15 enero, 2011

72. 2010ko argazkiak (2. zatia)

Aurreko sarreran nioen moduan, hemen doa 2010ko argazkien bigarren sorta, oraingoan prentsakoak.

Donostian, gero eta gehiago dira, Kontxan egunero bainu bat hartzeko ohitura hartzen dutenak. Ez dio axola nolako eguraldia egiten duen, tenperatura bajuak ere, ez dira aitzikia.


Neguko lehenengo elurteetan, AP-1a da bide kaltutuenetariko bat. Irudian, AP-1a, trafikora itxi baino minutu batzuk lehenago, joan den neguan.

Eguraldiarekin jarraituz, olatuak protagonista bihurtzen dira urteko hainbat garaitan Gipuzkoako kostan. Umeek, Zarautzeko malekoian jolasten dute...


... baita Donostiko Paseo Berrian ere.


Gaur arte egindako argazki guztietatik, agian, urrengo hau da tristura gehien transmititzen didana. Igande eguzkitsu bat izan zen, Tolosako zezen plazan. Jose Mari Mendizabal eta Olasagasti aizkolariek, 6000€-ko apustua egin zuten, eta irabazleak, metro inguruko diametroa zuten lau enbor moztu behar zituen bestea baino lehen. Hasieratik, Olasagastik abantaila haundia atera zion Mendizabali, eta jokua amaitu baino minutu batzuk lehenxeago, Mendizabalek, kalanbreak sentitu zituen bere bularrean, enbor baten jarri zen pentsakor, eta azkenik alde batera utzi zuen bere jokua. Argazki hau, une hartan egin nuen. Ordu bat beranduago, bihotzekoak emanda hil zen.



Baina ez zen guztia tristura izan 2010ean. 3 urte bigarren mailan egon ostean, Errealak lehen mailara igotzea lortu zuen eta jarraitzaileek, ez zuten momentu hura galtzerik izan nahi.


Erreportaiak eta gero, erretratu batzuk, adibidez, Alex Ubagori...


... Celtas Cortos, ...

... edota Lauroba taldeko kide berriei.


Manifestaldiak arratsean konbokatzen dituztenean, jende masak eta azken argi izpiekin konposaketak egitera jolastea atsegin dut.


Eta amaitzeko, Donostitik pasiran nebilen baten aurkitu nuen argazkilari hau. Ezin izan nuen argazki bat egin gabe gelditu, autentikoa zen!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...