18 agosto, 2011

128. Su artifizialak Donostian

Aste honetan zehar, pasa den larunbata, abuztuak 13tik hasi eta 20 arte, Donostian ikusmira haundienetarikoa duen lehiaketa ospatzen hari da: Su Artifizialen 48. Nazioarteko Lehiaketa.

Donostiko Aste Nagusian ikusteko ekitaldirik gomendatuenetariko bat da, hala ere, aldez aurretik datu batzuk kontuan edukitzea beharrezkoa da, gaueko plan erakargarri hau, desesperatuko gaituen anekdota baten bihur ez dadin.

Garrantzitsuenarekin hasten naiz: garaiz joan. Edo hobeki esanda, oso garaiz joan. Espektakulua 22:45tan hasten dela jakinik, ordu batzuk lehenxeago joaten direnak badaude lekurik hoberenak hartzeko, batez ere Kontxako hondartzan.

Zure asmoa Donostira kotxez joatea baldin bada, 21:00ak baino lehen joatea aholkatzen da, beranduago planak okertu daitezke erdialdeko hainbat kale ixten baitituzte eta parkingnak gainezka daude. Aukera on bat trenez joatea da, kotxea inguruko herri baten utziz. Renfe eta Eusko Tren konpainiek hiriaren erdiraino eramaten zaituzte eta ordutegi berezia dute gaueko tren gehiagorekin garraio hontan buelta zaitezen.


Su artifizialak ikusteko hainbat leku daude Donostian. Gehienak Kontxako hondartzara joaten dira lehendabiziko eserlekuetan ikusteko, baina ia hiri guztitik ikusi ditzakegu. Kontxako badiako edozein puntutik itsasoan islatzen ikusiko ditugu edo Igeldora ere igo gaitezke Donosti guztia kolorez ikusteko. Luxuzkoenentzat, portuan eskeintzen dituzten gaueko ibilaldietarako tiketa eros dezaten proposatzen dut, barkuz itsasotik su artifizialak ikusteko.

Jakin, Aste Nagusiko azken gauen, haurten abuztuak 20an su artifizial musikalak egongo direla.


Eta azkeneko gomendapen bat. %100 donostiar erara ikusi nahi baldin badituzue, erosi izozki bat su artifizialak ikusten dituzuen bitartean jateko, Donostiko ohitura bat da!

2 comentarios:

  1. Ni gaur jungo naiz ta seguruna Antiguon aparkau ta paseotxo bat emanez jungo geala, aber atzo baino giro hobia iteun! jejeje! Helauana ohitura bat da zuk esan dezun bezela ta Urtzik behintzat sin falta artukou jejejeje!!
    Asteburu ona pasa wapi!!

    ResponderEliminar
  2. Ondo pasau Goiz!!! Aparkatzeko leku on bat baitare Egiako parkinge da, azkenetakue betetzea ta zentro ondun dao! Ondo pasauu ta helau goxue jan ;)

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...