29 abril, 2010

12. Donostia

Euria Donostin, berriz ere … Paseo Berrian nago, kotxe barruan babesturik, euri tantengandik ihesi dabiltzan ibiltariei begira.

Segundo gutxien barruan, kotxearen aurrealdeko leihoa guztiz busti eta, ibiltariak, forma ezberdinak hartzen dituzte kontrako argiaren ondorioz. Euritakoa daraman edonoren zain gelditzen naiz, hauxe izango bailitzake irudi bikainena, baina, bat edo beste pasatu ostean, formek ez naute erabat konbentzitzen.

Berehala, gazte bat pasatzen da nire aurretik, bere mp3-a belarrietan, euriaz kezkatu gabe, eta egunak itxaroten daramazkigun momentu fresko honetaz gozatuz.

Zertarako abaildu euriarekin? Nahi ala ez nahi, horrelakoxea da Donostia, ura leku guztietatik, eta edozein ordutan.

Donostia 2010 - 1/200 seg.; f/8; ISO 100

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...