Astebukaera hontan, 5. Katuen Erakusketa Internazionala ospatu da, Irungo Ficoba aretoan. Larunbat goizean joan nintzen, egunkarirako argazkiak egitera. Gustura lantzen ditudan gai horietako bat da, agian katuak oso gogoko ditudalako edo baita, beren jabeak harro erakusten dizulako bere katurik ederrena argazki bat atera diezaiozun, eta jarrera horrek, lana asko errezten dizu.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgvmO4W1sfUVy2gkiGrgXVYYEtYZ-V8MZlTxag8gq7Na5L3p5L9Hvdoi4GMpeA2mFdna7E011lVpDofH-5uLb_snwENUoazCQih4HEVvHqZniaTqwpisTbTxZVir_LYON4gqIgHPMAzdfI/s400/01.+Gatos01.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhoZHpUZPWap_-rbrtMjep1QtiC-U3aJDa_1oQZIdLr8Twmsbp_KNZS1wN30WfyFqtHud5_ajIov01lGYCa3ZrBpjjbiY4wlb40ynxhXOYwSMttyT0W7sVtdRhv-1pYW5t-oiGXzBGL_M0/s400/02.+Gatos08.jpg)
Oker ez banago, guztira 150 bat katu bildu dira, hainbat espezietakoak, batzuk ezagunagoak besteak baino, baina guztiak "zerbait" bereziarekin. Batzuen itxura ikusgarria zen, beste batzuek berriz, begiradarekin erakartzen ninduten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario