27 julio, 2011

115. ERREZETA BIDAIARIA Laranja kanelarekin


Hona hemen, errezeta errez eta frexko-frexko bat, udako egun hauetarako modukoa.

Marokora egindako bidaian dastatu ahal izan genuen eta behar ditugun osagaiak honako hauek dira:

+ Laranja bat.
+ Kanela-hauts pixkat.

Oso erreza da. Laranja xerretan moztuko dugu platertxo baten eta gainetik kanelaz hautseztatuko dugu. Eta voilà! Hementxe dugu postre marokoarra. Bon appétit!


Baduzu blog hontan partekatzea gustatuko litzaizuken errezeta bidaiaririk? Idatzi, bidali info@ainaragarcia.com helbidera eta kontaiguzu ze bidaiatan dastatu zenuen. Gozoenak hilabetero argitaratuko ditugu hilabeteko azkeneko astean.

25 julio, 2011

114. EZ NIRE ARGAZKIEKIN!

Egunez egun, argazkilaritzak gero eta zale gehiago dauzka. Mundu guztiak egiten ditu argazkiak, kamera bat edonork bait dauka, berdin du ze marka, itxura edo neurritakoa den, denok dugu bat, mugikorrean baldin bada ere. Horregaitik, modan dago argazki lehiaketak antolatzea enpresa edota produktu bat promozionatzeko, edo hare okerragoa den eta sarrera hau idaztera bultzatu nauen, argazki artxibo zabal bat 0€-tan egiteko.

Lehiaketa hauek, sari tentagarri bat eskeintzen dute amu moduan, beste enpresa babesle baten eskutik. Adibide bezala, egun hauetan argazkilari askoren ahotan dabilen "Memorias de un verano" argazki lehiaketa El Paiseko El Viajeroren eskutik, Karanga bidai agentziaren babesarekin.

Oraindik, zale asko daude lehiaketa hauetako oinarriak irakurtzeko minutu batzuk inbertizen ez dituztenak, horregaitik, beti parte hartu aurretik irakurtzearen garrantzia azalarazi nahi nuke eta norberak baloratu dadila argazki edota autorearen eskubideen truke eskeintzen dutenak konpentsatzen duen.

Aurrez aipatu dudan lehiaketako oinarrien zati bat gehitzen dizuet:

 BASE 4ª.- CESIÓN DE DERECHOS

El usuario acepta ceder a título gratuito a PRISA DIGITAL S.L y a EL PAIS los derechos de reproducción, distribución, transformación y comunicación pública, en todas las posibles modalidades, de la obra que envía, para todo el mundo y por la duración máxima actualmente prevista en la ley para la protección de los derechos cedidos y con facultad de cesión a terceros.

Esta cesión de derechos sobre la obra incluye a titulo enunciativo pero no exhaustivo, la autorización para su puesta a disposición del público por medios alámbricos o inalámbricos, para su publicación en medios impresos, ya sean periódicos o revistas, para su inclusión en obras audiovisuales y para su integración en bases de datos o en soportes de empresas del Grupo PRISA, o participadas.


El usuario que remite la obra (fotografías) garantiza ser titular de los derechos de propiedad intelectual que por virtud de este contrato cede y, por tanto, mantendrá indemne a PRISA DIGITAL S.LA, y a EL PAIS, y a cualquier otra empresa del Grupo PRISA y frente a cualquier reclamación de terceros derivada del incumplimiento de la citada garantía. El usuario autoriza a PRISA DIGITAL a comunicar públicamente la obra que envía bajo licencia CREATIVE COMMONS 2.5: Reconocimiento - No comercial: El material creado por un artista puede ser distribuido, copiado y exhibido por terceros si se muestra en los créditos. No se puede obtener ningún beneficio comercial.
Al enviar su obra a esta sección, el usuario acepta el contenido de las siguientes cláusulas:
- PRISA DIGITAL, decidirá sobre la idoneidad de la obra a efectos de su publicación y podrán adaptarla tecnológicamente, fragmentarla y adecuarla al formato idóneo para su publicación.
- PRISA DIGITAL se reserva el derecho de publicar o no las obras de los usuarios en función del criterio artístico del equipo de El Viajero.

