06 septiembre, 2011

141. Gerrako irudiak

"Imágenes de guerra" Tve2 kateko La Noche Temáticako larunbateko saioan Annie Leibovitzen dokumentalaren ostean igorri zuten. 7 gerra-argazkilarik, lanbide arriskutsu honi buruzko ikuspuntua azaldu zuten, argazkilari naiz kazetari askok beren lana egitearren bizia galdu dutela kontuan izanaz.

Ez dut dokumental honen estekik naiz DVDrik aurkitzen berriro ikusteko, beraz, idatzi nituen ohar batzuk berridazten dizkizuet, ikusteko aukera galdu zuenik baldin bada.

Ashley Gilbertson: "Salbu al da egia, kameradun mugikorra duen edonor audientzia askodun kazetari bihurtzen bada? Okerrena, jendeak hau atsegin duela da, doan baita".

Ghaith Abdul: "Gaur egun miliziek ez dute ez argazkilaririk eta ez kazetaririk behar, mugikorraz beren bideoak grabatzen baitituzte eta Youtuben zintzilikatu".

Tom Stoddart: "Hasieran, argazkilarietaz ez dira fidatzen, baina arrazoi on batengatik zaudela ohartzen direnean nahi adina argazki egin ditzakezu".

Stanley Greene: "Gatazka bat kubritzea pertsonalki protestatzeko modu bat da. (...) Egoera ulertzea erabat beharrezkoa da. (...) Odola lurrean, alferrik galdutako odola adierazpena honako arrazoiarengatik erabiltzen dugu: Paris Hiltonen hankartearen argazkia zihurtasunez argitaratuko da, gerrako argazki bat ez".

Philip Jones: "Zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago ikasten duzu. Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago ikusten duzu".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...