05 septiembre, 2011

140. Annie Leibovitz

Astebukaera hontan, gauean ordu txikiak arte telebistari begira uzten zaituzten dokumental horietako bat ikusten egon naiz: Annie Leibovitz, bizitza kamera batetik zehar.

Asko miresten dudan argazkilaria da, bere lan eta izaeragatik. Bere izaera, argazki horiek lortzeko beharrezkoa dela ere esango nuke kasu batzutan. Horrela dio Yoko Onok: "Badaude argazkilari batzuk Ea ba, horrela egingo dugu esaten dizutenak. Baina Anniek, Hau pentsatu dut, zer iruditzen? esaten dizu".


Emaitzak ikusi besterik ez dago, ez da argazkiak egitea bakarrik, argazkilariaren jarrerak argazki bat irudi huts baten edo harantzago eramango gaituen sentipen baten bihur dezake. Argazki arruntak, bizitza den bezela erakusten dutenak dira Annierenak, beste misteriorik gabe.

Beti, edo ia beti, argazki berritzaileak eta ezberdinak sortzen saiatzen gara, interesgarriena geure inguruan dagoela ahaztuz. Anniek, pertsonak ezagutu eta gero argazkiak egiten dizkie. Jendeari argazkiak egiten dizkio, nortzuk diren kontatzeko.

Rolling Stonesekoekin joan zen biran eta denbora guztia beraiekin igaro zuen, gertatzen zen guztian parte hartu eta argazkiak egiteko.


Hala ere, hor egotea ez da erreza izan Annierentzat. Gizaki guztion moduan bere hankasartzeak egin ditu, baina akatsetatik ikasi eta aurrera irtetea lortu du. Drogekin ere arazo latzak izan zituen baina erreabilitazioak eta argazkiak egiteak bere bizitza berbideratu dute.

Dokumentaleko azken 4 zatiak Youtuben ikus ditzakezue, baina aukera izanez gero, osorik ikustea gomendatzen dizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...