20 julio, 2011

110. Zorabiodunik ez. Dadeseko bide kurbatu bitxia.

Orain dela egun batzuk, berri on bat eman zidatzen, Viajablog eta RACC Travelek antolatutako "Carreteras de ensueño" argazki lehiaketan parte hartu nuen argazkia 1.go postuan gelditu zela jakinarazi zidatenean. Ze poza!


Bat baino gehiago izan dira zorabiatzen direnentzat gomendagarria ez den bide bitxi hau non aurkitzen den galdetu didatenak. Beraz, sarrera hontan bertara iristeko datu batzuk emango dizkizuet, agian batenbat animatzen da aurrez-aurre leku hau ikustera, oso urrun ez dagoen lurralde baten aurkitzen baita eta batez ere, oso merkea da haruntz bidaiatzea.

Bide hau, Dadeseko arroiletan aurkitzen da, Marokon. Argazki hau orain dela 2 urte, beste 2 lagunekin egindako bidai baten egin nuen. Kamera hartu eta hegazkinera igo ginen lurralde urbil zein ezezagun honekin topo egiteko.

Barajasetik Marrakecheraino eramango gaituen hegaldiren bat hartu dezakezue. Sarritan, hegazkinean joan-etorria maletekin eta tasak gehituta, ez dugu 100€ baino gehiago ordaindu beharko. Hori bai, aurrez begiratzea da gomendagarriena eta batez ere, Easyjet eta Ryanair bezalako konpainiek eskeintzen dituzten eskeintzekin adi ibiltzea.

Marrakechera iritsi bezain laster, hainbat aukera dauzkagu:

a) Autobusez egiten diren ibilaldietara apuntatu.
b) Gida bat kontratatu lekuak erakusteko.
c) Kotxea alokatu.
d) ...

Gure asmoa argazkiak egitea baldin bada, aholkagarriena kotxe bat alokatzea da, askatasun haundia emango baitizu argazki planninga antolatzeko garaian. Guk kotxe bat alokatu genuen. Ait Benhaddoura joan ginen Tizi N' Tichkatik Atlasa gurutzatuz 3 edo 4 ordutan.


Gaua bertan pasa eta hurrengo egunean gure ibilbidearekin jarraitu genuen Boumalne Dadesera, beste 3 ordu kotxez. Haruntz iritsi eta Dadeseko arroiletara eramango gaituen bidea hartu behar da, 30km-tara dago gutxigorabehera. Bidea estua eta kurbatua da, beraz kontuz gidatu. Gainera, poliki-poliki joatea oso gomendagarria da, geldialdiak eginez 1000 Kashben Rutako paisaia ikusteko eta forma arraroa duten harroka batzuk ere bai.


Geldialdia egiten dugun edozein txokotan, gehienetan konturatu gabe, harroketatik irteten diren umeez inguratuta ikusiko gara "bombons"-ak eskatzen dizkiguten bitarten (goxokiak).


Dadeseko bide kurbatu bitxira, Kasbah de la Vallée hotela atzean utzi eta berehala iritsiko gara. Bidea igo eta goiko jatetxeko terrazatik segituan atzemango dugu gure helmugara iritsi garela.



Marokoko argazkiak: http://bit.ly/nF9xC0

2 comentarios:

  1. Zure bidaiak kontatzen dituzun bakoitzean izugarrizko inbidia pasatzen dut!! jejejeje, asko gustatu zait sarrera hau, apuntatuta !!

    Goizane

    ResponderEliminar
  2. Ba badakizu! Pilla bat gomendatzeizut bidai hau itie al dezunin, gu 10 egun eon giñen ta bakoitzei guztira 450€ erten zigun bidai oso osuek. Ta merkio erten laikeizu ze han dana regateau itea ta ondo moldatze bazea... ;)

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...