12 agosto, 2010

43. Iktioterapia

Atzo, Turkiako ohitura zahar bat probatu eta argazkiak egiteko aukera izan nuen: iktioterapia. Iktioterapia, Garra Rufa izeneko arrain txiki batzuen esku dagoen terapia bat da.

Egin behar dugun gauza bakarra, gure hankak, arrain hauetaz beteriko ontzi batetan sartu, eta lagun txiki hauek, beren lana egiten uztea da. Oso langileak dira!

Hanketan muxu txikiak edota burbuila txikiz beteriko jacuzzi batean egongo bazina bezalako sentsazioa da. Ondorioa, hanka leun eta lasaiak.

Gertuko plano bat egiten saiatu nintzen, baina oso azkarrak dira eta ontziko argia berriz, oso eskasa. Honako argazki hau uzten dizuet beraz, uste dut, terapiak zertan datzan ondoen deskribatzen duena dela.


Donostia 2010 - 1/125 seg.; f/4; ISO 1600

2 comentarios:

  1. Nolako gauzak iteituen holako arrai txikiyak!! Kurioxua. :)
    Rekomendatzezun terapia emateu, baino kilimak zemouz aguantatzeya? jejejejeje. ;)

    ResponderEliminar
  2. Egiye esan, nik hankatan kriiiiston kilimak dauzket, ta egiye da hasieran pixket kilimak iteituela, bañe seitun pasatzea sentaziyo hori ta gero oso relajantie da, aber probatzezun! ;)

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...