Batenbat oraindik ez baldin bada guztiz konbentzituta gelditu oinarriak irakurtzearen garrantziaz, hurrengo lerroetan, sarian zer sartzen den eta zer ez txertatzen dizuet:

ANEXO 1. Descripción del premio

El premio consiste un viaje para dos personas siguiendo la ruta “Memorias de África clásico”(15 ó 16 días) – Kenia, Tanzania y Zanzíbar.

Condiciones generales del premio, que incluye:
El premio es personal e intransferible, no pudiendo ser canjeado por ningún otro servicio ni por su contravalor en metálico.
El premio está valorado en 1875€ e Incluye: guía KANANGA de habla hispana / vuelo intercontinental con Ethiopian Airlines / avioneta Arusha - Zanzíbar y Zanzíbar - Dar es Salaam / transporte en camión especialmente preparado para safari / mecánico-conductor / cocinero / ayudante de cocina / pensión completa durante todo el viaje (excepto lo indicado en el apartado "no incluye") / alojamientos fuera de los parques nacionales / tiendas dobles de acampada con camas de campaña y material de acampada / traslados en Zanzíbar / seguro personal de viaje.

No incluye: Pago Local (a entregar en destino) de 600 $ y 390 € corresponde a: entradas al PN Lago Nakuru, Reserva Masai Mara, PN Serengeti y Área de conservación del Ngorongoro / permisos y tasas de acampada y alojamiento dentro de los parques y reservas nacionales / actividades con la comunidad Maasai en las inmediaciones de Masai Mara / paseo en barca o canoas por el lago Victoria/ vehículos 4x4 para descender al cráter del Ngorongoro / guía y caminata a orillas del Lago Manyara / algunos alojamientos fuera de los parques nacionales / productos frescos de alimentación.


No incluye: cena en Nairobi y comidas del medio día en Zanzíbar (a partir del día 11 del itinerario) / tasas aéreas internacionales y locales / visados / actividades opcionales / propinas.

Guzti hau irakurri eta gero, balora ezazue ea merezi duen lehiaketa honetan parte hartzea, non saria zure eskubideak oparitzea eta erdi-oparitutako bidai baten dirutza bat gastatzea. Lehiaketak aurrera jarraituko duelakoan nago baina, EZ NIRE ARGAZKIEKIN.

AZKEN ORDUA! El Viajerok "Memorias de un verano" argazki lehiaketako oinarriak berridatzi ditu, hainbat argazkilarik Twitter bidez hauen berridazketa behin eta berriz aldarrikatu ostean: http://on.fb.me/rp8GEz

20 julio, 2011

110. Zorabiodunik ez. Dadeseko bide kurbatu bitxia.

Orain dela egun batzuk, berri on bat eman zidatzen, Viajablog eta RACC Travelek antolatutako "Carreteras de ensueño" argazki lehiaketan parte hartu nuen argazkia 1.go postuan gelditu zela jakinarazi zidatenean. Ze poza!


Bat baino gehiago izan dira zorabiatzen direnentzat gomendagarria ez den bide bitxi hau non aurkitzen den galdetu didatenak. Beraz, sarrera hontan bertara iristeko datu batzuk emango dizkizuet, agian batenbat animatzen da aurrez-aurre leku hau ikustera, oso urrun ez dagoen lurralde baten aurkitzen baita eta batez ere, oso merkea da haruntz bidaiatzea.

Bide hau, Dadeseko arroiletan aurkitzen da, Marokon. Argazki hau orain dela 2 urte, beste 2 lagunekin egindako bidai baten egin nuen. Kamera hartu eta hegazkinera igo ginen lurralde urbil zein ezezagun honekin topo egiteko.

