25 diciembre, 2010

69. Santa Claus Village

Bidaiatzen dudanean, egunerokoak idazteko ohitura daukat, beste bidaiari askok bezala. Beti daramakit nirekin koaderno txiki bat, nire bizipen guztiak idatzi, eta gero, irakurtzen dudan bakoitzean, berriro ere mentalki bidaiatzeko.

Gaur, Finlandiara egindako bidaian idatzitako egunerokoaren zati bat jartzen dizuet, Santa Claus Villagen egon nintzenekoa hain zuzen:

Santa Claus Villagera iristen naiz, goizeko 10:30tan. Elurra hari du, eta sekulako hotza egiten du. Termometroak -16ºC markatzen du, uffff!!! Parking gunera gerturatzen naiz autoz, baina ez dakit ondo aparkatu dudan, aparkamenduetako lerroak, elurrak estali bait ditu.

Eraikin zentralera sartzen naiz, eta informazio mostradorean Aija-z galdetzen dut, Santa Clausi argazkiak egiteko behar dudan akreditazioa emango didan elfoa da Aija, eta herri txiki hontako txokoak erakutsiko dizkidana ere. Oraindik ez da iritsi, bitartean bera, postal batzuk bidaltzeko aprobetxatzen dut. Idazten bukatzen dudanerako iristen da, eta ongietorria, ipar zirkulua gurutzatu dudan zertifikatu bat sellatuz ematen dit. Ez nekien zertifikatu bat ematen zutenik ipar zirkulua gurutzatzen duzunean! Baina ilusioa egiten dit, horrelako zerbait edukitzea gordetzeko.

Eraikin zentraletik irten eta Santa Clausen etxera goaz, kartel baten "Santa Claus is here" irakur dezaket. Herri osoan, gabon kantak entzuten dira, hotza eta elurra hari du, eta nire inguruan dabiltzan elfoekin, ametsetako Gabonak dirudite.


Santa Clausen etxera sartu gara, ikusgarria, dekorazioa erabat zaintzen dute. Pasabide ilun batetik erloju haundi bat dagoen lekura iristen gara. Erloju honek, munduko denbora gelditzeko ahalmenda du, horrela, Santa Clausek gau bakar baten opari guztiak banatu ditzake. Eskailerak igo eta goiko solairuan, argazkiz betetako orma bat dago. Bertan, Santa Claus bisitatu duten pertsonaia famatuak ikus ditzazkegu: Spice Girls, Lordi eta Disneyko Mickey eta Minnie besteak beste. Alboan, beste hainbat tramankulu gordetzen dituen apal batzuk daude, elur-oreinak desertuan erabiltzen duten kamuflajea adibidez, gameluak baliran bezala, desertuko umeei opariak emateko. Horrela, Santa Clausen ateraino iristen gara.

Santa Claus ezagutzea ikaragarria iruditzen zait. Lehenik eta behin, nire lehengusinaren eskutitza ematen diot, irakurri dezan, eta bitartean, argazki batzuk egiten dizkiot. Nondik natorren galdetzen dit, eta "Donosti"tik natorrela entzuten duenean, gaztelaniaz hitz egiten hasi da, sekulako solturarekin. Lehengo urtean Kontxako hondartzan oso uda ona ere pasa zuela kontatu dit. Erabat harrituta uzten nau, gauza pila bat dazki. Berarekin argazki bat egin ondoren, "eman eskumiñak Olentzerori" esan eta aho zabalik gelditzen naiz. Txundigarria.


Aijari nire harridura azaltzen diot, eta 500 urtetan, gauza asko ikasteko aukera izan duela erantzun dit.
Eskutitzen eraikinera goaz eta bertan, 3 edo 4 elfo dabiltza, eskutitzak jaso, eta lurraldeka sailkatzen. 50 metro baino gehiagoko luzera duen eskutitz bat ere iritsi zaie!


