Orain dela ordu erdi pasata, afaltzen bukatzen hari ginen etxeko sukaldean, eta euria hasi du. Trumoiak entzun ditugu eta tximista batzuk ere atzeman dira, baina ikusgarriena, lehiotik begiratu eta bapatean, argi beldurgarri hau ikustea izan da.
Tripodea autoan neukan, beraz, kotxera jeitsi, tripodea hartu eta etxera igotzea tardatuko nuen denbora horrekin argirik gabe geldituko nintzenez, ISOa igo eta pixka bat subexposatu behar izan dut. Hala ere, emaitzarekin nahiko gustora gelditu naiz.
primeran gelditu zaizu Ainara!
ResponderEliminarEskerrik asko Goiz!!
ResponderEliminar