19 abril, 2011

86. Nork zioen Mediterraneoan ez dagoela olaturik?

Zenbat argazki ikusi ote ditugu, argazkilariariak izan dituen zailtasunak kontuan izan gabe?

Gozo uharteko Azure Window, Maltako paisaiarik ikusgarrienetako bat da. Mediterraniar itsasoan galduta aurkitzen den uharteetako bat izanik, burura etortzen zaizkigun gauzeetariko batzuk tenperatura atsegina eta itsaso barea dira. Arku honetara egin genuen ibilaldiko esperientzia ez zen horrela izan. Itsasoa oso haserre zegoen eta haizeak indartsu egiten zuen putz. Arrats guztia argazki "egoki" bat egin nahian igaro genuen eta 50 bat argazki mugitu egin eta gero, mirariz bat salbatu ahal izan nuen.

Arkua itsaso leunarekin eta esposizio motel batekin argazkiztatzeko ideiarekin joan nintzen baina haizeak kamera ikaragarri mugitzen zidan eta ezinezkoa zen argazkiak mugituak ez gelditzea. Beraz, Mediterraniar itsasoaren beste aurpegi bat erakustea erabaki nuen, itsasoaren eta olatuen mugimendua izoztuz.

Jarraian, goiko argazkia egin eta minutu batzuk beranduago grabatu nuen bideo bat uzten dizuet. Ikusten duzuenez, haizea oso haserre zegoen eta kamera nola mugitzen zuen ere antzematen da, nahiz eta tripode pisutsu baten gainean egon:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...