo que sigo esperando a que me envien sus datos para la facturación. Por motivos que les comenté en el email anterior, deben facilitarmelos. Les adjunto la captura de pantalla de la noticia en la que dieron uso a mi fotografia."

Eta erantzuna:

miércoles 21 de septiembre de 2011 12:58

"Hola,


Fué quitado automáticamente que no lo comentaste. Seguramente, lo tengas en caché. Citamos los medios y las fuentes. Nosotras no nos lucramos de ésto. Si acaso, mandaremos un mail a Leire para ver su opinión.


Un saludo"

Jarraian datorrena irakurri aurretik, Campeonasen webera sartzera animatzen zaituztet eta klikatu "Trabajo Freelance" jartzen duen lekuan. Guzti hau eta gero bitxiena, kazetari eta kolaboratzaileei ordaindutako lana eskeintzet dietela da.

Dioten "gaizkiulertu" horren ostean, ulertuko duzuen bezela honek eskemat erabat apurtzen ditu. Beraz, honako beste emaila idatzi dien:

miércoles 21 de septiembre de 2011 13:37




"Hola,



Esa captura de pantalla la hice cuando la vi, podeis comprobar la fecha y la hora en la parte inferior derecha de la imagen. Podeis preguntarle a Leire la opinión pero no le veo mucho sentido, ya que la única relación que tiene ella en esto es que participó como corredora en el Memorial Gervais de Aizarnazabal el pasado 1 de junio. El motivo de mi disconformidad es que habeis usado mi foto, y el citar el nombre no os da la libertad para usarla (por no empezar a hablar por los derechos de autor), y tampoco es lo que me da de comer. Deberías saber que esto funciona así si es que realmente os dedicais a esto. También estaría bien que leyerais el apartado de Aviso Legal de Noticias de Gipuzkoa. Os he adjuntado la captura de pantalla del apartado sobre la Propiedad Intelectual.


Otra de las cosas que me extraña, es que os esteis negando a pagar por un trabajo que he realizado, cuando en vuestra web estais ofreciendo a periodistas trabajo freelance remunerado."


Aste bat pasa da azkeneko email hau bidali nuenetik eta ez dut erantzunik jaso. Uste dut, oso garbi geratzen dela egunkari edo dana delako hau zerbait "profesionala" eskeintzen hari dela hitzaren esanahia zein den garbi jakin gabe. Batenbat beraiekin kolaboratzekotan baldin bazebilen, espero hemen idatzitakoak begiak zabaltzen lagundu izana, sekulako adarjotzea baita eta egileen eskubideak erabat bortxatzen dituzte.

Gogoratu baita ere, Facebooken horrelako kasuen aurka borrokatzen dugun 4000 argazkilari baino gehiagok osatutako talde bat daukagula "Stop clausulas abusivas a los fotografos" izenekoa.


AZKEN ORDUA!!!

Orain dela ordu batzuk Campeonaseko arduradunarekin hitz egin dut eta azkenik guztia zuzendu dela jakinarazi nahi dizuet. Azkenean, gaizkiulertu bat baino, argazkilarien eskubideei buruzko jakinduria falta izan da. Iritzia eskatzen ibili ziren gaiari buruz horrenbeste ez zekitenei eta agian hori izan da beraien errua, beraz, honek ikasteko balio izan diela ziurtatu didate eta azkenik, nire argazkia ordaintzea onartu dute. Behintzat, gauzak ongi egiteko eta akatsetatik ikasteko prest daudela dirudi eta horrek pozten nau. Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik!!!

23 septiembre, 2011

20 septiembre, 2011

146. Zaindarien aldaketa Buckingham Jauregian

Londresen izan nintzen lehenengo aldia, hilabetez Erresuma Batura ingelesa ikastera joaten zaren uda horietako baten izan zen. Autobusez Trafalgar Squareraino eraman gintuztela oroitzen dut eta hantxe hasi zen gure ibilaldia. Taldeko norbaitek "zaindarien aldaketa ikusi behar dugu!" esan zuen eta Buckingham Jauregiruntz hartu genuen bidea.

Trafalgar Squaretik Buckingham Jauregiraino pare bat kilometro besterik ez daude eta oinez 20 minututan iritsi zaitezke. Ez dago galbiderik.


Baina iritsi ginenean, ikaragarrizko jendetza zegoen eta ezin izan genuen ia ezer ere ikusi.


Baina akatsetatik ikasten denez, Londresen izan garen azken aldian, goizeko 9:30tarako Buckingham Jauregiko ate aurrean ginen aurreko aldian baino gehiago ikusteko eta argazki batzuk egiteko asmoz. Zaindarien aldaketa goizeko 11:30tan hasten da baina 10:00 - 10:30ak inguruan jauregiko kanpokaldea jendez inguratuta dago.