Barajasetik Marrakecheraino eramango gaituen hegaldiren bat hartu dezakezue. Sarritan, hegazkinean joan-etorria maletekin eta tasak gehituta, ez dugu 100€ baino gehiago ordaindu beharko. Hori bai, aurrez begiratzea da gomendagarriena eta batez ere, Easyjet eta Ryanair bezalako konpainiek eskeintzen dituzten eskeintzekin adi ibiltzea.

Marrakechera iritsi bezain laster, hainbat aukera dauzkagu:

a) Autobusez egiten diren ibilaldietara apuntatu.
b) Gida bat kontratatu lekuak erakusteko.
c) Kotxea alokatu.
d) ...

Gure asmoa argazkiak egitea baldin bada, aholkagarriena kotxe bat alokatzea da, askatasun haundia emango baitizu argazki planninga antolatzeko garaian. Guk kotxe bat alokatu genuen. Ait Benhaddoura joan ginen Tizi N' Tichkatik Atlasa gurutzatuz 3 edo 4 ordutan.


Gaua bertan pasa eta hurrengo egunean gure ibilbidearekin jarraitu genuen Boumalne Dadesera, beste 3 ordu kotxez. Haruntz iritsi eta Dadeseko arroiletara eramango gaituen bidea hartu behar da, 30km-tara dago gutxigorabehera. Bidea estua eta kurbatua da, beraz kontuz gidatu. Gainera, poliki-poliki joatea oso gomendagarria da, geldialdiak eginez 1000 Kashben Rutako paisaia ikusteko eta forma arraroa duten harroka batzuk ere bai.


Geldialdia egiten dugun edozein txokotan, gehienetan konturatu gabe, harroketatik irteten diren umeez inguratuta ikusiko gara "bombons"-ak eskatzen dizkiguten bitarten (goxokiak).


Dadeseko bide kurbatu bitxira, Kasbah de la Vallée hotela atzean utzi eta berehala iritsiko gara. Bidea igo eta goiko jatetxeko terrazatik segituan atzemango dugu gure helmugara iritsi garela.



Marokoko argazkiak: http://bit.ly/nF9xC0

15 julio, 2011

108. Lucie Debelkova argazkilari eta bidaiariari elkarrizketa

Lucie Debelkova, Pragako hirian jaio zen. Bere jaioterriak transmititzen zion edertasun hori munduko beste hainbat txokoetan aurkitu nahian hasi zen bidaiatzen. Lehenengo bidaiak, aintzinako zibilizazioen arrastoak ikus zitezkeen lurraldeetara izan ziren: India, Egipto eta Ekialde Ertaina. Mongolia, Zelanda Berria eta Alaska bezalako lurralde urrunetara ere bidaiatu du, beti ere, leku berriak ezagutu eta berriz bueltatzeko zortea ere izanez. Pixkanaka bidaietara ohitzen hasi zen eta gaur egun, 80 estatu baino gehiagotan egon dela esan dezake. Honek, bizilekua munduko herrialde askotan bilatzera bultzatu du.

Betidanik kameraren bat esku artean duela bidaiatu du, bizipen eta aurkikunza berriei argazkiak eginez. Guzti honen eta denboraren ondorioz, bere buruari honako galdera egin zion: "Nola azaldu dezaket bizirik sentitzearen sentimendua eta mundu haundi honekin konpromezu bat izatea?" Beraz, galdera honen ondorioz, artea eta argazkilaritzaren ezagutzak jasotzen hasi zen.


Bisitatu dituzun lurralde guztiei buruzko berri izan eta gero, lehendabizi egin behar dizudan galdera honakoa da: Munduko zein puntutan aurkitzen zara une honetan?

Momentu hontan Frantziako Provenza ikertzen hari naiz eta laster, Suizako Alpeetara bidean jarriko naiz.

Nola eta zergaitik hasi zinen bidaietako argazkilaritzan?

