27 mayo, 2011

95. ERREZETA BIDAIARIA Maltako pastizziak


Bidaiatzea argazkiak egiteko gustatzen zait, eta argazkiak egitea bidaiatzeko gustatzen zait. Baina bidaiek, argazki eta bizipen polit batzuk baino askoz ere gehiago ematen didate. Bertan bizi dutena bizitzea atsegin dut, "Kaixo", "Agur" eta "Eskerrik asko" beraien hizkuntzan esaten ikastea atsegin dut, bertan jaten dutena dastatzea gustatzen zait, etb., etb., ... Beraien herrialdeko beste herritar bat gehiago izatea gustatzen zait, egun gutxi batzuk baldin badira ere.

Horregatik, bidaiatzen dudanean, bertan bizi ahal ditudan bizipen guztiak xurgatzen ditut, etxera, bertan bizitako sentimendu eta egoeren zati txiki bat ekartzeko.

Gaur, 3 hilabete atzera egin dut, azkenekoz Maltara egin nuen bidaiara hain zuzen. Espinakez beteriko pastizzien usaina oroitu dut, Vallettako kaleetan zehar saltzen diren postu txikietan. Egunero bat edo bi jaten genituen haimaketakoa egiteko. Beraz, errezeta bilatu dut internetez eta sukaldera joan naiz. Sukaldatzeko oso errezeta erreza da eta ez dizu denbora asko kentzen, beraz, norbait probatzeko gogoz gelditu baldin bada, hemen uzten dizkizuet argibideak.


OSAGAIAK:

+ Hojaldre masa.
+ Ricotta gazta 200gr.
+ 2 arrautza.
+ Gatza, piperbeltza eta perrexila.
+ Ziazerba eskukada bat.
+ Olioa.

Nahastu gazta bol baten, krema ehundura izan arte. Gehitu arrautzak eta nahastu. Gero bota gatza, piperbeltz pixkat eta perrexila. Nahasketa hozkailuan sartu frexko mantentzeko.

Zartagin baten, tipula erregosi eta ondoren gehitu ziazerbak zati txikitan. Bitartean, piztu labea 220º-tan.

Hojaldre masa hartu eta borobil forman moztu. Zati bakoitzari, gaztarekin egin dugun  krema koilarakada bat jarriko diogu, zartaginean dugun tipula eta ziazerbekin nahastuta. Itxi poltsa ttiki bat balitz bezala eta irekidura gora begira utzi.

Labera sartu eta minutu batzuk itxarongo ditugu kolore pixkat hartu arte. Azkenik, labetik atera eta, hortxe Maltako pastizziak! On egin!!

25 mayo, 2011

94. The Bang Bang Club

Orain dela hilabete, Gervasio Sanchezek aipatu zuen film hau, Iker Gimenezek Cuarto Milenion egindako elkarrizketan. Zinemako kartelerak begiratzen hasi nintzen, interneten... eta nire harridurarako, arrastorik ez filme honi buruz.

Gaur goizean, nire zalantza guztiak argitu dira Naturpixelek pere Twitterrean film hau aipatu duenean. Dirudienez, oraingoz Estatu Batuetan bakarrik ikusi ahal daiteke eta Europara ekarri harte itxaron egin beharko dugu. Espero, itxaronaldia laburra izatea laster ikusi ahal izateko, urte asko polemikak arrastatzen daramakien gaia baita eta trailerra ikusi ostean, oso interesgarria izango den itxura du.

93. Diego Rivas

Gaur arratsaldean, azken urteotan Errealeko jokalaria izan den Diego Rivasi argazkiak egiten egon naiz.



Gaur, Donostian bere azken eguna izan denez, argazkian hiria identifika litekeen zerbait sartu nahi nuen, beraz, Haize Orrazira gerturatu gara elkarrizketa hasi aurretik argazki pare bat egiteko.


Argazkiak eta elkarrizketa, bihar bertan ikusi ahal izango duzue, Mikel Recalderen eskutik Noticias de Gipuzkoan.

21 mayo, 2011

92. Curva Chiusaren kontzertua Urumea ibaian zehar

Gaur goizean, kontzertu berezi-berezi baten argazkiak egiten egon naiz egunkarirako. "Curva Chiusa" talde italiarra, Urumea ibaian goiz osoan zehar musika jartzearen arduraduna izan da.

