08 julio, 2011

106. Maltako autobusak

Bozina musikalak, apaingarri erlijiosoak, eskuz trazatutako marrazkiak... Maltako autobusak, Mediterraneora egindako bidaiaren baten, uharte txiki hau zapaldu duten bisitari guztien postal, liburu eta oroitzapenen jabe izan dira. Baina guzti hau iada iraganean gelditu da pasa den Uztailaren 2tik, seguritate eta erosotasun hobea duten ibilgailuez trukatu bait dituzte.



Hamarkada askotan, koste baxuko ibilgailu honetan uhartea gurutzatzea erakargarri turistikoa izan da, non autobus bakoitzak, bere jabea zuen eta honek ibilgailua bere gustura apaintzen zuen beste  txoferren aurka lehiatzeko eta bezeroak erakartzeko besteak beste.


Autobusak bidaiariez betetzen ziren eta urrengo geldialdiraino atea zabalik zutela joaten ziren, bidaiariren batek sokatik tira eginez kanpaia joz urrengo geltokian jeitsi nahi duela adierazteko.

100 urte baino gehiago pasa dira Maltako bideetara iritsi zirenetik. 1905ean hasi zen guztia, Mr. Spilled izeneko baten batek, Erresuma Batutik hori koloreko autobusak ekarri zituenean, Malta base militarra bait zen eta garraioa beharrezkoa zen. Urte batzuk beranduago BMCk (Britain Motor Company), 6 kamioi ekarri zituen garraio publiko bezela erabiltzeko baina oso gutxi iraun zuten erosotasun falta zela eta. Egunez egun, gero eta gehiago ziren autobusa erabiltzea hautatzen zutenak bidaiatzeko, beraz eskaerak gehituz joan ziren.


1929an, lege orokor batzuk ezarri zituzten tamainu, kolore eta edukierari buruz. Ordurako 385 autobus lizentziatu zeuden, baina jabeen egoera ekonomikoa kili-kolo zegoen eta  honek ibilgailuak onartu ezineko egoeratan egotea ekarri zuen. Ibilgailuen mantenimenduaz arduratzen ziren enpresa askok ateak itxi behar izan zituzten, beraz, jabeek beren ibilgailuak sortzen zizkien mantenimendu lan guztietaz arduratu behar izan zuten. Honek, konpetentzia haundia ekarri zuen gidarien artean. Autobusak behar baino gehiago betetzen zituzten eta bidaia gehiago egiteko abiadura haundian gidatzen zuten, bidaiariak arriskuan jarriz. Gidariak elkarren artean borrokatzen ziren legea betetzen ez zutenek diru asko irabazten bait zuten, zintzoenek, eguneroko gastuak ordaintzeko ere irabazten ez zuten bitartean. Delitu hauek, gidari bat baino gehiagoren atxiloketa ekarri zuen eta ikaragarrizko salaketak onartu behar izan zituzten.


1931an Garraioen Kontrol Batzarra sortu zen. Ordutegiak eta ibilbide berriak ezarri zituzten, horrela, zerbitzua hobetu zen. Ibilgailuen jabeak lasaiago sentitzen ziren eta autobusak itxura onean mantentzen zituzten apaingarriak jarriz eta patroi edo santuren bat bezala izendatzen. Denbora guzti hontan Garraioen Kontrol Batzarrak hainbat bilera ospatu zituen zerbitzua hobetzeko eta proposamen berriak pentsatzen zituzten. Lehenengoa, autobus gehiago jartzea izan zen. Bestea, garraio publikoa nazionalizatzea, enpresa bakar batentzat edota autobus jabeek antolatutako taldeetan lan eginez. Azkenik, Batzarrak ibilgailuen zenbatekoak 500era igo behar zuela erabaki zuen, jabeek antolatutako taldeetan lan eginez.

Erabaki hauek protesta eta grebak ekarri zituen, baina azkenik erabakia onartu behar izan zuten eta Batzarra, BMC eta autobus jabeak, Sliemako autobus konpainiarekin fusionatu ziren. Baina istilu guztiak ez ziren hemen amaitu, beranduago, BMCk Sliemako ibilbideen monopolioa lortu nahi baitzuen eta gobernua mehatxatu zuen, hori hala ez balitz, Maltara ekarritako autobus guztiak Egiptora eramango zituela esanez. Hala ere, istilu hauek ez zuten denbora asko igaro, BMCk monopolioa lortzearen esperantza galdu eta bere interesak Joseph Gasan jaunari saldu zizkion, Maltako enpresariar ezagun bat. Gasan jaunak BMCren interes guztiak erosi ostean, Sliemako ibilbideko autobusak erosi zituen banan-banan eta horrela, BMCk horrenbeste desiatu baino lortu ez zuen monopolioa izan zuen. Egoera txarrean zeuden autobusak aldatu eta II. Mundu Gerra eta gero, lizentzia gehiago jasotzen jarraitu zuen. Urteetan zehar monopolista izan ondoren, 1955ean, bere ibilgailuak partikularrei saltzen hasi zen.


1971an, aldaketak egon ziren gobernuan eta garraio publikoa berrantolatzea erabaki zuten. Hainbat ikerketa burutu ostean, autobusen jabe guztiek, diru kopuru berbera irabazi behar zutela erabaki zuten. Horretarako, uhartzeko autobus guztiak talde bakar baten bildu behar ziren baina jabeak ez zeuden ados, berriro ere alferrikako istilu eta grebak eginez. Haserre guzti hauengatik, autobus jabeek antolatutako talde bat sortzea erabaki zen, Maltako garraioak kontrolatzeko eta talde hontako arduradunak, 2 urtean behin aldatzen joango ziren.


Hala ere, istilu guzti hauek orain, Maltako historiako zati bat dira, bisitariak erakartzen zituzten autobus deigarri haiek beren motor zaratatsuak itzali baitituzte, Maltako aurrerapenean pauso bat aurrera emanez, eta orain arte garraio hau nekez erabili izan duten elbarri eta adinekoek autobusak modu seguru eta erosoago batez erabili ahal ditzaten.

Maltako argazki galeria: http://www.ainaragarcia.com/fotos/malta--gozo

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...