Horixe da, hurrengo argazkiaren kasua, Marruecosera egin genuen bidaia baten. Tajine goxo bat bazkaldu ostean, logurak, nire kideak menperatu zituen eta, ezin izan zuten “siesta bereberra” saihestu, koloretako leihoetatik zehar sartzen zen argia besterik ez zuen leku erakargarri honetan. Te bero bati zurrut txikiak ematen nizkion bitartean, “Live View”-arekin jolasean hasi nintzen, enkoadre ezberdinak probatuz, kamera mahai gainean jarrita. Jantoki polit honetako plano orokor batzuk egin nituen, baina, zerbait falta zen. Segundo batzuk pentsakor pasa eta gero, berehala konturatu nintzen, falta zena, muturren aurrean nuela: tea!
Oroitzapen politak ekartzen dizkit irudi honek, bertako lurrina usain dezaket oraindik …
No hay comentarios:
Publicar un comentario