Lehen esan dudan moduan, prozesu graduala izan da, lehenik bidaien zaletasuna etorri zen eta gero argazkilaritzarena.. Moduren batean, bata bestearekin inbolukratzen da.

Makina bat herrialde ezagutu dituzu. Zure ustez, zein da ederrena argazkilariaren ikuspuntutik?

Askotan galdetzen didate hau, era berean, oso zaila egiten zait erantzutea. Norberaren gustuen araberakoa dela deritzot. Desertuak eta glaziarrak ikaragarri atsegin ditut, nire ustez beraz, Ekialde Ertaina eta iparraldeko lurraldeak dira ederrenak. Hala ere, leku guztietan aurkitu daiteke interesgarria den zerbait.


Zein da oraindik bisitatu ez duzun lurraldea baina bertara bidaiatzea gustatuko litzaizukeena?

Ez naiz Hegoamerikentan egon oraindik eta bertan, Peru, Bolivia edota Argentina bezalako lekuetara bidaiatuko nuke.

"Kolorea" eta "argia" dira zure lana ondoen deskribatzen dutenak. Zein da zure teknka? Lan guztia kameran egiten duzu exposaketa teknika ezberdinak erabiliz edota argazkia Photoshop edo Lightroom bezalako programekin amaitzea nahiago duzu?

Kolore ederrak lortzeko, leku egokian egon behar da une egokian, eta askotan exposaketa motelaren teknika erabiltzen dut eta honek sarritan koloreak bizitzen ditu. Hala ere, denbora eta planifikazio on bat da argazki onak egiten laguntzen dizun teknikarik hoberena. Orokorrean ez dut Photoshop erabiltzen, eta Lightroom ere oso gutxitan.

Zeintzuk dira zure argazkilaririk gustokoenak?

Betidanik Philip Plisson gustatu zait, argia eta drama harrapatzeko modu ederra dauka.


Zure hurrengo bidai edota proiektua?

Momentu honetan hari naiz horietako batzuetan lan egiten baina Atlantikoari argazkiak egitea gustatuko litzaidake Frantzia eta Irlandatik.

Amaitzeko, bidaiari eta argazkilarientzat aholkurik?

Irten kalera eta praktikatu, praktikatu, praktikatu... Argazkiak ez dira beraien kabuz egiten, eta egiten duzuen argazki berri bakoitzeko, entrenatu zure begia, konposaketa eta argi hobeak bilatuz.

Hauxe da guztia, eskerrik asko Lucie.

Lucieren lana bere web orrian, Flickrren eta Facebooken jarraitu dezakezue.

11 julio, 2011

107. Perspektibaren garrantzia eta Julian Beever

Batxiller artistikoan nengoenean, marrazketako klasean lehendabizi erakutsi ziguten gauzeetariko bat perspektibaren garrantzia izan zen. Marraztu beharreko lekua erabaki ostean, besoa luzatu, begi bat itxi eta arkatzarekin ikusmuga seinalatzen genuen lerro ikustezin bat sortuz. Arkatzaren ertza eta ikusmuga batzen ziren puntu hori, lerroak angelu egoki batean marrazten laguntzen zigun erreferentzia zen, perspektiba eta sakonera lortzeko.

Argazkilaritzarekin berdina gertatzen da. Konposaketa egiteko garaian, perspektiba beharrezkoa da, erreferentzia puntu hori non jartzen dugun arabera, modu bateko edo besteko irudia lortuko baitugu.

Ziur, zuetariko askok Julian Beever artista britainiarra ezagutzen duzuela. Bere irudiekin, dudarik gabe, perspektibaren garrantziaz ongien hitz egin dezakeen pertsonaia da. Goza ezazue:

08 julio, 2011

106. Maltako autobusak

Bozina musikalak, apaingarri erlijiosoak, eskuz trazatutako marrazkiak... Maltako autobusak, Mediterraneora egindako bidaiaren baten, uharte txiki hau zapaldu duten bisitari guztien postal, liburu eta oroitzapenen jabe izan dira. Baina guzti hau iada iraganean gelditu da pasa den Uztailaren 2tik, seguritate eta erosotasun hobea duten ibilgailuez trukatu bait dituzte.