Leku ona hartu genuen oraingoan, zaindariak sartzen diren ate ondoan hain zuzen, leku egokia argazkiak egiteko.




Ekitaldi bitxia da. Zain geunden bitartean eta gero hirian zehar egin genituen hainbat ibilaldietan, Londreseko poliziak turistekin argazkiak egiten ikusi genituen, erakargarri turistiko bat dira! Egia esan, filma batetik ateratakoak dirudite.


Zaindarien aldaketa ikusi nahi duzuenontzat datu garrantzitsu batzuk. Apiriletik Uztailerarte, egunero ikusi ahal da goizeko 11:30tan, urtean zehar aldiz, bi egunetik behin beti ere eguraldiak oztoporik jartzen ez badu. Eta garaiz joan, batez ere argazkiak leku on batetik egin nahi dituzuenok.

18 septiembre, 2011

145. 7 ideia deskonektatzeko eta gure sormena lantzeko

Orain dela aste batzuk "Deskonektatzearen garrantzia sortzaileagoak izateko" izenburudun sarrera idatzi nuen. Har ezazue honako sarrera hau 2. zati bat bezala, bertan proposatzen nuena praktikara eramateko adibide batzuekin.

1. Erakusketetara joan. Berdin du gaia. Har ezazu zeure denbora lana edo estresa ez ezik beste edozertan pentsatzeko. Ziur konturatu gabe, aurreraro inspiratuko gaituen "zerbait" ikusten dugula.

2. Pelikulak ikusi. Zoaz zinemara edo orain, TDTarekin ditugun milaka kanaletan bilatu ikusi nahiko zenukeen pelikularen bat, palomita poltsa haundi batekin ikusteko. Pelikula asko ikustearen abantailetako bat, nahi gabe gure begiak irudiez bonbardeatzen hari garela da, enkoadraketa, argi, aurpegi eta leku ezberdinetako fotogramekin.

3. Liburuak irakurri. Irakurri zure garuna landuko duten istorioak. Hemen, pelikuletan ikusten dituzun enkoadraketa, argi, aurpegi eta lekuen fotogramak zeuk irudikatu beharko dituzu.

4. Eguzkiaz gozatu. Posible den heinean noski. Edo bere lekuan, eguneko argiaz. Ikerketek diotenez, pertsonak zoriontsuagoak gara udan, argitasun gehiago jasotzen dugulako neguan baino. Jarri mp3-a zure abestirik gogokoenekin eta irten kalera pasiatzera, deskonektatzera. Zer hari zara egiten ordenagailu aurrean?

5. Sukaldatu. Esan zure bikoteari, gurasoei edo pixukideei gaur afaria zuk prestatuko duzula. Ez da beharrezkoa zerbait zaila sukaldatzea, estresaz ahaztaraziko gaituen edozerk balio du. Errezeta Bidaiariak atalean ideia batzuk proposatzen dizkizut.

6. Buruketak egin. Ona da egunero ariketa hauek praktikatzeko tarte bat hartzea. Gure garuna entrenatzen du eta blokeoak ukatu.

7. Irten lagunekin. Har ezazue garagardo bat eta bota parre batzuk. Agobiaturik eta beren gauzetaz estresatuta daudelako irtetera animatzen ez badira, beti proposatu diezaiekezu sarrera hau irakurtzera ;)

Eta zuk zer egiten duzu deskonektatzeko? Zer gehiago gehituko zenuke zerrendara?

14 septiembre, 2011

144. Oscar Alonso argazkilariari elkarrizketa

Oscar Alonso (Donostia 1974), txikitatik emaitza onak izan ditu eskulanetan eta irakasleek garaiz ohartarazi zieten bere gurasoei bere irudimen ikaragarriari buruz. 6 urte zituela marraztu zuen marrazki batez oroitzen da. "Galaxia 2010" zuen izena eta extralurtarrak etorkizuneko quadetan lasterketak egiten agertzen ziren. Ikastola amaitzean, Kazetaritza ikasten hasi zen EHUn, baina aspertu egiten zen eta Marketingeko kurtso bat egiteko bertan behera utzi zuen. Irakasleek iragarkien mundura bultzatu zuten sortzaile moduan eta Marketingnaren ondoren, Diseinua eta Argazkilaritza ikasi zituen. Garai hartan 23 urte zeuzkan eta iragarki agentzia baten egiten zuen lan, non 2 urte barru, bertako arte zuzendari bihurtu zen eta orduantxe, beste batekin estudio bat montatzea erabaki zuen. Beste argazkilariekin lan egiteak bere lana hobetzea eta gehiago ikastea ekarri zion. Gaur, 14 urte beranduago, argazkilari profesionala da eta Envision Publicidad agentziarekin partekatzen du, bere agentzia.


