21 noviembre, 2011

Erabakia

Urte eta erdiko bizitza duen blog honetan, hainbat eta hainbat sarrera idatzi ostean, honakoa ez dakit nola hasi eta hare gutxiago, nola azaldu hartu berri dudan erabakia, baina ea...

Blog bat aurrera ateratzea, ez da dirudien bezain lan erraza: idatziko duzunari buruz pentsatu, informazioa bilatu, argitaratzeko egun eta ordu egokienak zein diren aztertu, planifikatu, sarrerak idatzi, sare sozialen bidez ezagutzera eraman, irakurleak erakarri... astean hainbat ordu suposatzen dituen lana da. Eta lan hau, bikoiztu egiten da blog bakarra ez, eta bi direnean aurrera atera nahi dituzunak.

Blog hau ireki nuen egunean, argazkilaritza eta bidaiei buruz idatziko nuen txokoaren ideiarekin zabaldu nuen. Baina betiko moduan, betidanik euskaldunok dugun erronkarekin aurkitu nintzen: ze hizkuntzatan idatzi? Garbi dago, gazteleraz idatziz gero, irakurle gehiagok hartu dezaketela parte, baina nire hizkuntza euskara da, eta atsegin dut euskaraz hitz egin, idatzi, eta baita nire zaletasunak partekatzea ere. Itzultzaile on baten bila hasi nintzen interneten, banderatxo bati klik eginez, nahi duzun hizkuntzatan irakurri dezakezun horietakoa. Zoritxarrez, nire bilaketak ez zuen emaitza onik jaso. Ingelerara, Frantsesera edota Gaztelerara itzultzeko milaka herraminta aurkitu nituen, baina bat bera ere ez euskerarekin erabil zitekeenik. Gaur egun, oraindik ez dut ulertzen zergaitik ez dagoen itzultzaile arrunt bat bada ere, euskaldunontzat.

Nire bilaketaren emaitza eskasaren ondorioz, bi blog irekitzea erabaki nuen. Bietan berdina idatziko nuen, ezberdintasun bakarra, bata gazteleraz eta bestea euskeraz izango zela. Eta halaxe hasi nuen nire blogger-idazle ibilbidea, sarrerak idatzi eta hitzulketak eginez. Garbi zegoen, gaztelerazkoak askoz ere arrakasta haundiagoa izango zuela, baina ez nuen uste euskeraz horren gutxi irakurriko zenik. Beraz, lan bikoitza "alferrik" egiten hari naizelaren sentipena daukat, eta denbora gehiago eskeini beharko nieken lanetan erabili nahi nituzke ordu horiek. Hori dela eta, blog hau bertan behera uztearen erabakia hartu behar izan dut, nire ibilbide profesionalean erosoago aurrera jarraitzeko eta mahai gainean ditudan proiektu berrietan burubelarri lanean jartzeko. Ez dut ziurtatzen behin betiko erabakia denik, agian aurrerago denbora libre gehiagoz goza dezakedanean itzulketa lanetara bueltatu ninteke, baina oraingoz, ezinezkoa zait.

Ulertuko duzuelakoan, El Mundo a traves de un Visor  gaztelerazko blogean espero zaituztet. Eskerrik asko hor egoteagatik eta laster arte.

4 comentarios:

  1. Lasai Ainara, Nik ulertzen det, jarraituko dizut gazteleraz idatzitako blogean.
    Besarkada
    Nagore Iraola

    ResponderEliminar
  2. OOOOOhhh...!!! Ze pena!!
    Baino oso ondo ulertzeizut eta hartu dezun erabakiya zuretzako onena baldin bada, animo! Euskeraz sayatziak pauso garrantzitsu bat suposatzeu ta seguru eon hemendik ibili geanak gaztelerako txokuan ere aztarnatxuak uzten segituko deula. Plazer bat izan da halare euskeraz hainbeste bizipen ta sarreren irakurle izatia. :)

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko hemendik ibiltzeatik denbora guzti hontan Goiz! :) Muxu haundi bat guapa!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...