Hamarkada askotan, koste baxuko ibilgailu honetan uhartea gurutzatzea erakargarri turistikoa izan da, non autobus bakoitzak, bere jabea zuen eta honek ibilgailua bere gustura apaintzen zuen beste  txoferren aurka lehiatzeko eta bezeroak erakartzeko besteak beste.


Autobusak bidaiariez betetzen ziren eta urrengo geldialdiraino atea zabalik zutela joaten ziren, bidaiariren batek sokatik tira eginez kanpaia joz urrengo geltokian jeitsi nahi duela adierazteko.

100 urte baino gehiago pasa dira Maltako bideetara iritsi zirenetik. 1905ean hasi zen guztia, Mr. Spilled izeneko baten batek, Erresuma Batutik hori koloreko autobusak ekarri zituenean, Malta base militarra bait zen eta garraioa beharrezkoa zen. Urte batzuk beranduago BMCk (Britain Motor Company), 6 kamioi ekarri zituen garraio publiko bezela erabiltzeko baina oso gutxi iraun zuten erosotasun falta zela eta. Egunez egun, gero eta gehiago ziren autobusa erabiltzea hautatzen zutenak bidaiatzeko, beraz eskaerak gehituz joan ziren.


1929an, lege orokor batzuk ezarri zituzten tamainu, kolore eta edukierari buruz. Ordurako 385 autobus lizentziatu zeuden, baina jabeen egoera ekonomikoa kili-kolo zegoen eta  honek ibilgailuak onartu ezineko egoeratan egotea ekarri zuen. Ibilgailuen mantenimenduaz arduratzen ziren enpresa askok ateak itxi behar izan zituzten, beraz, jabeek beren ibilgailuak sortzen zizkien mantenimendu lan guztietaz arduratu behar izan zuten. Honek, konpetentzia haundia ekarri zuen gidarien artean. Autobusak behar baino gehiago betetzen zituzten eta bidaia gehiago egiteko abiadura haundian gidatzen zuten, bidaiariak arriskuan jarriz. Gidariak elkarren artean borrokatzen ziren legea betetzen ez zutenek diru asko irabazten bait zuten, zintzoenek, eguneroko gastuak ordaintzeko ere irabazten ez zuten bitartean. Delitu hauek, gidari bat baino gehiagoren atxiloketa ekarri zuen eta ikaragarrizko salaketak onartu behar izan zituzten.


1931an Garraioen Kontrol Batzarra sortu zen. Ordutegiak eta ibilbide berriak ezarri zituzten, horrela, zerbitzua hobetu zen. Ibilgailuen jabeak lasaiago sentitzen ziren eta autobusak itxura onean mantentzen zituzten apaingarriak jarriz eta patroi edo santuren bat bezala izendatzen. Denbora guzti hontan Garraioen Kontrol Batzarrak hainbat bilera ospatu zituen zerbitzua hobetzeko eta proposamen berriak pentsatzen zituzten. Lehenengoa, autobus gehiago jartzea izan zen. Bestea, garraio publikoa nazionalizatzea, enpresa bakar batentzat edota autobus jabeek antolatutako taldeetan lan eginez. Azkenik, Batzarrak ibilgailuen zenbatekoak 500era igo behar zuela erabaki zuen, jabeek antolatutako taldeetan lan eginez.

