Eta zer esan, saioan zehar sortu ziren ezuzteko txiki horiei buruz. Lehenengo argazkiak, bainugelako ispilu aurrean egin genituen, eta kameraren klik soinua entzun bezain laster, Nakor txikiak berehala protagonismoa hartu nahi izan zuen Estherren sabelean ostiko txikiak emanaz, goiko irudian ikus dezakezuen moduan.
Umearen logela estreinatzeko prest dagoenez, aspaldian praktikan jartzen dudan Multiple Shots teknika erabiliz zerbait berezia egin genezakeela iruditu zitzaidan.
Eta amaitzeko nola ez, nire eskerrik beroenak Esther eta Arkaitzi, beraientzat horren bereziak diren momentuak erretratatzeko nigan konfidatzeagatik, urte batzuk barru, bizipen eta argazki hauek beren seme Nakorrekin partekatu ditzaten.
Zorionak Ainara! Gai ezezagunetan ere "como pez en el agua" moitze zea!
ResponderEliminarAurrenekua da gehien gustatze zaitena!
Flash-a baino etxeko argiakin gehio moitu ziñan?
Kaixo prexioxa! Bai, danak argi naturalakin eñda daude, lehio bat iriki genun ta bastante argi sartze zan asike nayo hola flashakin baño! Muxu haundi bat!
ResponderEliminar