Bazkaltzeko ordua da eta kotxera gerturatzen naiz, bertan bait daukat nire bazkaria taper baten. Jatekoa hotza dago noski, baina ur botella, erabat izoztu zait hotzarekin!
16:00tarako ilunduko du, beraz, argiak piztu zain nago, ordu urdinean argazki batzuk egiteko. Arratsa, ooooooooooso luzea da, eta hainbat ordu pasatzen ditut "begira, iada iluntzen hari da ta!" pentsatzen. Horrela, nahiko denbora daukat argi polit eta uniforme bat lantzeko.


Eguberri On guztioi!!!



12 diciembre, 2010

68. EGUNA IRUDITAN (Abenduak 11) Saskibaloia: Lagun Aro GBC - Gran Canaria

Donostia 2010 - 1/30 seg.; f/13; ISO 1600


Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 1600


Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 1600


Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 1600


Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 1600



Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 1600

Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 1600


06 diciembre, 2010

67. EGUNA IRUDITAN Asteasuko krossa

Asteasu 2010 - 1/1600 seg.; f/5,6; ISO 400



Asteasu 2010 - 1/400 seg.; f/5,6; ISO 400


Asteasu 2010 - 1/500 seg.; f/5,6; ISO 400


Asteasu 2010 - 1/800 seg.; f/5,6; ISO 400


Asteasu 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 500

05 diciembre, 2010

66. Xabier Lete, agur.

Atzo gauen hil zen, Euskal Herriko kulturako pertsonaia garrantzitsuenetako bat: olerlari, idazle eta abeslea izan zen Xabier Lete.

Donostia 2008 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600

Homendaldi txiki baten moduan, bere abestirik ezagunenaren bideoa jarriko dizuet jarraian, “Xalbadorren Heriotzean”. Entzun eta gozatu…


27 noviembre, 2010

65. EGUNEKO ARGAZKIA Protestak, Sahararen alde eta superportuaren aurka

Gaur goizean, Donostian, manifestaldi ikusgarri batzuk egin dira. Lehenengoa, Conchan, Pasaiako superportuaren aurkakoa:

Donostia 2010 - 1/1000 seg.; f/5,6; ISO 400

Bigarrena aldiz, Sahararen aldeko bandera bat zabaldu dute, Urgull mendian behera.


Donostia 2010 - 1/500 seg.; f/5,6; ISO 400

Argia ez da apartekoa izan, baina manifestaldiak oso orijinalak iruditu zaizkit.

22 noviembre, 2010

64. 2011rako wallpaperrak

Ordenagailuko wallpaperraz aspertuta? Ez duzu gustokorik aurkitzen? Hala bada, 2011 urtean, hilabetero wallpaper berri bat hileko egutegiarekin lortzeko aukera eskeintzet dizuet.

Egin beharrekoa oso erreza da. Bidali mezu bat info@ainaragarcia.com - era, "2011 urteko wallpaperretara harpidetu nahi dut" esanez, eta urtea hasi bezain laster, hilero, hilabete hortako wallpaperra jasoko duzu.

Animatu!!


17 noviembre, 2010

63. Alberto Saavedraren irudi deigarriak

Gaur, figura berezi batzuei buruzko erreportajea egin dugu. Alberto Saavedra artistak, hainbat eskultura eta panpinen sortzailea, Donostiko Olarain egoitzako fatxada, bere sormenez apaintzeaz arduratu da.

Donostia 2010 - 1/320 seg.; f/4; ISO 400

Figura berriena, Txantxillorena da, Donostiko pertsonaia ezagun eta maitagarriarena. Hala ba, Olarain egoitzatik pasatzera animatzen zaituztet, aurrez aurre ikus dezazuen, eta baita, hurrengo astean Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratuko den erreportajeari begirada bat botatzera ere.

Donostia 2010 - 1/200 seg.; f/5,6; ISO 400

16 noviembre, 2010

62. EGUNEKO ARGAZKIA Behobiako zanpantzarrak

Beno, egia esan ez da gaurko argazkia, baina bai igande honetakoa. Uste dut, Behobia – Donostiako maratoi erdian parte hartu zuten zanpantzar hauek aipamen bat egitea merezi dutela.

Goizeko 7:00tan hasi zuten ibilbidea, eta aldapak, hotza, euria eta haizearekin topo egin zuten 21km horiek eta gero, 11:00tan iritsi ziren helmugara.

Zorionak mutilak!

Donostia 2010 - 1/160 seg.; f/5,6; ISO 800

06 noviembre, 2010

61. LEIHOTIK BEGIRA Udazkeneko azken egunak

Udazkena, urtarorik fotogenikoena izanik, laburrena ere bada. Konturatzerako, tonu berodun hosto horiek erori egiten dira, zuhaitzak biluztuz. Egun gutxi barru, kolore horiek gozatzeaz utzi beharko dugu, pixkanaka, neguak bere presentzia egiten duen heinean.

Oraintxe egindako argazkia da honakoa, neure etxeko leihotik. Zuhaitz batzuk ez dute hostorik jada, eta beste edo bestek, laster galduko du kolorea. Egun batzuk barru, argazki bera igoko dut, ezberdintasuna ikusteko.

Asteburu ona izan dezazuela!

Azpeitia 2010 - 1/250 seg.; f/4; ISO 400

04 noviembre, 2010

60. Retegi Bi

Gaur, Abel Barriolak eta Julen Retegik igandean jokatuko duten partidurako material aukeraketan izan naiz.

Retegiren kamisetak nire arreta deitu du, bizkarra eman digun baten. Orain arte ez naiz konturatu, bere izena “Retegi Bi” dela. Lankide batzuekin komentatzen egon gara, zer dela eta jarriko ote dion “Bi” hori, orain arte, pilotari guztiak, zenbaki erromatarrez zenbatu direnean. Hau da, kasu honetan, Retegi II izango zen.

Etxera heldu eta oraindik buruan nuen modu horretan deitzen denaren zergatia, beraz, internet bidez erantzuna aurkitu dut. Wikipediak dioenez, iruñar gaztea, bere familiako zazpi edo zortzigarren pilotaria da, baina bere burua Retegi Bi bezala bataiatu zuen, tradizioa haustearren.

Eibar 2010 - 1/200 seg.; f/4; ISO 1600

02 noviembre, 2010

59. LURRAK Gure biziraupenerako animaliak

Gizakiok, bizitzara, gure ingurunearen arabera egokitzen gara. Naturan,
bizitzeko behar duguna bilatzen dugu, baina munduko gune bakoitzean,
baliabideak, ez dira berdinak.

Bereber, tuareg eta Saharako beste hainbat tribu nomadek, gamelutik lor dezakete bizitzeko beharrezko guztia. Animalia honek, bidaia luzeak egiteko, jateko edota janzteko ere balio die.

Erg Chigaga 2009 - 1/800 seg.; f/7,1; ISO 100

Berdina gertatzen da iparraldeko lurraldeetan, baina kasu honetan, beren animalia, elur oreina da. Bere haragiaren gantza eta larru lodiari esker, Samiek,
-30ºC arterainoko tenperatura hotzak jasan ditzakete.

Hetta 2010 - 1/100 seg.; f/4; ISO 100

31 octubre, 2010

30 octubre, 2010

56. Pedro Subijana

Atzo, sukaldari on bati argazkiak egiteko zortea izan nuen: Pedro Subijana. Horretarako, Rosana Lakunza kazetariarekin, Akelarrera joan nintzen, Igeldon kokatua dagoen bere jatetxera, non bertatik, gipuzkoar itsaslabar guztia ikus daiteke.

Erreportaje osoa, laster ikusi ahal izango duzue, larunbatero Grupo Noticiaseko egunkariekin ematen den ON magazinean.

Donostia 2010 - 1/60 seg.; f/4; ISO 400

29 octubre, 2010

55. LEHIOTIK BEGIRA Egunsentia

Edozein aitzaki nahikoa delako argazkiak egiteko kamera gertu daukagunean, eta Paco Elvira argazkilariak behin baino gehiagotan erakutsi digun moduan, etxetik irten gabe argazki paregabeak egin daitezke. Egunsenti hau, orain dela ordu erdi eskas, neure etxeko lehiotik ikus zitekeen.

Azpeitia 2010 - 1/200 seg.; f/4; ISO 1600

28 octubre, 2010

54. "Lapurtuak"

Nire argazki artxiboari errepaso bat ematen, jendea eguneroko gauzak egiten erakusten duten argazkiak gero eta gehiago gustatzen zaizkidala konturatu naiz. Jendea, bere eguneroko bizitza lasai egiten baten bat begira dutela jakin gabe, behatzea gustatzen zait. Argazki “lapurtuak” deitzen zaie hauei.

Badira argazki arlo honen aldekoak direnak eta baita aurka daudenak ere. Nire iritzi xumetik, askotan, jende horrek behatua izaten hari dela jakingo balu, argazkiak xarma horren zati handi bat galduko lukeela iruditzen zait, baina baita ere, norberaren irudia errespetatu beharrekoa dela deritzot.

Guzti honekin, ateratzen dudan ondorioa honakoa da: “lapurtuak” egitea, oso jarduera askea da, beti ere, pertsonei min edo iraindu gabeko asmoarekin argazkiztatzen ditugunean.

Zarautz 2010 - 1/250 seg.; f/8; ISO 100

27 octubre, 2010

53. EGUNEKO ARGAZKIA Odon Elorza

Gaur, “EGUNEKO ARGAZKIA” izeneko atal berria irekitzen dut blogean. Egunean zehar aurkitutako momentu, une, keinu … -ei buruzkoa da. Nire lanean, oso maiz gertatzen den zerbait da, beraz, egokia iruditu zait blogean tarte txiki bat egitea.

Gaur goizean, Lagun Aro GBC saskibaloi taldeak eta Donostia 2016k akordio bat sinatu dute. Argazkiak egin ostean, Donostiko alkate den Odon Elorzak, baloia saskira sartzeko saiakerak egin ditu.

Donostia 2010 - 1/250 seg.; f/4; ISO 320

25 octubre, 2010

52. LURRAK Lanposturainoko bidea

Hainbat lurraldeetan, langileek, beren lan guztia, eskuko maleta txiki baten eramaten dute.

Helsinki 2010 - 1/80 seg.; f/5,6; ISO 100

Beste lurralde askotan aldiz, langileek, beren lan guztia bizkargainean eraman behar dute, erraztasunik eta garraiatzeko baliabiderik gabe.

Marrakech 2009 - 1/1000 seg.; f/6,3; ISO 320

LURRAK proiektua

13 octubre, 2010

51. Nola erakutsi jende gehiago edo gutxiago manifestaldi baten

Egia da, argazkilaritzak, bisorearen aurrean dagoena erakusten digula. Baina egia da ere, argazki horrek ulertarazi dezakeguna, erabat aldatu daitekeela ikuspuntu bat edo beste erakutsiz gero, biak, leku berberetik eginez, eta oinak mugitu gabe. Jarraian, adibide bat.

Bi argazki hauek, gaur goizean egin ditut, ELA eta LABek konbokatu duten metalaren grebari buruzko manifestaldian.

Lehenengo irudian, 17mm-tako objektibo angular bat erabiliz, 20 bat pertsona manifestatu direla ulertarazi dakiguke.

Tolosa 2010 - 1/500 seg.; f/4; ISO 800

Bigarrengoan aldiz, leku berberetik mugitu ere egin gabe, angularra, 200mm-tako teleobjektiboaz aldatu eta eremu sakonera murriztuz, gure pertzepzioa, guztiz aldatzen da.

Tolosa 2010 - 1/400 seg.; f/4; ISO 800

27 septiembre, 2010

50. LURRAK Laku eta desertuak

Itsaso, laku eta ibaiak, izozten doazen heinean...

