02 mayo, 2010

13. Getaria

Euria hari zuen oraindik, A-8tik gidatzen nijoala, egun ilun horietako bat izan ostean. Egunak neramatzan nekea herrestatzen, eta nire adimenak, etxera itzuli, lasaitu eta guztiaz ahazteko nituen gogoekin pentsatzeko bakarrik egiten zuen lan.

Zarautzeko irteerara iritsi baino kilometro batzuk lehentxeago, eguzkiak, laino gizen haiek gurutzatzeko saiakerak egiten hari zela ikusi nuen, eta bere argi izpiak, aurkitzen zituen zirrikitu gutxietan banatzen hasi zen.

“Etxera joaten banaiz, ziur sekulako arratsa egongo dela, eta argazkirik ez egiteagatik damutuko naiz” pentsatu nuen. Nahiz eta oso nekatuta egon, minutu gutxitan kokapen on bat aurkitzearen ahaleginak, pena mereziko zuelakoan nengoen. Oraindik, Getariko Arratoiaren argazki politik ez nuela gogoratu nintzen, beraz, Talaimendiko bidetik igo nintzen azkar, zoazen orduan zoazela, bertako parajea beti ikusgarria baita.

Horixe merezi izan zuela ahalegin hark, egun zoragarria izan banu bezala bueltatu nintzen etxera, eta nire kezkak, kolorez aldatu ziren, arrats hura bezalaxe.


Getaria 2010 - 1/80 seg.; f/4; ISO 400

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...