![]() |
Koloretsua, sortzailea eta alaia.
Zer etorri zen lehendabizi argazkilaritza edo marrazketa? Nola sartu zinen mundu hontan?
Lehenik marrazkilaritza izan zen, honek diseinura eraman ninduen, gero iragarkietara eta honen ondorioz hainbat argazkilariekin egin nuen lan. Beraz, lehenik diseinua izan zen nahiz eta gero argazkilaritzak garrantzi gehiago hartu.
14 urteko esperientzia duzu. Zein da arroen zauden lana?
14 urte daramazkit eta uste dut oraindik ez dudala arro sentitzeko ezer egin. Lan orokorraz esango nuke. Ez da erraza aukeratzea... lan bakoitzak aurrekoa hobetzen du. Frantziako surf txapelketa baten egindako argazkiarekin gelditzen naiz. Hainbat aldizkaritako azalean argitaratu zen eta argazkiko protagonistari erakutsi nioenean ere gustatu zitzaion. Munduko txapelduna izan zen 3 aldiz eta zoritxarrez, desagertua gaur egun, Andy Irons. Irudi haren oroitzapen onak gordetzen ditut eta gero izandako elkarrizketarenak ere.
Garbi dago Donostia zure sormenen inspirazio garrantzitsu bat dela. Zure jaioterria delako edo beste hirietan aurkitzen ez den zerbait dauka?
Nire lurrari erabat lotuta nago, nere hiriari eta nere jendeari. Beti diot, argazki (edo marrazki) hobeak egiten direla maite duzunari, eta nik Donostia maite dut.
Inspiratzen zaituen artistarik?
Asko. Lichtenstein, Britto, Morris, Corbijn, Erik Johansson... asko... Inspirazioa sormenaren oinarria da. Referentziak izan behar dira, beti.
Zerbait gehitzeko?
%18ko BEZa... jaja. Ez dakit. Hau irakurtzen duten argazkilari guztiak egunero saiatzera animatzen ditut. Argazkilaritza ariketa zaildua da, eta asko entrenatu behar da. Partekatzea, kritikak onartzea, errepikatzea eta hobetzea. 14 urte daramazkit pentsakera honekin eta ez doakit gaizki. Elkarrizketa honen egileak ere praktika hau jarraitzen duela uste dut. Zorte on eta eskerrik asko!
Eskerrik asko zuri Oscar, jarraitu Donostia horren modu bitxian argazkitatzen eta marrazten.
Oscarren lana bere Web, Flickr, Facebook eta Twitter bidez jarrai dezakezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario