06 abril, 2010

04. Hetta

Eta aspermenaren ondoriozko irudiekin jarraitzen dugu …

Goizeko 7:00ak ziren, Hetta izeneko herri urrunean esnatu nintzenean, Finlandiako iparraldean. Merkurioa, nekez iristen zen
-32ºCt-tara, eguzkiak, zerua arrosa kolorez margotzen zuen bitartean. Azkar, autora joan nintzen, handik gertu zegoen izoztutako laku batetara iristeko asmoz, egunsentiari argazkiren bat egiteko. Baina zoritxarrez, hotzak motorra izoztu eta ezinezkoa zen autoa martxan jartzea momentu horretan. Zelako amorrua eguzki izpi arrosak nola alde egin duten ikustea!

Autorik ez izan arren, nola edo hala, goiz jaiki izanari probetxu atera behar nion. Elurra kentzeko makinak, bide ertzetan elur multzo handiak nola utzi zituen ohartu nintzen, eta egunsentiko itzal luzeak, milaka forma erakargarri sortzen zituzten, kreatibitatea praktikan jartzera gonbidatuz.


Hetta 2010 - 1/100 seg.; f/8; ISO 100

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...