27 mayo, 2011

95. ERREZETA BIDAIARIA Maltako pastizziak


Bidaiatzea argazkiak egiteko gustatzen zait, eta argazkiak egitea bidaiatzeko gustatzen zait. Baina bidaiek, argazki eta bizipen polit batzuk baino askoz ere gehiago ematen didate. Bertan bizi dutena bizitzea atsegin dut, "Kaixo", "Agur" eta "Eskerrik asko" beraien hizkuntzan esaten ikastea atsegin dut, bertan jaten dutena dastatzea gustatzen zait, etb., etb., ... Beraien herrialdeko beste herritar bat gehiago izatea gustatzen zait, egun gutxi batzuk baldin badira ere.

Horregatik, bidaiatzen dudanean, bertan bizi ahal ditudan bizipen guztiak xurgatzen ditut, etxera, bertan bizitako sentimendu eta egoeren zati txiki bat ekartzeko.

Gaur, 3 hilabete atzera egin dut, azkenekoz Maltara egin nuen bidaiara hain zuzen. Espinakez beteriko pastizzien usaina oroitu dut, Vallettako kaleetan zehar saltzen diren postu txikietan. Egunero bat edo bi jaten genituen haimaketakoa egiteko. Beraz, errezeta bilatu dut internetez eta sukaldera joan naiz. Sukaldatzeko oso errezeta erreza da eta ez dizu denbora asko kentzen, beraz, norbait probatzeko gogoz gelditu baldin bada, hemen uzten dizkizuet argibideak.


OSAGAIAK:

+ Hojaldre masa.
+ Ricotta gazta 200gr.
+ 2 arrautza.
+ Gatza, piperbeltza eta perrexila.
+ Ziazerba eskukada bat.
+ Olioa.

Nahastu gazta bol baten, krema ehundura izan arte. Gehitu arrautzak eta nahastu. Gero bota gatza, piperbeltz pixkat eta perrexila. Nahasketa hozkailuan sartu frexko mantentzeko.

Zartagin baten, tipula erregosi eta ondoren gehitu ziazerbak zati txikitan. Bitartean, piztu labea 220º-tan.

Hojaldre masa hartu eta borobil forman moztu. Zati bakoitzari, gaztarekin egin dugun  krema koilarakada bat jarriko diogu, zartaginean dugun tipula eta ziazerbekin nahastuta. Itxi poltsa ttiki bat balitz bezala eta irekidura gora begira utzi.

Labera sartu eta minutu batzuk itxarongo ditugu kolore pixkat hartu arte. Azkenik, labetik atera eta, hortxe Maltako pastizziak! On egin!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...