Parke Naturalera sartu baino lehen, mitxoletez betetako zelai batzuetan gelditu ginen argazki batzuk egiteko. Egunen baten egin nahi nuen argazkietako bat da, ez dakit beren kolore gorri biziengatik edota dituzten petalu delikatuengatik ote den, baina maite ditut mitxoletak! Milaka zeudenez zaila zen ez zapaltzea bat bera ere, baina saiatu nintzen saihesten.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiGg-w1egPUe-6LMxcP8v8VbbmfDhp9dLj0Epx4b3veJ941roSAZ4XeuIV09trOP2YmPoWat_EFnpx_kL3raHmDVd1FQuyL0LA7lTHWzCDU53gYg4ryasVkBqCyLT119OEoCYqKDB3riaY/s400/Bardenas01.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgqJGk_kp4AMDffmdvSmQxrTUix32x5HVUmUEZC5DI6Q0tKCoz3_daMUXUskBWDPtC7dF2g9MHDh6JAZxTIdVl2CiIq9nNt2qZWNeg3o70j5eA7AOwpWx3rj6TwAJ4Slh4BVL5k7NI8hyphenhypheno/s400/Bardenas02.jpg)
Eguzkia ezkutatu bezain laster, ilunabarrean sandwich batzuk afaldu, eta gaueko argazkiak egiteko kamera bizkor prestatu genuen.
Gabaz eginiko argazkiak ez ziren asko izan, eta nahiz eta argazki bakoitzari denbora asko atxiki behar zaion, pazientziak bere saria lortzen du, gehienok egiteko ohiturarik ez dugun argazki bat egitea lortu dugula ikustean.
Kixton polittak dia danak Ainara!
ResponderEliminarNik ere oaindik pendiente dakat horrealdea irteeratxo bat, aber tarte bat hartzeten! Bitartian zure argazkikin gozatzen segitukoet :)
pd: zmz Bastin urtebetetziak? jiji
Eskerrik asko Goiz! Kriston leku politte da, gomendatzeizut! Bastin urtetan oso ondo!! Gaña kamarie erregalau diyoe asike hirurok junberko deu argazkiyek itea e? jejeje!
ResponderEliminar