21 junio, 2010

37. Uda

Iritsi da uda azkenean! Ze gustura ematen zaion ongietorria eguzkiari, erabat aztoratua izan den udaberri honen ostean. Egun hauetan, batzuk, oporrak hartzen dituzte, besteak, hondartzara joaten dira, eta beste batzuk, udako planak prestatzen igarotzen dute eguna. Oraingoz, egun hauetako planak antolatzen konformatzen naiz. Bi egun barru, udako solstizioa izango da, urteko gaurik motzena, eta batzuentzat, zertxobait magikoa ere. Ez dakit zein puntutaraino izan litekeen magikoa gau bat, baina hala balitz, uste dut hoberena, gure gustuko zerbait egiten igarotzea dela. Tartetxo bat baldin badut, akelarre edota suteren batera joatea espero dut, su gar batzuk hilezintzera. Eta zuek? Ohitura honetara batuko zarete?

Azkoitia 2009 - 1/6 seg; f/13; ISO 100

19 junio, 2010

36. Leiar babesleak erabiltzeren garrantzia

Ez dira gutxi, leiar babesleak erabiltzeko ohiturarik ez duten argazkilariak. Egia da, kalitate “pixka bat” galtzen dela hauek erabiliz gero, baina, uste dut, diferentzia ez dela horrenbestekoa, gure poltsikoari begiratzea erabakitzen badugu.

Gaur goizean, Hondarribira joan naiz, Vespa eta Lambrettan bilketa bateko argazkiak egitera. Ez dut gogoratzen, horren modu tentelean estropuz egin nuen azkeneko aldia. Espaloiak, nahiko baldosa zaharrak zeuzkan, eta bat gainera, kaxkarra eta kanpora irtenda zegoen. Hortxe non sartu dudan hanka, eta presarekin eta non zapaltzen dudan aurrez ez begiratzeagatik, azkenik lurrean bukatu dut, eta kamara neraman motxila, airetik. Horrelako kolpe bat hartzen duzunean, ez zara kezkatzen minik hartu duzun ala ez, eta lehena begiratzen duzuna, ea kamerari zerbait gertatu ote zaion da. A ze egonezina apurtutako kristalen hotsa entzutean, okerrena espero nuen, hautsitako objektiboren bat edo. Hau lasaitasuna, zarata horiek, erabat txikituta geratu diren leiar babesleetatik zetozela ikusi dudanean, behintzat, objektiboak ongi babestu dituzte kolpetik.

Zer nahi duzue ba esatea, askoz ere nahiago dut kalitate pixka bat galdu argazkietan (nik ez dut diferentzia nabarmentzen) eta 20€-tako leiar bat puskatu, 1000€ edo gehiago balio dituen objektibo bat apurtzea baino.

14 junio, 2010

35. Zorionak Erreala!!!

Egun handia atzokoa. Alaia, dibertigarria, eta batez ere, fotogenikoa. Milaka jarraitzaile, Errealaren historiako momenturik garrantzitsuenetako bat bizitzera joan ziren: igoera!!!

Pixka bat neketsua da horrelako egun batean lan egitea, hasteko, ea non aparkatzen duzun kotxea … Gaizki uzteko lekurik ere ez duzun egun horietako bat. Harantz eta honantz oinez ibiltzea besterik ez zaizu gelditzen, jendearen bultzadak saihesten, eta kamera, garagardo eta kalimotxozko ezusteko parrastadetatik gordetzen. Euriak ere ez zuen festa galtzerik nahi izan.

Hala ere, probintzia oso bat emozionatzen denean leku berberean, momentu berberean, ezusteko txiki guzti horiek, argazkiak egiteko xehetasun fotogenikoetan bihurtzen dira, eta gure lana, xehetasun horiek, banan bana geure kameran gordetzen joatea da.

ZORIONAK ERREALA!!!

Donostia 2010 - 1/200 seg.; f/4; ISO 800

12 junio, 2010

34. XVº Emakumeen Topaketa

Atzo ospatu zen Murgiako XV. Emakumeen Topaketa. 6 emakume bidaiari, geure bizipenak kontatzeko mahai inguru batetara gonbidatuak izan ginen.

Topaketa, Iratxe Ormatzak hasi zuen, “Hegoak” liburuaren egileak, non bere bizipenak azaltzen dizkigu, Hegoamerikatako hainbat lurraldeetara egindako bidaia batean. Jarraian, Sonia Villarraga eta Ainara Alvarezek, furgonetan, milaka kilometro eginez, Turkia, India, edota Txina bezalako lekuetan bizitako abenturak kontatu zizkiguten. Gero, Maria Jesus Atxalandabasoren ordua izan zen, gure gustuko gauzak egiteko, inoiz berandu ez denaren adibide. 54 urte bete zituenean, mendizale egin zen, eta gaur egun, bere 69 urteak beteta, Mont Blanc eta Kilimanjaro bezalako mendiak igotzea lortu du. Bizipen ikaragarri hauek entzun ostean, nire txanda zen, non, orain dela gutxi, nire kabuz egiten hasi nintzen “Lurrak” izeneko proiektua aurkeztu nuen. Topaketa, Txaro Masidek amaitu zuen, bere senarrarekin, Cuba, Egipto eta Costa Rica bezalako lurraldeak bisitatu dituen bidaiaria.

Pena merezi izan zuen arratsaldea izan zen dudarik gabe, eta poztekoa da, gero eta emakume gehiago garela ikustea, motxila ilusioz eta kuriositatez betetzen dugunak, gehien amestutako lekuetara bidaiatzeko.


09 junio, 2010

33. XV. Emakumeen Topaketa

Ekainak 11 ostirala, Murgian, 4 emakume bidaiarik, mahai inguruko bat eskainiko dugu, Zuiako XV. Emakumeen Topaketan.


04 junio, 2010

32. Jaizkibel

Argazkilaritzaz bestalde, bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea erabat maite dut. Are gehiago, naturak eskaintzen dizkigun altxorrak, etxetik gertu ikusteko aukera dudanean.

Atzo, Jaizkibeleko itsas labarrean izan ginen, egun oso bat igarotzeak pena merezi duen lekua da, bere bide, ikuspegi, eta batez ere, bertako harrien forma bereziez gozatzeko.

Etxera bueltatzean, “berriro etorri behar dugu” esaten duzun leku horietako bat da. Benetan penagarria da, paisaia ikusgarri honen ikuspegia, laster, superportu bateko ikuspegiak izango direla pentsatzeak, arriskuan jarriz, bertako itsas labarra, harri berezi horiek, eta aurretik harrapatzen duen guztia …

Jaizkibel 2010 - 1/640 seg.; f/4; ISO 100

01 junio, 2010

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...