17 agosto, 2011

127. Murphy argazkilaria izango balitz... (zerrenda berriztatua)

Blog hau ireki nuenean, lehendabiziko sarreretako bat, neure buruari hainbat alditan egindako galdera bati buruzko zerrenda labur bat idatzi nuen: Zer esango luke Murphyk argazkilaria balitz?

Hasi pentsatzen, eta afizio nahiz lanbide hau dugunok egunero ditugun bizipen eta gertaerekin, zerrenda luze eta dibertigarri bat osa dezakegu. Animatzen zara?

Ea ba, hemen doaz orain artekoak:

  1. Berdin du ze objetibo erabiltzen duzun, beti egongo da momenturen bat "zergatik ez ote dut bestea jarri?" esateko.
  2. Unerik onenak, kamara gorde ostean gertatzen dira.
  3. Turista batek argazkiak egiten ikusten bazaitu, disimuluz, zure alboan edo atzean jarriko da, gauza berari argazkia egiteko, nahiz eta argazkia egiten hari zaren lekua edo gauza, kaka bat izan.
  4. Nahiz eta argazkia oso ona izan, dakienak akatsak aterako dizkizu, ez dakienak berriz Photoshopekin egin duzula esango dizu.
  5. Flasha behar duzunean, pilarik gabe dago.
  6. Kamerarekin irten edo ez erabaki ezinik zabiltzanean, eta azkenean "badaezpada" eramatea erabakitzen baduzu, damutu egingo zara, ez baituzu argazkirik egin eta estorburako besterik ez dizu balio. Bestalde, ez eramatea erabakitzen baduzu, lehenago edo beranduago "Ikusten? Argazki kamera ekarriko banu!!!" esaten bukatuko duzu. (Tripodearekin gauza berbera gertatzen da).
  7. Euria hari duenean, tanta bat objetiboan eroriko da, argazkia gehien matxuratzen duen punttuan.
  8. Senitarteko edo lagunen bati argazkia egiterakoan, botoiari ematen diozun unean begiak ixten ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...