Ekitaldia erakargarria izan da, bere "eszenatoki", globo eta musika bitxiarengatik. Pertsonalki, nire belarriak entzutera ohituta ez daden musika da, baina dibertigarria izan da eta gustatu zait, jejeje... Bideo bat uzten dizuet entzun ditzazuen. Berriro diot, gure belarriak entzutera ohituta ez dauden musika dela... ;)



18 mayo, 2011

91. Udaberriko egun bat Bardetan

Atzo Nafarroako Bardetan izan ginen, paisaia berezi bezain bitxia.

Parke Naturalera sartu baino lehen, mitxoletez betetako zelai batzuetan gelditu ginen argazki batzuk egiteko. Egunen baten egin nahi nuen argazkietako bat da, ez dakit beren kolore gorri biziengatik edota dituzten petalu delikatuengatik ote den, baina maite ditut mitxoletak! Milaka zeudenez zaila zen ez zapaltzea bat bera ere, baina saiatu nintzen saihesten.

Begientzat opari bat izan arren, ez zitzaidan batere erreza iruditu konposaketa egoki bat aurkitzea. Eremu sakonerarekin jolasean hasi nintzen, politenak nabarmenduz. Gero, enkoadre itxixeagoekin saiatu nintzen, ondorengo argazkian bezalako xehetasunak bilatuz adibidez.


Arratsaldea udaberriarekin burubelarri igaro ostean, Bardeetara sartu ginen, arratsa baino lehen. Urre koloreko azken eguzki izpiek Piskerra argiztatzen zuten bitartean, haizeak leun putz egiten zuen belarrari mugimendu pixkat emanez.


Minutu gutxi beranduago, ilargia irteten hasi zen.



Eguzkia ezkutatu bezain laster, ilunabarrean sandwich batzuk afaldu, eta gaueko argazkiak egiteko kamera bizkor prestatu genuen.


Gabaz eginiko argazkiak ez ziren asko izan, eta nahiz eta argazki bakoitzari denbora asko atxiki behar zaion, pazientziak bere saria lortzen du, gehienok egiteko ohiturarik ez dugun argazki bat egitea lortu dugula ikustean.



11 mayo, 2011

90. LEHIOTIK BEGIRA Argi beldurgarria arratsean

Orain dela ordu erdi pasata, afaltzen bukatzen hari ginen etxeko sukaldean, eta euria hasi du. Trumoiak entzun ditugu eta tximista batzuk ere atzeman dira, baina ikusgarriena, lehiotik begiratu eta bapatean, argi beldurgarri hau ikustea izan da.

Tripodea autoan neukan, beraz, kotxera jeitsi, tripodea hartu eta etxera igotzea tardatuko nuen denbora horrekin argirik gabe geldituko nintzenez, ISOa igo eta pixka bat subexposatu behar izan dut. Hala ere, emaitzarekin nahiko gustora gelditu naiz.

06 mayo, 2011

89. Alberto Iñurrategi

Gaur goizean Alberto Iñurrategirekin egon gara. Orain dela urte askotatik, euskal mendizaletasunean ikus dezakegun aurpegi aski ezaguna da. Bere bidea Felix anaiarekin hasi zuen, nor zoritxarrez, orain dela ia 11 urte bizia galdu zuen G2 mendia jeistean. Hala ere, ezerk ez dio Albertori mendiari dion zaletasuna galarazi eta laster hasiko da bere urrengo abentura.

Aste batzuk barru, argazkiak eta Rosana Lakunzak egindako elkarrizketa ikusi ahal izango duzue, larunbatero Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias, Diario de Alava eta Deiak ekartzen duten "ON" aldizkarian.

03 mayo, 2011

88. LEHIOTIK BEGIRA Udaberriko ekaitza

Igande arratsaldean, etxera bueltatzerakoan, laino beltzek nahi baino lehenago ilunarazi zuten eguna. Autoa etxe aurrean aparkatzen hari nintzela, Izarraitz mendikatean tximistak jausten ikusi nituen, beraz, tripodea hartu eta bizkor etxera igo nintzen ea ikusitakoaren argazkiren bat lortzen nuen. Zoritxarrez, ez nuen tximista ikusgarririk ikusi, hare gutxiago zerua lerroz betetzen duten belgurgarri horietakorik. Baina argia polita zen, maiatzeko lehenengo egunean, negu giroa sentiarazten duen horietakoa.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...