Enontekiö 2010 - 0,6 seg.; f/8; ISO 100

...milaka kilometrotara, urtero zabaltzen eta hazten doazen desertuak daude.

Erg Chigaga 2009 - 1/80 seg.; f/8; ISO 100

LURRAK proiektua

25 septiembre, 2010

49. LURRAK Santa Claus eta ume bereberea

Munduko lurralde baten, Santa Claus izeneko gizon bat bizi omen da, gabonetan, tximiniz tximini, munduko ume guztiei opariak eta zoriontasuna banatzen diena.

Rovaniemi 2010 - 1/20 seg; f/4; ISO 1600

Era berean, Saharako puntu ezezagunen baten, neska txiki bat bizi da, oparirik ez, eta bizitzeko zein haurtzaro zoriontsu bat izateko ezer ez duena.

Erg Chigaga 2009 - 1/640 seg.; f/4; ISO 200

LURRAK proiektua

18 septiembre, 2010

48. Ezkontza anekdotiko bat eta Florentino Perez

Gaurko 14:30tan, Oiartzungo jatetxe ezagun baten, Errealeko Jokin Aperribay eta Real Madrileko Florentino Perez, bazkaltzeko elkartuko zirela jakinarazi ziguten.

Eguerdiko 14:00tan, hantxe geunden komunikabideak, jatetxearen sarreran. Metro gutxitara, dantzari batzuk ikusi ditut. “Aiba, Florentinori aurreskua eta guzti egin behar diote eta!” esan diot lankide bati. “Ez, ezkontza bat dago, eta ezkonberriak iritsi zain daude horiek” erantzun dit. “Ea Florentinok berarengana etorri direla pentsatzen duen eta oraindik ere dantza egin beharko ote dioten!” gehitu du beste batek algaraka.

Puntualena, Aperribay izan da, ezagun bati agurtu ostean, jatetxera sartu da. Orain, Florentino bakarrik falta zaigu, eta ea zorte pixka batekin, Aperribay kanpora irteten den argazkia elkarrekin egiteko.

Guztion ezusterako, Florentino baino lehenago, ezkonberriak iritsi dira. Imajinatu emaztearen aurpegia, kotxetik irten eta, komunikabide guztiak berari begira ikusi dituenean! Auskalo ze pentsatu duen, baina lagunei bota dizkie begirada urduri batzuk. Zorion malko artean zeudela, dantzariak beren lanari ekin diote.

Oiartzun 2010 - 1/400 seg.; f/4; ISO 800

Une batzuk barru iritsi da Florentino, eta Aberribay, kanpora irten eta bero agurtu du. Minutuak pasa eta emaztea, oraindik laino artean zebilen.

Oiartzun 2010 - 1/125 seg.; f/4; ISO 800


08 septiembre, 2010

47. Marea biziak

Euskal kostaldeak duen erakargarri turistikoetako bat, marea bizien garaia da, ikustekoa den espektakulu naturala.

Gaur arratsaldean, Zumaitik Zarautzerainoko bidetik gidatzen nindoala, noizean behin, asfaltoan ur putzuak aurkitu ditut, minutu batzuk lehentxeago, bertara iritsi diren olatuak zirela eta. Hala ere, espektakulua, Zarautzera iritsi bezain laster hasi da. Olatu pila bat malekoia kolpatzen, aldi berean, hondartza guztia urpean utziz. Kuriosoenak itsasoaren indarraz gozatzera gerturatzen ziren heinean, hainbat argazkilari, arratsaldeko ausartenei argazkiak egiteko prest zeuden: ume talde bat, olatuak goitik behera bustitzeko zain.

Azkenik, olatua iritsi da eta …

Zarautz 2010 - 1/800 seg.; f/5,6; ISO 200

04 septiembre, 2010

46. San Miguel Pro Zarautz munduko surf txapelketa

Iritsi gara, Zarautzen egun hauetan ospatzen hari den, San Miguel Pro munduko surf txapelketaren azken txanpara.

Surfeko argazkiak egiten ditudan lehenengo aldia izan da, eta era bat liluratuta utzi nau, kirol hau zenbaterainoko fotogenikoa den ikusteak. Ikaragarri gozatu dut ur ertzean oinez argazkiak egiten…

Zarautz 2010 - 1/1000 seg.; f/4; ISO 200

… minutu batzuk ere pasa ditut argazkilari horrek duen angelu onaz pentsatzen, a ze inbidia!


Zarautz 2010 - 1/800 seg.; f/5; ISO 200

31 agosto, 2010

45. "Euskal Herriko Txokoak" erakusketa

Gaur amaitzen da “Euskal Herriko Txokoak” erakusketa, non Jalgi Kafe Antzokian ikusteko aukera izan duzuen abuztu guztian zehar.

Nire lehenengo bakarkako erakusketa izan da, eta hilabete oso baten, tabernako ormak, nire lurra kamerarekin aztertzen igarotako 11 unerekin apaintzea, asko gustatu zaidala onartu behar dut.

Eskerrik asko nire lagunei, familia, ezagun eta ezezagunei, nire lana ikusteko tarte bat hartu duten guztiei, eta pintxo edota garagardo bat hartzen zuten bitartean argazki hoberena zein zen ados jartzen ez ziren horiei. Sekulako ilusioa egin zidan momentu hori bizitzeak, eta neska koadrila hark argazki bakoitza banan-banan nola komentatzen zuten entzun, autorea, ondoko mahaian zegoela jakin gabe, eskerrik asko benetan.

Oso laster, nire hurrengo erakusketa-proiektua aurkeztuko dut. Zuen gustukoa izatea espero dut. Muxu bat!

Zumaia 2009 - 1,3 seg.; f/13; ISO 100

22 agosto, 2010

44. Lauroba

Orain dela hilabete bat baino zertxobait gehiago, Lauroba talde donostiarrari argazkiak egiteko aukera izan nuen. Beren abestiekin, entzuleari giro ona eta ongi pasatzeko gogoak transmititzen dizkion taldea da.

Iker eta Haritz anaiekin batera, Iñaki, Alain eta Anek osatzen dute Lauroba, eta abestietan, gu geu, behin baino gehiagotan identifikatuta sentituko garen momentuei buruz hitz egiten dute. Baina zerbait faltan ez badute, originaltasuna da. Adibide bezala, beraien azkeneko kontzertua. Donostiko kaleak Amsteleko kamioi gainean zeharkatu zituzten, Aste Nagusian, zuzenean jotzen eta hiriko hainbat txoko musikaz betetzen.

Gutxi balitz, aste honetan Euskadi Gazteako Top Gaztean sartu dira, non zuen botoa eman diezaiokezue nahi izanez gero. Zuen botoa emateko, klik hemen.

Besterik gabe, argazkiarekin eta beraien single berriaren bideokliparekin uzten zaituztet. Ah! Eta bideoklipa, 5D Mark II-arekin grabatuta dago.

Lauroba 2010 - 1/1000 seg.; f/4; ISO 320


12 agosto, 2010

43. Iktioterapia

Atzo, Turkiako ohitura zahar bat probatu eta argazkiak egiteko aukera izan nuen: iktioterapia. Iktioterapia, Garra Rufa izeneko arrain txiki batzuen esku dagoen terapia bat da.

Egin behar dugun gauza bakarra, gure hankak, arrain hauetaz beteriko ontzi batetan sartu, eta lagun txiki hauek, beren lana egiten uztea da. Oso langileak dira!

Hanketan muxu txikiak edota burbuila txikiz beteriko jacuzzi batean egongo bazina bezalako sentsazioa da. Ondorioa, hanka leun eta lasaiak.

Gertuko plano bat egiten saiatu nintzen, baina oso azkarrak dira eta ontziko argia berriz, oso eskasa. Honako argazki hau uzten dizuet beraz, uste dut, terapiak zertan datzan ondoen deskribatzen duena dela.


Donostia 2010 - 1/125 seg.; f/4; ISO 1600

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...