Talde edo trainera bakoitzak herri bati dagokio, adibidez, Zumaiko "Telmo Deun", Zaurauzko "Enbata", Hondarribiko "Ama Guadalupekoa"...
Trainera bakoitzak, 3 ziabogadun ibilbidea egin beharko du, ahalik eta denbora murritzenean.
Ibilbidea azkarren egin duen trainera izango da herri hortako bandera eramango duena. Horrela, uda guztian hainbat herritan regatak ospatzen dira, eta taldeek banderak irabazten joan behar dute. Oso kirol lehiakorra da baina aldi berean, festaz betetzen du ospatzen den herria. Adibide bezela Kontxako bandera dugu, garrantzitsuena, irailero ospatzen da Donostian eta arraun denboraldiari hirian bertan ospatzen den festa haundi batekin esaten dio agur.
No hay comentarios:
Publicar un comentario