Gaurko 14:30tan, Oiartzungo jatetxe ezagun baten, Errealeko Jokin Aperribay eta Real Madrileko Florentino Perez, bazkaltzeko elkartuko zirela jakinarazi ziguten.
Eguerdiko 14:00tan, hantxe geunden komunikabideak, jatetxearen sarreran. Metro gutxitara, dantzari batzuk ikusi ditut. “Aiba, Florentinori aurreskua eta guzti egin behar diote eta!” esan diot lankide bati. “Ez, ezkontza bat dago, eta ezkonberriak iritsi zain daude horiek” erantzun dit. “Ea Florentinok berarengana etorri direla pentsatzen duen eta oraindik ere dantza egin beharko ote dioten!” gehitu du beste batek algaraka.
Puntualena, Aperribay izan da, ezagun bati agurtu ostean, jatetxera sartu da. Orain, Florentino bakarrik falta zaigu, eta ea zorte pixka batekin, Aperribay kanpora irteten den argazkia elkarrekin egiteko.
Guztion ezusterako, Florentino baino lehenago, ezkonberriak iritsi dira. Imajinatu emaztearen aurpegia, kotxetik irten eta, komunikabide guztiak berari begira ikusi dituenean! Auskalo ze pentsatu duen, baina lagunei bota dizkie begirada urduri batzuk. Zorion malko artean zeudela, dantzariak beren lanari ekin diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario