26 enero, 2011

75. Emakume Argazkilariak

"Mujeres Fotografas" izeneko talde bat sortu dugu Facebooken. Nahiz eta gero eta gehiago garen afizio edota profesio hau praktikatzen dugun emakumeak, oraindik ez gara gizonezkoak bezain horrenbeste, beraz, emakumea bazara eta argazkiak egitea atsegin baduzu, hau da zure taldea! Helburua, emakume argazkilari bezela gure bizipenetatik ikastea da, eta batez ere, gure afizio eta pasioa den argazkilaritza partekatzea. Batzeko, idatzi "Mujeres Fotografas" Facebookeko bilatzailean eta hortxe gaude, animo!

23 enero, 2011

74. EGUNEKO ARGAZKIA Korrikalaria hankautsik

Gaur, 68. Juan Muguerza krossa ospatu da Elgoibarren. Urtero, mundu guztiko korrikalariak hartzen dute parte, eta honek, ikusmira haundia sortzen du gradetan eta zirkuitu guztian zehar. Hala ere, gaur, harridurazko begirada asko ikusi ahal izan ditugu, Margaret Muriuky kenyarra, hankautsik 6,6km-tako distantzia korritzen ikustean.


20 enero, 2011

73. San Sebastianetako danborrada

Urtarrilak 20, San Sebastian eguna. Danborren soinua, festa eta kolorea Donostia eta Azpeitiko kaleetan zehar, danborjole eta kantinerak desfilatzen duten bitartean.

Baina festa, bezperan hasten da. Elkarteetako sukaldaldariek afari goxoa prestatzen diete danborjoleei, eta kantinerak guapa jartzen igarotzen dute arratsaldea, festa hasi aurretik.

Jarraian, atzoko argazki batzuk:





15 enero, 2011

72. 2010ko argazkiak (2. zatia)

Aurreko sarreran nioen moduan, hemen doa 2010ko argazkien bigarren sorta, oraingoan prentsakoak.

Donostian, gero eta gehiago dira, Kontxan egunero bainu bat hartzeko ohitura hartzen dutenak. Ez dio axola nolako eguraldia egiten duen, tenperatura bajuak ere, ez dira aitzikia.


Neguko lehenengo elurteetan, AP-1a da bide kaltutuenetariko bat. Irudian, AP-1a, trafikora itxi baino minutu batzuk lehenago, joan den neguan.

Eguraldiarekin jarraituz, olatuak protagonista bihurtzen dira urteko hainbat garaitan Gipuzkoako kostan. Umeek, Zarautzeko malekoian jolasten dute...


... baita Donostiko Paseo Berrian ere.


Gaur arte egindako argazki guztietatik, agian, urrengo hau da tristura gehien transmititzen didana. Igande eguzkitsu bat izan zen, Tolosako zezen plazan. Jose Mari Mendizabal eta Olasagasti aizkolariek, 6000€-ko apustua egin zuten, eta irabazleak, metro inguruko diametroa zuten lau enbor moztu behar zituen bestea baino lehen. Hasieratik, Olasagastik abantaila haundia atera zion Mendizabali, eta jokua amaitu baino minutu batzuk lehenxeago, Mendizabalek, kalanbreak sentitu zituen bere bularrean, enbor baten jarri zen pentsakor, eta azkenik alde batera utzi zuen bere jokua. Argazki hau, une hartan egin nuen. Ordu bat beranduago, bihotzekoak emanda hil zen.



Baina ez zen guztia tristura izan 2010ean. 3 urte bigarren mailan egon ostean, Errealak lehen mailara igotzea lortu zuen eta jarraitzaileek, ez zuten momentu hura galtzerik izan nahi.


Erreportaiak eta gero, erretratu batzuk, adibidez, Alex Ubagori...


... Celtas Cortos, ...

... edota Lauroba taldeko kide berriei.


Manifestaldiak arratsean konbokatzen dituztenean, jende masak eta azken argi izpiekin konposaketak egitera jolastea atsegin dut.


Eta amaitzeko, Donostitik pasiran nebilen baten aurkitu nuen argazkilari hau. Ezin izan nuen argazki bat egin gabe gelditu, autentikoa zen!!!

10 enero, 2011

71. 2010ko argazkiak (1.go zatia)

Agian, orain dela egun batzuk argitaratu behar nuen sarrera da hau, baina beno, hemen doa 2010ko argazkietatik gehien gustatzen zaizkidanak, edo arroen sentitzen naizenak behintzat. Sarrera hau, bi zatitan banatuko det, gaurkoa, bidaietako argazkiekin eta urrengoa, prentsakoekin.

Euskal Herrian egindakoekin hasiko naiz. Honakoa, abioneta baten egin nuen, Hendaiako zeruan. Abionetan ibiltzen nintzen lehenengo aldia zen, bero asko egiten zuen eta gutxi balitz, pilotuak, hego haizeak turbulentziak sortzen dituela esan zigun. Ez ninduen batere lasaitu horrek!! Baina beno, denak ondo iten zuen eta aurrez aukerarik izan ez nuen ikuspuntuetatik argazkiak egin ahal izan nituen.



Bigarrengoa, eguna amaitzean, Getariko arratoian azaldu zen argi izpia, egun euritsu eta gris baten ostean.


Aspalditik neukan Guggenheim museoari argazkiak egiteko asmoa, eta nahiz eta gertu dagoen, ez nintzen sekula joaten. Bere gertukotasunagatik, edozein egunetan joan zaitezkela pentsatzen duzun eta gero, sekula joaten ez zaren leku hoietako bat izan da niretzat. Egun horretan ordea, animatu nintzen, eta arratsean, 5 minuturo uretatik irteten ziren suzko "txorroak" enkoadrean sartuz jolastu nuen.


Udan, Londresen egon nintzen oporretan. Ez nuen tripoderik eman, eta ordu erdi, Westminster Bridgeko lurrean etzanda egon behar izan nuen esposaketa motel bat lortzeko. Azkenean, pozik gelditu nintzen emaitzarekin, horrenbeste makurtzean, ikuspuntu ezberdinak esperimentatu ahal izan bait nituen.


Minutu batzuk geroago, ISOa zertxobait igo, eta exposaketa motelekin jolasean jarraitu nuen, Big Ben, eta hain esanguratsuak diren autobus gorriekin.



Eta urrengoak, nola ez, Finlandiako biadaiakoak. Husky trineoan ibiltzea, uste dut 23 urte hauetan bizi izandako esperientziarik hoberenetariko bat izan dela.


Kilometro erdira, Santa Clausen etxea zegoen, non urteko 365 egunetan, Gabonetako magia sentitu daiteke.


Zer esan Lumilinna elur jauregiari buruz...


Astelehen hotz hura Helsinkin, Madrilera bueltatu aurretik.


Eta bukatzeko, ustekabeko ostadar zirkularra, justu, nire bidaia amaitzera zioala agertu zena.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...