Erabaki hauek protesta eta grebak ekarri zituen, baina azkenik erabakia onartu behar izan zuten eta Batzarra, BMC eta autobus jabeak, Sliemako autobus konpainiarekin fusionatu ziren. Baina istilu guztiak ez ziren hemen amaitu, beranduago, BMCk Sliemako ibilbideen monopolioa lortu nahi baitzuen eta gobernua mehatxatu zuen, hori hala ez balitz, Maltara ekarritako autobus guztiak Egiptora eramango zituela esanez. Hala ere, istilu hauek ez zuten denbora asko igaro, BMCk monopolioa lortzearen esperantza galdu eta bere interesak Joseph Gasan jaunari saldu zizkion, Maltako enpresariar ezagun bat. Gasan jaunak BMCren interes guztiak erosi ostean, Sliemako ibilbideko autobusak erosi zituen banan-banan eta horrela, BMCk horrenbeste desiatu baino lortu ez zuen monopolioa izan zuen. Egoera txarrean zeuden autobusak aldatu eta II. Mundu Gerra eta gero, lizentzia gehiago jasotzen jarraitu zuen. Urteetan zehar monopolista izan ondoren, 1955ean, bere ibilgailuak partikularrei saltzen hasi zen.


1971an, aldaketak egon ziren gobernuan eta garraio publikoa berrantolatzea erabaki zuten. Hainbat ikerketa burutu ostean, autobusen jabe guztiek, diru kopuru berbera irabazi behar zutela erabaki zuten. Horretarako, uhartzeko autobus guztiak talde bakar baten bildu behar ziren baina jabeak ez zeuden ados, berriro ere alferrikako istilu eta grebak eginez. Haserre guzti hauengatik, autobus jabeek antolatutako talde bat sortzea erabaki zen, Maltako garraioak kontrolatzeko eta talde hontako arduradunak, 2 urtean behin aldatzen joango ziren.


Hala ere, istilu guzti hauek orain, Maltako historiako zati bat dira, bisitariak erakartzen zituzten autobus deigarri haiek beren motor zaratatsuak itzali baitituzte, Maltako aurrerapenean pauso bat aurrera emanez, eta orain arte garraio hau nekez erabili izan duten elbarri eta adinekoek autobusak modu seguru eta erosoago batez erabili ahal ditzaten.

Maltako argazki galeria: http://www.ainaragarcia.com/fotos/malta--gozo

03 julio, 2011

102. Haur lapurtuak

Donostia 2011. "Haur lapurtuen" kasuko biktimetako bat, Donostiko Hospitalera bidean "Non daude?" kartelarekin. Bertan, umeen salerosketak egiten ziren orain dela hamarkada gutxi.


Argazki-kazetaritza galeria: http://bit.ly/jI3thJ

01 julio, 2011

101. Wallpaperrak hilero

Azken 6 hilabete hauetan, 30 bat harpidedunek hilabeteko lehenengo egunean wallpaper berri bat jaso dute dagokion hilabeteko egutegiarekin.

Lehenengoetan negua zen gaia eta lehengo urtean iparraldeko lurraldeetara egindako bidaietako argazkiekin islatu dut.



Udaberriaren etorrerarekin, eguzkia lotsati esnatzen da. Hala ere, zerua makina bat kolorez estaltzen da Euskal Herriko itsas - bazterrean.



Maiatzean sartu eta uda gero eta gertuago sentitu arren, ez gaitezen euritakorik gabe irten, Donostia bezelako hirietan, ohikoa baita ezusteko zaparradaren batek harrapatzea.


Eta azkenik, iritsi da uda. Beroa hasten da eta egun aproposak aurkituko ditugu Urederra bezelako txoko miragarriak bisitatzeko, edota arratsalde eder bat hondartzan igarotzeko.



Baina hau ez da hemen amaitzen. Horrelako txokoetatik bidaiatzen jarrai dezakezue, hilero proposatzen dizuedan wallpaper berriarekin, urtea bukatu arte. Honako helbide elektronikora email bat bidaliz harpidetu zaitezkete: info@ainaragarcia.com Wallpaperrak jaso nahi dituzuen helbide elektronikoa azaldu iezaidazue bertan.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...