08 julio, 2010

39. Arrikrutz

Egunetik egunera natura, gero eta gehiago miresten dut. Milioika paisaia eder ditugu munduan zehar ikusteko eta ez aspertzeko. Hala ere, edertasun guztia ez da lur gainean gelditu, agian, bada leku ederren bat lur azpian, oraindik inork ikusi ez duena.

Aste honetan, lur azpian argazki batzuk egiteko aukera izan dut, eta aho zabalik gelditu naiz. Lur azpiko erreka eta ur jauzi txikiak hainbat kilometrotako kobak zeharkatzen, 2 metrotako sustrai itxurako estalaktitak, fosilak eta orain dela milaka urtetatik, lur azpiko pareta nahas-mahasetan daramaten itsas oskolak.

Nahiko gogaikarria da bide hauek guztiak kamerarekin, motxilarekin, tripodearekin … egitea, eta leku bitxi hauek argiztatzea ere, ez nuen uste horren zaila izango zenik, baina bada! Ez da asko behar argi polit bat, itzal nabarmen batzuekin lortzeko, baina ez gaitezen ahaztu, lur azpian gaudela eta, lohia, edota gerriraino bustitzen gaituen erreka batek, ez dizkigu gauzak oso erraz jarriko, argiak puntu jakin baten ipintzeko orduan. Hoberena, (posible bada), pare bat edo hiru lagun zure ondoan edukitzea, fokuak eskutan eutsiz argiari norabidea emateko.

Dena den, oso esperientzia dibertigarria da eta denboraren nozioa galtzen duzun jardueretako bat da. Pena merezi izan du esperientzia honek.

Arrikrutz 2010 - 1/5 seg.; f/4; ISO 1600

01 julio, 2010

38. Donostia

Eguna hastera doa Donostian. Itsas haize leunak, Jaizkibel atzetik azaldu nahi duten lehen argi izpi lotsatiak, irtetera gonbidatzen ditu. Bitartean, goiztiarrenek, olatu txiki jolastiek, txorkatiletan egindako kilimez gozatzen dute.

Donostia 2010 - 1/500 seg.; f/8; ISO 100
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...