07 abril, 2010

05. Murphy argazkilaria izan balitz...

Uste dut, argazkilariok, Murphyk bere legeen zerrendan gehitu beharko lituzkeen egoera bat baino gehiago bizitzen ditugula. Oraingoz, lau bakarrik bururatzen zaizkit, baina pixkanaka, horrelako zerrenda bat idazten joatea proposatzen dizuet. Ziur, guztion artean, baten batzuk bururatzen zaizkigula. Animatzen?

- Berdin du ze objektibo erabiltzen duzun, beti egongo da momenturen bat “Zergatik ez ote dut bestea jarri?” esateko.

- Unerik onenak, kamera gorde duzunean gertatzen dira.

- Turista batek argazkiak egiten ikusten bazaitu, disimuluz, zure alboan edo atzean jarriko da, gauza berberari argazkia egiteko.

- Nahiz eta argazkia oso ona izan, dakienak, akatsak aterako dizkizu, ez dakienak berriz, Photoshopekin egin duzula esango dizu.

3 comentarios:

  1. nik beste bat daukat, argazkiaren zain begiak itxi gabe aguantatzen, argazkilariak argazkia ateratzeko botoia zapaltzen duenean, orduan itxiko dituzu begiak

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi dezu! Bat geio listan! Eskerrikasko aportieatik ;)

    ResponderEliminar
  3. Aber hau ze iruitze zaizun: Batzuetan amorrazio pixkabat ematen du egun guztia tripodearen pisuarekin alde batera eta bestera ibili eta batere ez erabiltzeak, baina eskura edukitzea desioko genuke berau etxean uzten dugunean.

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...