20 septiembre, 2011

146. Zaindarien aldaketa Buckingham Jauregian

Londresen izan nintzen lehenengo aldia, hilabetez Erresuma Batura ingelesa ikastera joaten zaren uda horietako baten izan zen. Autobusez Trafalgar Squareraino eraman gintuztela oroitzen dut eta hantxe hasi zen gure ibilaldia. Taldeko norbaitek "zaindarien aldaketa ikusi behar dugu!" esan zuen eta Buckingham Jauregiruntz hartu genuen bidea.

Trafalgar Squaretik Buckingham Jauregiraino pare bat kilometro besterik ez daude eta oinez 20 minututan iritsi zaitezke. Ez dago galbiderik.


Baina iritsi ginenean, ikaragarrizko jendetza zegoen eta ezin izan genuen ia ezer ere ikusi.


Baina akatsetatik ikasten denez, Londresen izan garen azken aldian, goizeko 9:30tarako Buckingham Jauregiko ate aurrean ginen aurreko aldian baino gehiago ikusteko eta argazki batzuk egiteko asmoz. Zaindarien aldaketa goizeko 11:30tan hasten da baina 10:00 - 10:30ak inguruan jauregiko kanpokaldea jendez inguratuta dago.

Leku ona hartu genuen oraingoan, zaindariak sartzen diren ate ondoan hain zuzen, leku egokia argazkiak egiteko.




Ekitaldi bitxia da. Zain geunden bitartean eta gero hirian zehar egin genituen hainbat ibilaldietan, Londreseko poliziak turistekin argazkiak egiten ikusi genituen, erakargarri turistiko bat dira! Egia esan, filma batetik ateratakoak dirudite.


Zaindarien aldaketa ikusi nahi duzuenontzat datu garrantzitsu batzuk. Apiriletik Uztailerarte, egunero ikusi ahal da goizeko 11:30tan, urtean zehar aldiz, bi egunetik behin beti ere eguraldiak oztoporik jartzen ez badu. Eta garaiz joan, batez ere argazkiak leku on batetik egin nahi dituzuenok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...