Gauza asko egiten dituen artista zara. Zein 3 adjetiborekin deskribatuko zenuke zeure burua eta zeure lana?

Koloretsua, sortzailea eta alaia.


Zer etorri zen lehendabizi argazkilaritza edo marrazketa? Nola sartu zinen mundu hontan?

Lehenik marrazkilaritza izan zen, honek diseinura eraman ninduen, gero iragarkietara eta honen ondorioz hainbat argazkilariekin egin nuen lan. Beraz, lehenik diseinua izan zen nahiz eta gero argazkilaritzak garrantzi gehiago hartu.

14 urteko esperientzia duzu. Zein da arroen zauden lana?

14 urte daramazkit eta uste dut oraindik ez dudala arro sentitzeko ezer egin. Lan orokorraz esango nuke. Ez da erraza aukeratzea... lan bakoitzak aurrekoa hobetzen du. Frantziako surf txapelketa baten egindako argazkiarekin gelditzen naiz. Hainbat aldizkaritako azalean argitaratu zen eta argazkiko protagonistari erakutsi nioenean ere gustatu zitzaion. Munduko txapelduna izan zen 3 aldiz eta zoritxarrez, desagertua gaur egun, Andy Irons. Irudi haren oroitzapen onak gordetzen ditut eta gero izandako elkarrizketarenak ere.

 
Garbi dago Donostia zure sormenen inspirazio garrantzitsu bat dela. Zure jaioterria delako edo beste hirietan aurkitzen ez den zerbait dauka?
 
Nire lurrari erabat lotuta nago, nere hiriari eta nere jendeari. Beti diot, argazki (edo marrazki) hobeak egiten direla maite duzunari, eta nik Donostia maite dut.
 
Inspiratzen zaituen artistarik?
 
Asko. Lichtenstein, Britto, Morris, Corbijn, Erik Johansson... asko... Inspirazioa sormenaren oinarria da. Referentziak izan behar dira, beti.
 
Zerbait gehitzeko?
 
%18ko BEZa... jaja. Ez dakit. Hau irakurtzen duten argazkilari guztiak egunero saiatzera animatzen ditut. Argazkilaritza ariketa zaildua da, eta asko entrenatu behar da. Partekatzea, kritikak onartzea, errepikatzea eta hobetzea. 14 urte daramazkit pentsakera honekin eta ez doakit gaizki. Elkarrizketa honen egileak ere praktika hau jarraitzen duela uste dut. Zorte on eta eskerrik asko!
 
Eskerrik asko zuri Oscar, jarraitu Donostia horren modu bitxian argazkitatzen eta marrazten.
 
 
 
Oscarren lana bere WebFlickr, Facebook eta Twitter bidez jarrai dezakezue.

11 septiembre, 2011

143. SAREAN KUXKUXEATZEN Yolanda Dominguezen "Poses"

Orain dela aste batzuk, Goizane Mendizabalek eztabaida bat ireki zuen Facebookeko Mujeres Fotógrafas taldean modeloen poseei buruz. Adibide moduan, Yolanda Dominguezen bideoa, modeloen poseak eta eguneroko bizitzaren arteko konparaketa bat eginez. Zein da zuen iritzia?

08 septiembre, 2011

142. Kontxako Bandera

Uda hasieran, estropadei eskeinitako sarrera baten, Iraileko lehen 2 asteburutan lekua hartzen zuen festa bat aipatu genuen: Kontxako Bandera.

Goizeko lehen ordutatik, Donostiko portuara arraun-taldeak animatzeko kolorezko kamisetekin gerturatzen dira ikusleak.


Donostiko beste hainbat ekitaldiren moduan, aurrerapenarekin joatea oso gomendagarria da, jende asko joaten baita bere taldea animatzera edota giroaz gozatuz ondo pasatzera besterik gabe.


Ikusteko, lekurik hoberenak Aquariuma eta Urgulleko harresia dira. Sarrerak 3,50€ balio du, 1,85€ 8-12 urte bitarteko ume eta jubilatuak, eta 8 urtetik beherakoak doan. Tribunatik ikusi nahi dutenek 6,70€ ordaindu beharko dute.


Estropadak amaitzean, trainera guztiak portura bueltatzen dira non animo askoko ongietorria egiten diete ikusleek. Beranduago eta parrandazaleenentzat, festak Alde Zaharrean jarraitzen du gauerarte.


Beraz, badakizue, iganderako planik gabe baldin bazabiltzate, gerturatu Donostira estropadetaz gozatzera!

06 septiembre, 2011

141. Gerrako irudiak

"Imágenes de guerra" Tve2 kateko La Noche Temáticako larunbateko saioan Annie Leibovitzen dokumentalaren ostean igorri zuten. 7 gerra-argazkilarik, lanbide arriskutsu honi buruzko ikuspuntua azaldu zuten, argazkilari naiz kazetari askok beren lana egitearren bizia galdu dutela kontuan izanaz.

Ez dut dokumental honen estekik naiz DVDrik aurkitzen berriro ikusteko, beraz, idatzi nituen ohar batzuk berridazten dizkizuet, ikusteko aukera galdu zuenik baldin bada.

Ashley Gilbertson: "Salbu al da egia, kameradun mugikorra duen edonor audientzia askodun kazetari bihurtzen bada? Okerrena, jendeak hau atsegin duela da, doan baita".

Ghaith Abdul: "Gaur egun miliziek ez dute ez argazkilaririk eta ez kazetaririk behar, mugikorraz beren bideoak grabatzen baitituzte eta Youtuben zintzilikatu".

Tom Stoddart: "Hasieran, argazkilarietaz ez dira fidatzen, baina arrazoi on batengatik zaudela ohartzen direnean nahi adina argazki egin ditzakezu".

Stanley Greene: "Gatazka bat kubritzea pertsonalki protestatzeko modu bat da. (...) Egoera ulertzea erabat beharrezkoa da. (...) Odola lurrean, alferrik galdutako odola adierazpena honako arrazoiarengatik erabiltzen dugu: Paris Hiltonen hankartearen argazkia zihurtasunez argitaratuko da, gerrako argazki bat ez".

Philip Jones: "Zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago ikasten duzu. Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago ikusten duzu".

05 septiembre, 2011

140. Annie Leibovitz

Astebukaera hontan, gauean ordu txikiak arte telebistari begira uzten zaituzten dokumental horietako bat ikusten egon naiz: Annie Leibovitz, bizitza kamera batetik zehar.

Asko miresten dudan argazkilaria da, bere lan eta izaeragatik. Bere izaera, argazki horiek lortzeko beharrezkoa dela ere esango nuke kasu batzutan. Horrela dio Yoko Onok: "Badaude argazkilari batzuk Ea ba, horrela egingo dugu esaten dizutenak. Baina Anniek, Hau pentsatu dut, zer iruditzen? esaten dizu".


Emaitzak ikusi besterik ez dago, ez da argazkiak egitea bakarrik, argazkilariaren jarrerak argazki bat irudi huts baten edo harantzago eramango gaituen sentipen baten bihur dezake. Argazki arruntak, bizitza den bezela erakusten dutenak dira Annierenak, beste misteriorik gabe.

Beti, edo ia beti, argazki berritzaileak eta ezberdinak sortzen saiatzen gara, interesgarriena geure inguruan dagoela ahaztuz. Anniek, pertsonak ezagutu eta gero argazkiak egiten dizkie. Jendeari argazkiak egiten dizkio, nortzuk diren kontatzeko.

Rolling Stonesekoekin joan zen biran eta denbora guztia beraiekin igaro zuen, gertatzen zen guztian parte hartu eta argazkiak egiteko.


Hala ere, hor egotea ez da erreza izan Annierentzat. Gizaki guztion moduan bere hankasartzeak egin ditu, baina akatsetatik ikasi eta aurrera irtetea lortu du. Drogekin ere arazo latzak izan zituen baina erreabilitazioak eta argazkiak egiteak bere bizitza berbideratu dute.

Dokumentaleko azken 4 zatiak Youtuben ikus ditzakezue, baina aukera izanez gero, osorik ikustea gomendatzen dizuet.

04 septiembre, 2011

01 septiembre, 2011

138. WALLPAPERRA Flyscha

Eta iritsi da iraila! Normaltasunera bueltatzearen hila, rutinarena, ikastolara bueltatzearena, lanera, opor ondorengo estresarena. Udako oporrak igaro ostean, mundu guztiak hitz egiten du hondartzan, mendian edota hirian pasatako oporrei buruz. Urrutiko bidaietatik datorren jendea edota aiton-amonen herritik datozenak.

Ez naiz abuztuan bidaiatzen dutenetarikoa, eta nahiz eta bidaiatu dudan bakoitzean, bueltan nire oroitzapenik ederrenak familia eta lagunekin partekatzea gustatzen zaidan, munduko txokorik ederrena etxetik 15 minututara dudala esaten bukatzen dut beti, eta hilabete hontako wallpaperrean proposatzen dudan lekua da: flyscha.

Flyscha, Zumaitik Debaraino dauden 7 kilometrotan, lerroka dauden haitzen formazioa da. Geologiaren ikuspuntutik, mundo lekurik garrantzitsuenetariko bat da, honi esker, gure planetaren historiari eta dinosauruen desagertzeari buruzko aurkikuntza ugari egin baitira.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...