Gradak jendez gainezka, telebista kamerak zuzenean grabatzen, familia, lagunak … ikusmira handia, urtea modu berezi batez amaitzeko, herri kirolen munduan. Inixio Perurena harrijasotzailea, 300kg-tako harria jasotzera zihoan.
Argazkien aldetik, gaia, betikoa zen. Harriaren pisua adierazten zuten zenbakiak ziren aldaketa bakarra. Beraz, angularrarekin irudi orokorrak egin ostean, 70-200mm-az aldatu nuen, aurpegiko espresio eta keinuak inmortalizatzeko.
Altsasu 2009 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600
Harrijasotzaile baten argazki tipikoa da teleobjetiboarekin egiten duguna. Baina egun hartan, irudia ez zen izan Perurena 300kg-tako harria jasotzen, argazkia, gero gertatutakoa izan zen:
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhERb0lXQVcdgtqVW4MqKBd5m9ELUnVZ3HKXaknJ2N0F7F2b9UswOpufdJu7d6XlfKPEHMSbm7QaQPIuNB-uO5fK8xOU-Y5OxWXK5TX7bPXkORSLhk9scP2Qjjzi0y0HwuI6OCdr50Ucvk/s320/Perurena.jpg)
Hala ere, motxila ondoan neukan eta 200mm-a angularraz aldatzeko denbora eman zidan. Ustekabeko gauzak, gutxien espero dugunean gertatzen dira …
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiQkwguI2BGS_2UtpKuDOO-fhqaLZOv-ATu-_dNYrkX7as5yCLV_521cmEaW_eeaL1yG45Gw6aDYWA1jaN1qsVrzRgRRZln6O_kA8PXaFfthxbCtDxM7Z6prCoWWV-EtCHo1JW5seotMo0/s320/Herrikirolak05.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario