29 agosto, 2011

136. "Euskal Herriko Txokoak" erakusketa

Gaurtik hasi eta Iraila amaitu arte, Euskal Herriko txokorik ederrenetatik ibilbide labur bat proposatzen dizuet. Argazkiak, Goiz Argazkiak ( Juan Belmonte kalea, 4 - Zumaia) dendako erakuslehioan daude ikusgai. Gustokoa izatea espero det!

28 agosto, 2011

135. ERREZETA BIDAIARIA Berenjenak parmesana erara

 Italia, gertuko lurraldea eta era berean oraindik ezezaguna. Federico Mocciaren liburuen zale naizenetik, Erromako kaleetan imajinatzen naiz, gora eta behera, nire kamerarekin arratseko azken ordunko argi izpien zain, eta nola ez, bertako gastronomia dastatzen. Beraz, handik datozen errezeten bila jarri nintzen eta azkenik, honako honekin gelditzen naiz:


BERENGENAK PARMESANA ERARA

Osagaiak:
  • 2 berenjena
  • Oliba olioa
  • Tipula bat zati txikitan
  • 2 baratxuri ale zati txikitan
  • 220g funditzeko gazta
  • 100g gazta parmesanoa hautseztatzeko
  • 200ml nata likida
Moztu berenjenak xerratan eta irakiten jarri. Bestalde, frijitu oliba olioaz tipula eta baratxuria. Nata likida gehitu eta gazta parmesano pixka bat nahasketa loditzeko. Labeko bandejan, berenjena kapa bat jarri, gainean nata likidarekin egindako nahasketa eta azkeneko kapan funditzeko gazta, gero prozedura errepikatu. Amaitzeko, hautseztatu gazta parmesanoa eta sartu labean 180ºtan 30 minutuz.

Arecetasetik ateratako errezeta bat da hau.


Gomendio txiki bat: Bazkaltzen jateko asmoa baduzu, aurreko gauen eginda osagaien zaporea hobeto nahastuko da, eta nire ustez, goxoagoa dago.

25 agosto, 2011

133. Eta erantzuna...

Eta atzoko galderaren erantzuna... Baiona! Zorionak Daniri asmatzeagatik. Baiona, Lapurdiko hiriburua da Iparralden. Ziurrenik, bere bizilagun Biarritz ezagunagoa egingo zaizue, turistikoagoa bait da eta kilometro gutxiko distantzia dago.

Ez da joaten naizen lehenengo aldia, hala ere, oso gustoko dudan hiria da, agian, kotxez ordubete bakarrik bidaiatuz paisaia, hizkuntza eta jende aldaketa horrek egiten du horren erakargarria. Gainera, ez naiz sekula bertan lo egiten gelditu eta Viajablogeko sariari esker, honako argazki hau hoteleko logelatik irten gabe egin ahal izan nuen:


Txokorik ikusgarriena eta ikusteko gomendagarriena "Baiona Tipia" deiturikoa da, Nive ibaiaren inguruan jasotzen diren koloretako lehiodun etxetxoak.



Joateko aukera baldin baduzue (kotxez A-63tik joanda ez dago galtzeko arriskurik eta bestela, hegazkinez joan zaitezkete Biarritzeraino), galdu zaitezte alde zaharreko kaleetan, hartu freskagarri bat Baiona Tipiko terrazaren baten eta gozatu hiriak transmititzen duen giroaz.

Iradokizun bezala, batez ere diru asko gastatu nahi ez dutenentzat, Baiona Tipian aurkitzen den "Pizza des Halles" izeneko pizzeri txikitik pasa zaitezten proposatzen dizuet, nahiz eta hiriaren gastronomiarekin zerikusi askorik ez izan, eskuz eta momentuan egindako pizza goxoak egiten dituzte eta prezio bikainean (7-10€ bitartean). Agian, zertxobait itxaron beharko duzue zerbitzaria eta sukaldaria pertsona berbera bait da, baina oso jatorra da eta jatekoari ematen diozuen lehenengo hozkadan, itxaroteak pena merezi izan duela konturatuko zarete.

24 agosto, 2011

23 agosto, 2011

21 agosto, 2011

130. Deskonektatzearen garrantzia sortzaileagoak izateko

Zenbat egun izan ote diugu, garuna guztiz blokeatuta? Zer egin ez dakizun egun horiek, eta nahiz eta eginbeharrak izan ez dakizu nondik hasi, edo hare okerrago, nola egin? Desmotibazioa, guztiz.

Ba gezurra dirudien arren, trukoak ez du inolako kapritxorik, beharrezkoa dela ere esango nuke. Une horietan hoberena DESKONEKTATZEA da. Itzali ordenagailua, ahal baldin baduzu, utzi mugikorra ere eta irten kalera, eman buelta bat, egin kirol pixkat, zoaz bizikletaz. Ideiarik hoberenak geure buruarekin gustura gaudenean iristen dira, utzi haizeak estres guztia eraman dezan eta bueltatu etxera berria bezala.

Duela aste batzuk Federico Mocciaren "Perdona si te llamo amor" liburua irakurri nuen. Liburuak honakoa dio: Alex, Kreatibitate Zuzendari ezagun bat da eta goxoki batzuen publizitate kanpaina asmatu behar du. Orduantxe, Niki ezagutzen dut, ongi pasatu nahi duen neska alai bat eta Alexek, sarritan denbora galduarazten diola pentsatzen du. Hala ere, bere ideiarik onenak, lanean ez dagoenean, deskonektatzen duenean eta Nikik proposatutako "denbora galduarazten dioten" planak egitean izaten dituela ohartzen da. "Denbora galtze" horrek arrakastaren bidea zabaltzen dio.

Beraz badakizue, irten kalera, musika entzun, kirola egin, irakurri eta deskonektatzeko beharrezko denbora hartu, garuna deskantsatuta edukitzeak ideia hobeak ekarriko dizkizue.

19 agosto, 2011

129. Mundu mailako Argazkilaritza Eguna

Gaur, argazkilaritzak 172 urte betetzen ditu. Aurkikuntza 1839ko abuztuak 19an gertatu zen Parisen. Ospatzeko, nire argazkilari gustokoenen Top 5 -a proposatzen dizuet:

1. Steve Mc Curry. Web ; Blog ; Facebook



2. Carsten Peter. Web ; Facebook ; Twitter



3. Lucie Debelkova. Web ; Facebook ; Twitter ; Flickr



4. Eduardo Blanco Mendizabal. Web ; Blog ; Facebook ; Twitter ; Flickr



5. Alvaro Ybarra. Web ; Facebook ; Twitter

18 agosto, 2011

128. Su artifizialak Donostian

Aste honetan zehar, pasa den larunbata, abuztuak 13tik hasi eta 20 arte, Donostian ikusmira haundienetarikoa duen lehiaketa ospatzen hari da: Su Artifizialen 48. Nazioarteko Lehiaketa.

Donostiko Aste Nagusian ikusteko ekitaldirik gomendatuenetariko bat da, hala ere, aldez aurretik datu batzuk kontuan edukitzea beharrezkoa da, gaueko plan erakargarri hau, desesperatuko gaituen anekdota baten bihur ez dadin.

Garrantzitsuenarekin hasten naiz: garaiz joan. Edo hobeki esanda, oso garaiz joan. Espektakulua 22:45tan hasten dela jakinik, ordu batzuk lehenxeago joaten direnak badaude lekurik hoberenak hartzeko, batez ere Kontxako hondartzan.

Zure asmoa Donostira kotxez joatea baldin bada, 21:00ak baino lehen joatea aholkatzen da, beranduago planak okertu daitezke erdialdeko hainbat kale ixten baitituzte eta parkingnak gainezka daude. Aukera on bat trenez joatea da, kotxea inguruko herri baten utziz. Renfe eta Eusko Tren konpainiek hiriaren erdiraino eramaten zaituzte eta ordutegi berezia dute gaueko tren gehiagorekin garraio hontan buelta zaitezen.


Su artifizialak ikusteko hainbat leku daude Donostian. Gehienak Kontxako hondartzara joaten dira lehendabiziko eserlekuetan ikusteko, baina ia hiri guztitik ikusi ditzakegu. Kontxako badiako edozein puntutik itsasoan islatzen ikusiko ditugu edo Igeldora ere igo gaitezke Donosti guztia kolorez ikusteko. Luxuzkoenentzat, portuan eskeintzen dituzten gaueko ibilaldietarako tiketa eros dezaten proposatzen dut, barkuz itsasotik su artifizialak ikusteko.

Jakin, Aste Nagusiko azken gauen, haurten abuztuak 20an su artifizial musikalak egongo direla.


Eta azkeneko gomendapen bat. %100 donostiar erara ikusi nahi baldin badituzue, erosi izozki bat su artifizialak ikusten dituzuen bitartean jateko, Donostiko ohitura bat da!

17 agosto, 2011

127. Murphy argazkilaria izango balitz... (zerrenda berriztatua)

Blog hau ireki nuenean, lehendabiziko sarreretako bat, neure buruari hainbat alditan egindako galdera bati buruzko zerrenda labur bat idatzi nuen: Zer esango luke Murphyk argazkilaria balitz?

Hasi pentsatzen, eta afizio nahiz lanbide hau dugunok egunero ditugun bizipen eta gertaerekin, zerrenda luze eta dibertigarri bat osa dezakegu. Animatzen zara?

Ea ba, hemen doaz orain artekoak:

  1. Berdin du ze objetibo erabiltzen duzun, beti egongo da momenturen bat "zergatik ez ote dut bestea jarri?" esateko.
  2. Unerik onenak, kamara gorde ostean gertatzen dira.
  3. Turista batek argazkiak egiten ikusten bazaitu, disimuluz, zure alboan edo atzean jarriko da, gauza berari argazkia egiteko, nahiz eta argazkia egiten hari zaren lekua edo gauza, kaka bat izan.
  4. Nahiz eta argazkia oso ona izan, dakienak akatsak aterako dizkizu, ez dakienak berriz Photoshopekin egin duzula esango dizu.
  5. Flasha behar duzunean, pilarik gabe dago.
  6. Kamerarekin irten edo ez erabaki ezinik zabiltzanean, eta azkenean "badaezpada" eramatea erabakitzen baduzu, damutu egingo zara, ez baituzu argazkirik egin eta estorburako besterik ez dizu balio. Bestalde, ez eramatea erabakitzen baduzu, lehenago edo beranduago "Ikusten? Argazki kamera ekarriko banu!!!" esaten bukatuko duzu. (Tripodearekin gauza berbera gertatzen da).
  7. Euria hari duenean, tanta bat objetiboan eroriko da, argazkia gehien matxuratzen duen punttuan.
  8. Senitarteko edo lagunen bati argazkia egiterakoan, botoiari ematen diozun unean begiak ixten ditu.

15 agosto, 2011

126. Pilar Tejera emakume bidaiariari elkarrizketa

Pilar Tejera, Historian lizentziatua eta 12 urtez bidai kazetaritzari lotua, argitaletxe eta turismoarekin zerikusia duen komunikabide agentziekin kolaboratu du. 2004 eta 2006 urteen artean, "Consorcio Valencia 2007" eta "Turismo Valencia"-ko Komunikabide Zuzendari izan zen, 32. America's Cup ospatu zen 3 urteetan zehar. 2008an www.mujeresviajeras.com sortu zuen Casiopea argitaletxearekin bat. Bere lehenengo publikazioa emakume bidaiarien istorio lehiaketaren fruitua izan da. Pilar Tejerak, bidai eta emakumeei lotutako agentzia eta kolektiboekin kolaboratzen du, eta Ilusiones Compartidasen babeslea da, zailtasunak dituzten umeekin.

Nola oroitzen duzu motxila hartu eta "mundua ikusi nahi dut" pentsatu zenuen eguna? Zerk bultzatu zintuen bidaiatzera?

Urte asko pasa dira, gehiegi esango nuke nik. Viajar aldizkarian argitaratuta zegoen Polinesiako argazki bat ikusten hari nintzela (garai hartan ez zegoen internetik!), nire buruari honakoa galdetu nion: eta hor kanpoko mundu hori ikustera irteten banaiz??? Hortik aurrera, 10 urte pasa dira ti-ta batean, munduan zehar bidaiatzen...

Zein modutan duzu gogoko bidaiatzea? Bakarrik, norbaitekin, taldeka...? Zergaitik?

Lehen, beste era batetara bidaiatu eta pentsatzen nuen. Orain, nire bidea egin dudanez, beste modu batetara bidaiatzen dut. Bakarrik bidaiatzea guztiok gainditu beharreko ikasgaia da. Beste ikasgai bat planik eta erreserbarik gabe bidaiatzea da. Bizitzari beldurra galtzen diozu, eta adikzioa ere sortzen dizu. Baina pertsona bakoitza eta norberaren egoera mundu bat dira. Garrantzitsuena, aukeratzen dugun modua aukeratzen dugula, geure barnean "bide bat sortzea" da.



Badira emakumea izatea zailtasun bat dela bakarrik bidaiatzeko orduan pentsatzen dutenak, munduko hainbat txokoetara batez ere. Hala ere, gero eta gehiago dira bakarrik bidaiatzera animatzen diren emakumeak. Zer deritzozu honi buruz?

Aintzinako emakume bidaiariek egiten zuten, nola ez dugu ba orain egingo? Beraien istorioak irakurtzea gomendatzen dut gainera. Beraiek bai zituztela benetako arazoak, sarritan, mugetan ez zieten uzten aurrera jarraitzen. Baina arazo guztiak gainditzeko gai izan ziren. Indarra eta determinazioaren adibide dira. Orain, gauzak askoz ere errezagoak dira guretzat, dudarik gabe.

Gehien markatu zaituen bidaia?

Bidai bakoitzaren zatitxo bat denak elkartuta. Pentsakera irekiarekin ibili behar duzu gauzak gertatu daitezen, erantzunak aurkitu, gure barnean bide bat egin eta sentsazio eta aurkikuntza berriekin bueltatu gaitezen.


Anekdotarik?

Asko, baina lagun artean aurrez aurre kontatzeko gordetzen ditut.

Guztiok ezagutu beharko genukeen lekuren bat?

Guatemala.

Amaitzeko, emakume bidaiarientzat aholkurik?

Zure barne-indarra jarraitu, berdin du zoazen lekua urrun edo gertu dagoen. Berdin du norekin zoazen, egoera, edo zein momentu aukeratzen duzun joatea. Bidaiatzea, batez ere bakarrik bidaiatzea, bizitzan patinetan ibiltzea bezelakoa da, eta guztiok aztertu beharreko sentipen bat da.

14 agosto, 2011

125. Buruhaundi oso famatua

Gaur arratsaldean, Zarauzko festetatik buelta bat ematen hari nintzela aurpegi aski ezagun batekin aurkitu naiz. Buruhaundi eta erraldoien konparsarekin bat, Karlos Arguiñano sukaldari famatuaren buruhaundia zebilen. Gaztelerazko esaerak dioen bezela: ¡está hasta "en la sopa"!

08 agosto, 2011

121. Abordaiara! Iritsi dira piratak.

Datorren abuztuak 15ean, donostiko gazteentzat dibertigarrienetakoa den jarduera bat ospatuko da Aste Nagusiko jaien barruan: abordaia.


Goizeko 8tatik aurrera, portua pirata gazteez betetzen hasten da, beraien "ontzia" edo arratsaldean itsasoz egin beharko duten ibilbidean flotatuko duen zerbait eraikitzeko: bidoiak, egurrezko tabloiak, puzgarriak... flotatuko duen edozerk balio du, beti ere kontaminatzailea ez denean noski.

Modu guztietako ontziak ikusi ahal izango ditugu: landuak, sinpleak, bereziak... eraikuntzaren emaitza norberaren gogoa eta irudimenaren araberakoa da.


Goiz guztia lanean igaro eta gero, pirata guztiak Trinitate plazan elkartzen dira bazkaltzeko.

Arratsaldeko 5etan hasten da ekintza. Pistoletazoaren soinuaz eta "abordaiara!" garrasi eginez, piratak portutik irteten dira Kontxako hondartzara bidean. 500 bat metroko ibilbidea da, batzuk orduak igarotzen dituzte helmugara iristeko, besteak aldiz, portutik irten bezain laster eraikina ondoratzen zaie.



Ikusteko, portura garaiz joatea gomendatzen dut, jende asko joaten da baina arratsalde barregarri eta dibertigarri batek itxarongo dizu.

04 agosto, 2011

120. Esaldia

"Argazkilaria, ikasketen kezkak gainditu eta kamera norberaren gorputzeko zati egiten denean bihurtzen da. Orduan hasten da sormena".

- Carl Mydans -

01 agosto, 2011

119. WALLPAPERRA: Erg Chigagako dunak.

Erg Chigaga desertua, Marokoko 2. desertua da Erg Chebbi eta gero. Hegoaldean aurkitzen da, Argeliako mugarekin bat. Bere dunak ez dira Erg Chebbikoak bezain ezagunak, baina leku gomendagarria da masa turistikoetatik at egoteko, fosilak bilatu edota iluntzean, mentazko te goxo bat dastatzeko.

Nahiz eta munduko txoko hau hilabete hontako wallpaperrean proposatzen dudan, gomendagarriena udaberrian bidaiatzea da, udan merkurioa 56ºC jasanezinetaraino iristen bait da.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...