Iker eta Haritz anaiekin batera, Iñaki, Alain eta Anek osatzen dute Lauroba, eta abestietan, gu geu, behin baino gehiagotan identifikatuta sentituko garen momentuei buruz hitz egiten dute. Baina zerbait faltan ez badute, originaltasuna da. Adibide bezala, beraien azkeneko kontzertua. Donostiko kaleak Amsteleko kamioi gainean zeharkatu zituzten, Aste Nagusian, zuzenean jotzen eta hiriko hainbat txoko musikaz betetzen.
Gutxi balitz, aste honetan Euskadi Gazteako Top Gaztean sartu dira, non zuen botoa eman diezaiokezue nahi izanez gero. Zuen botoa emateko, klik hemen.
Besterik gabe, argazkiarekin eta beraien single berriaren bideokliparekin uzten zaituztet. Ah! Eta bideoklipa, 5D Mark II-arekin grabatuta dago.
Goiko argazkiyan kixton energia positibua transmititze due, kolore hoyekin ta danak pox-poxik ta nik uste Singlela ta beste kanta guztiyak e beaien toke bereziya jarztia lortze duela.
ResponderEliminarZorionak talde "berri" honei! Ta beste behin zuri argazkiyangatik! :)
Jejeje, bai nere ustez graxioxuna gerau zan argazkiye hoixe da. Aber suertie dakeben, nik ustet bide onetik dijuztela. Muxu bat Goiz!
ResponderEliminar