Niri buruz

Azpeitian jaio nintzen orain dela 24 urte. Txikitan, kreatibitatearekin zerikusia zuen guztia miresten nuen, artearen mundurantz hartu nuen nire bidea marrazkilaria izateko asmoz, hori zen nire helburua.


Noizean behin, oporretan batez ere, nire aita Ricoh reflex harekin ikusten nuen, bidaia haietako momentu bakoitza harrapatzen. Atentzioa ematen zidan eta batzutan argazkiren bat edo beste egiten uzten zidan. Horrela, pixkanaka gustokoa egiten joan zitzaidan zerbait ikusi, eta hortik egun batzuetara, egon ginen leku hori paperean ikusiz gogoratzea.

Marrazkilaria izateko ideia aldatu eta argazkilaria izatea erabaki nuen, horretarako, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan egin nituen ikasketak. Orduztik, gauzak bat bestearen atzetik joan dira gaur arte. Gaur egun, freelance-ki egiten dut lan prentsarako eta bidaietako argazkigintzan. Nire argazkiak Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias, Noticias de Alava, Deia, ON, GazteOK, Zazpika... egunkari eta magazinetan argitaratzen dira, eta Age Fotostock agentziarekin ere kolaboratzen dut. Bestelako lanak ere egin ditut, Lauroba musika taldearen argazki ofizialak eta Aloña Mendi saskibaloi taldeko bazkide kanpainako kartela besteak beste. Hala ere, nire ordu libretan, beste modutako argazkilaritza praktikatzea gustatzen zait, eta baita beste argazkilarietaz ikastea ere.

Blog hontan, argazkilaritza eta bidaiei buruz idazten dudana irakurri dezakezu. Era berean Twitter, Facebook eta Flickr sare sozialetan aurki nazakezu.

Elkarrizketak:

Elkarrizketa Foto Rutako blogean, argazkilari gazteei eskeinitako atalean.
Argazki-kazetaritzari buruzko elkarrizketa Argazkilaritza.com atarian.
"Lurrak" erakusketari buruzko elkarrizketa Noticias de Gipuzkoan.
• "Lurrak" erakusketari buruzko erreportaia Hitzan.
"Euskal Herriko Txokoak" erakusketari buruzko elkarrizketa Berrian.
"Euskal Herriko Txokoak" erakusketari buruzko aipamena Diario Vascon.
• Gema Arrugaetarekin batera solasaldia Euskadi Irratiako Amarauna saioan.
• Maroko eta Finlandiara egindako bidaiei buruzko elkarrizketa Radio Vitorian.

Hitzaldiak:

• Hitzaldia "Lurrak" proiektuari buruz, emakume bidaiariei eskeinitako egunean. Murgia, 2010ko ekaina.

Erakusketak:

• "Lurrak" Centro de Creacion Joven-en, Corella (Nafarroa). 2011ko Urtarrila - Otsaila.
• "Euskal Herriko Txokoak" Rekalde tabernan, Donostia (Gipuzkoa). 2011ko Urtarrila - Otsaila.
• "Lurrak" Itaroa zentru komertzialeko Sabina jatetxean, Iruña (Nafarroa). 2010ko Urria - 2011ko Urtarrila.
• "Lurrak" Betharram aretoan, Azpeitia (Gipuzkoa). 2010ko Iraila - Urria.
• "Euskal Herriko Txokoak" Jalgi kafe antzokian, Lasarte (Gipuzkoa). 2010ko Abuztua.

Sariak:

1.go saria Viajablog eta RACC Travelek antolatutako "Carreteras de ensueño" argazki lehiaketan. 2011ko Uztaila.
Argazki saritua Foto Rutako 2. argazki lehiaketan, Jorge Sierraren liburuan argitaratzeko. 2011ko Apirila.
Argazki saritua Snappybookeko argazki lehiaketan. 2010ko Abendua.
2 argazki finalista GEO aldizkariko "Fotografia el atardecer" argazki lehiaketan. 2009ko Iraila.

© Copyright: Erabat debekatuta dago, web-orri honetako argazkiak deskargatu, publikatu, zabaldu, edota bestelako erabilerarik egitea, autorearen baimenik gabe.

Web-orri honetako argazkiei buruzko edozein kontsulta, eskaera, erosketa edota erreportaiak enkargatzeko, jarri harremanetan telefonoz edo email bidez.

Tlf.: (0034) 655 71 54 58 // e-mail: info@ainaragarcia.com

Eskerrik asko zure bisitagatik!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...