06 abril, 2011

82. Aspertzean argazkiak egiten

Noiz edo noiz hitz egin dut blog hontan, aspertuta gaudenean egiten ditugun argazki horiei buruz. Uste dut, batzutan ez dela horren txarra aspertzea, aurrean daukagun edozerrekin jolasean hasten bait gara eta hare gehiago kamera eskura daukagunean. Une hoietan, harreta gehiago ere jartzen dugula ere ohartzen hasia naiz, agian, ez dugulako ezer hoberik egiteko edota ispirazioa, ezer pentsatu gabe gaudenean etortzen zaigulako. Argazki hau, orain dela 30 minutu egin dut. 11:00tan, elkarrizketa bat neukan eta urrengo erreportaia 13:00tan hasiko dut. Bitartean, beste zerbait egin, paseatu edota ezer egin gabe egoteko denbora daukat. Argazki hau, ezer egin gabe egotearen emaitza da. Autoan nintzen, aspertuta, 13:00ak arte zer egin jakin gabe. Bat batean, belar berezi hau ikusi dut alboko zelaian. Makrorik ezean, telea hartu eta beste belarrekiko zuen distantzia aprobetxatuz, diafragma asko ireki eta atzealdea leun uztea lortu dut, garrantzia belarrari emanez.

3 comentarios:

  1. Ba honekin konklusiyo batea atea naiz: nei aspertzen geaneako argazkik gustatze zaixkit. Baino batzutan aspermen hori oso fortxatua da ezta? Batzutan holako argazki bila ateatze bainaiz ni...

    ResponderEliminar
  2. uiii ustet kixton gaixki explikatu naizela.. ai ama!!! jejejejejeje

    ResponderEliminar
  3. Ulertu dizut Goiz jeje!! Ez aber, kuestiyue da, aspertze naizenin ezta argazkiyek itea erten detelako, igual nao sin más, ezer ingabe, ta iguel zeoze ikustet ta ya que kamarie aldamenin daketan ba trasteatzen haste naiz. :)

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...