Hendaiara iritsi nintzen, haitz bikiei argazkiren bat egiteko asmoz. Hondartzan eseri nintzen, eguzkia ezkutatzear dagoenean, azaltzen den argiaren zain. Oso argazki tipikoa zen, inolako zailtasunik gabekoa.
Hala ere, nire ezustekoa, atzera begiratu eta “ARGIA” ikusi nuenean izan zen:
Ikusgarria da, nola leku berberetik mugitu ere egin gabe, atzera begiratzearekin bakarrik, zenbat aldatzen den ikuspuntu bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario