31 agosto, 2010

45. "Euskal Herriko Txokoak" erakusketa

Gaur amaitzen da “Euskal Herriko Txokoak” erakusketa, non Jalgi Kafe Antzokian ikusteko aukera izan duzuen abuztu guztian zehar.

Nire lehenengo bakarkako erakusketa izan da, eta hilabete oso baten, tabernako ormak, nire lurra kamerarekin aztertzen igarotako 11 unerekin apaintzea, asko gustatu zaidala onartu behar dut.

Eskerrik asko nire lagunei, familia, ezagun eta ezezagunei, nire lana ikusteko tarte bat hartu duten guztiei, eta pintxo edota garagardo bat hartzen zuten bitartean argazki hoberena zein zen ados jartzen ez ziren horiei. Sekulako ilusioa egin zidan momentu hori bizitzeak, eta neska koadrila hark argazki bakoitza banan-banan nola komentatzen zuten entzun, autorea, ondoko mahaian zegoela jakin gabe, eskerrik asko benetan.

Oso laster, nire hurrengo erakusketa-proiektua aurkeztuko dut. Zuen gustukoa izatea espero dut. Muxu bat!

Zumaia 2009 - 1,3 seg.; f/13; ISO 100

22 agosto, 2010

44. Lauroba

Orain dela hilabete bat baino zertxobait gehiago, Lauroba talde donostiarrari argazkiak egiteko aukera izan nuen. Beren abestiekin, entzuleari giro ona eta ongi pasatzeko gogoak transmititzen dizkion taldea da.

Iker eta Haritz anaiekin batera, Iñaki, Alain eta Anek osatzen dute Lauroba, eta abestietan, gu geu, behin baino gehiagotan identifikatuta sentituko garen momentuei buruz hitz egiten dute. Baina zerbait faltan ez badute, originaltasuna da. Adibide bezala, beraien azkeneko kontzertua. Donostiko kaleak Amsteleko kamioi gainean zeharkatu zituzten, Aste Nagusian, zuzenean jotzen eta hiriko hainbat txoko musikaz betetzen.

Gutxi balitz, aste honetan Euskadi Gazteako Top Gaztean sartu dira, non zuen botoa eman diezaiokezue nahi izanez gero. Zuen botoa emateko, klik hemen.

Besterik gabe, argazkiarekin eta beraien single berriaren bideokliparekin uzten zaituztet. Ah! Eta bideoklipa, 5D Mark II-arekin grabatuta dago.

Lauroba 2010 - 1/1000 seg.; f/4; ISO 320


12 agosto, 2010

43. Iktioterapia

Atzo, Turkiako ohitura zahar bat probatu eta argazkiak egiteko aukera izan nuen: iktioterapia. Iktioterapia, Garra Rufa izeneko arrain txiki batzuen esku dagoen terapia bat da.

Egin behar dugun gauza bakarra, gure hankak, arrain hauetaz beteriko ontzi batetan sartu, eta lagun txiki hauek, beren lana egiten uztea da. Oso langileak dira!

Hanketan muxu txikiak edota burbuila txikiz beteriko jacuzzi batean egongo bazina bezalako sentsazioa da. Ondorioa, hanka leun eta lasaiak.

Gertuko plano bat egiten saiatu nintzen, baina oso azkarrak dira eta ontziko argia berriz, oso eskasa. Honako argazki hau uzten dizuet beraz, uste dut, terapiak zertan datzan ondoen deskribatzen duena dela.


Donostia 2010 - 1/125 seg.; f/4; ISO 1600

02 agosto, 2010

42. "Euskal Herriko Txokoak" erakusketa

Ez da beharrezkoa urrunera joatea leku polit eta bitxiak ikusteko. Etorri gure lurraldean ditugun leku eder horiek ikustera, ABUZTU GUZTIAN Lasarteko Jalgi Kafe Antzokian egongo den erakusketara!

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...