11 julio, 2011

107. Perspektibaren garrantzia eta Julian Beever

Batxiller artistikoan nengoenean, marrazketako klasean lehendabizi erakutsi ziguten gauzeetariko bat perspektibaren garrantzia izan zen. Marraztu beharreko lekua erabaki ostean, besoa luzatu, begi bat itxi eta arkatzarekin ikusmuga seinalatzen genuen lerro ikustezin bat sortuz. Arkatzaren ertza eta ikusmuga batzen ziren puntu hori, lerroak angelu egoki batean marrazten laguntzen zigun erreferentzia zen, perspektiba eta sakonera lortzeko.

Argazkilaritzarekin berdina gertatzen da. Konposaketa egiteko garaian, perspektiba beharrezkoa da, erreferentzia puntu hori non jartzen dugun arabera, modu bateko edo besteko irudia lortuko baitugu.

Ziur, zuetariko askok Julian Beever artista britainiarra ezagutzen duzuela. Bere irudiekin, dudarik gabe, perspektibaren garrantziaz ongien hitz egin dezakeen pertsonaia da. Goza ezazue:

2 comentarios:

  1. Zaila izangoa jendiak artista haundi hau ez ezagutzia, iual izenagatik ez, baino bere artelanak munduai buelta pilla eman bai dixkiyoe.
    Testuko aurkezpenian, momentu batez neire batxillergo artistikoko garai horta eraman diazu... eta ze egiya dan "artistak erotuta gaudela" esate duenian, no? jejeje
    :)

    Goizane

    ResponderEliminar
  2. Jajaja, badakizu ze esan zigun klaseko lelengo egunien gure tutoriek? "Artistikue aukerau izetiatik ya aurreratzeizuet zorauta zaudetela. Nire zorauta nao." Asike... jejeje!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...