15 agosto, 2011

126. Pilar Tejera emakume bidaiariari elkarrizketa

Pilar Tejera, Historian lizentziatua eta 12 urtez bidai kazetaritzari lotua, argitaletxe eta turismoarekin zerikusia duen komunikabide agentziekin kolaboratu du. 2004 eta 2006 urteen artean, "Consorcio Valencia 2007" eta "Turismo Valencia"-ko Komunikabide Zuzendari izan zen, 32. America's Cup ospatu zen 3 urteetan zehar. 2008an www.mujeresviajeras.com sortu zuen Casiopea argitaletxearekin bat. Bere lehenengo publikazioa emakume bidaiarien istorio lehiaketaren fruitua izan da. Pilar Tejerak, bidai eta emakumeei lotutako agentzia eta kolektiboekin kolaboratzen du, eta Ilusiones Compartidasen babeslea da, zailtasunak dituzten umeekin.

Nola oroitzen duzu motxila hartu eta "mundua ikusi nahi dut" pentsatu zenuen eguna? Zerk bultzatu zintuen bidaiatzera?

Urte asko pasa dira, gehiegi esango nuke nik. Viajar aldizkarian argitaratuta zegoen Polinesiako argazki bat ikusten hari nintzela (garai hartan ez zegoen internetik!), nire buruari honakoa galdetu nion: eta hor kanpoko mundu hori ikustera irteten banaiz??? Hortik aurrera, 10 urte pasa dira ti-ta batean, munduan zehar bidaiatzen...

Zein modutan duzu gogoko bidaiatzea? Bakarrik, norbaitekin, taldeka...? Zergaitik?

Lehen, beste era batetara bidaiatu eta pentsatzen nuen. Orain, nire bidea egin dudanez, beste modu batetara bidaiatzen dut. Bakarrik bidaiatzea guztiok gainditu beharreko ikasgaia da. Beste ikasgai bat planik eta erreserbarik gabe bidaiatzea da. Bizitzari beldurra galtzen diozu, eta adikzioa ere sortzen dizu. Baina pertsona bakoitza eta norberaren egoera mundu bat dira. Garrantzitsuena, aukeratzen dugun modua aukeratzen dugula, geure barnean "bide bat sortzea" da.



Badira emakumea izatea zailtasun bat dela bakarrik bidaiatzeko orduan pentsatzen dutenak, munduko hainbat txokoetara batez ere. Hala ere, gero eta gehiago dira bakarrik bidaiatzera animatzen diren emakumeak. Zer deritzozu honi buruz?

Aintzinako emakume bidaiariek egiten zuten, nola ez dugu ba orain egingo? Beraien istorioak irakurtzea gomendatzen dut gainera. Beraiek bai zituztela benetako arazoak, sarritan, mugetan ez zieten uzten aurrera jarraitzen. Baina arazo guztiak gainditzeko gai izan ziren. Indarra eta determinazioaren adibide dira. Orain, gauzak askoz ere errezagoak dira guretzat, dudarik gabe.

Gehien markatu zaituen bidaia?

Bidai bakoitzaren zatitxo bat denak elkartuta. Pentsakera irekiarekin ibili behar duzu gauzak gertatu daitezen, erantzunak aurkitu, gure barnean bide bat egin eta sentsazio eta aurkikuntza berriekin bueltatu gaitezen.


Anekdotarik?

Asko, baina lagun artean aurrez aurre kontatzeko gordetzen ditut.

Guztiok ezagutu beharko genukeen lekuren bat?

Guatemala.

Amaitzeko, emakume bidaiarientzat aholkurik?

Zure barne-indarra jarraitu, berdin du zoazen lekua urrun edo gertu dagoen. Berdin du norekin zoazen, egoera, edo zein momentu aukeratzen duzun joatea. Bidaiatzea, batez ere bakarrik bidaiatzea, bizitzan patinetan ibiltzea bezelakoa da, eta guztiok aztertu beharreko sentipen bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...