03 junio, 2011

97. "Malaletxean ez zaude sexy"

Gaur goizean Donostira iritsi naizenean, Grosetik pasa eta nire harreta deitu duten kartel haundi batzuk ikusi ditut (eraikinak obretan daudenean estaltzeko erabiltzen dituzten horietakoak). Lehenengoak honela zioen: "Egin irribarre, malaletxe gehiegi baitago munduan" izki handiekin. Bigarrengoak berriz "Malaletxean ez zaude sexy" zioen.

Garbi zegoen argazkiren bat egingo niela, beraz, eguneroko prentsaurrekoak bukatu eta gero, Grosera bueltatu naiz. Eserleku baten eseri naiz, norbait edo zerbait igaro zedin, baina kalea huts-hutsa zegoen. Bitartean, enkoadrea pentsatu eta txuri-beltzean egitea ere erabaki dut, zerbait arraroa nigan baina esaldiari indarra eman nahi nion, eta koloreak ez zidan txuri-beltzak hainbete lagunduko.

Lehendabizi, aitona batzuk pasa dira obrei buruz berriketan, nola ez. Baina ez zetozen bat egin nahi nuen argazkiaren ideiarekin. Geroxeago, emakume batzuk etorri dira, eta kamera ikusi didatenean, nik argazkia egin zain gelditu dira gero aurretik pasatzeko. Ez zetozen bat beraiek ere. Urrutitik, neska gazte bat txirrinduan honuntzaka ikusi dut. Beraz, kamera bizkor prestatu eta enkoadrean sartzen hasi denean.... klik! Eta hauxe argazkia:


Egia esan, argazkia hobetu daitekeela deritzot, beraz litekeena da egun hauetakoren baten handik berriro ere pasatzea, eta ea zortea ere konpainia pixkat egitera animatzen den.

2 comentarios:

  1. Argazki polita Ainara. Kuriosoa kartel hoiena, baina mezu ederra dute behintzat. Muxu!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Txapis!! Ba bai, mezu orijinala, bereziye ta desberdiñe da :) Besarkada bat ta eskerrik asko hemendik pasatzeatik!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...