31 agosto, 2010

45. "Euskal Herriko Txokoak" erakusketa

Gaur amaitzen da “Euskal Herriko Txokoak” erakusketa, non Jalgi Kafe Antzokian ikusteko aukera izan duzuen abuztu guztian zehar.

Nire lehenengo bakarkako erakusketa izan da, eta hilabete oso baten, tabernako ormak, nire lurra kamerarekin aztertzen igarotako 11 unerekin apaintzea, asko gustatu zaidala onartu behar dut.

Eskerrik asko nire lagunei, familia, ezagun eta ezezagunei, nire lana ikusteko tarte bat hartu duten guztiei, eta pintxo edota garagardo bat hartzen zuten bitartean argazki hoberena zein zen ados jartzen ez ziren horiei. Sekulako ilusioa egin zidan momentu hori bizitzeak, eta neska koadrila hark argazki bakoitza banan-banan nola komentatzen zuten entzun, autorea, ondoko mahaian zegoela jakin gabe, eskerrik asko benetan.

Oso laster, nire hurrengo erakusketa-proiektua aurkeztuko dut. Zuen gustukoa izatea espero dut. Muxu bat!

Zumaia 2009 - 1,3 seg.; f/13; ISO 100

2 comentarios:

  1. Ze ondo AInara! Oain errelebua nei emate yazu, Iraillan nere erakusketa eongoa ta, bakizu, nahi dezunian abixatu ta ateako izut naezuna!

    Beste erakusketa-proiektuan berri izateko irrikitan nao! Seguru oaingua bezelako arrakastatxua izangoala ta!

    muxu bat!

    ResponderEliminar
  2. Eiiii leno ayau zat emaile xpressionk-ekue ta hor azaltze zea!! Biali ber nizun mezu bat bañe lanea jun naiz ta gero ahaztu eñtzat. Ba bihar goizeko 11tan niju Jalgira argazkiyek jasotzea, zuk noiz jartzezu? Bihar baita? Bueno ba han eongo bazea hartuko deu pote bat errelebo hori ikustedeun bitartin, ta bestela abixakoizut beste egun bateako! jejeje! Zorte on guapa! Muxu bat!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...