05 mayo, 2010

16. Napapiiri

Finlandiako bidaiatik gordetzen ditudan oroitzapenetatik, hoberenetako bat, Santa Clausi argazkiak egin nizkion eguna da. Argazkiak egiterako orduan, ilusio gehienetarikoa egin zidan pertsonaia da. 400 urteko adina duen gizon honek, 600.000 eskutitz irakurtzen ditu urtero gutxi gora behera, mundu guztiko eta hizkuntza guztietako umeek bidalita. Gainera, bere etxeko ateak irekitzen ditu egunero, berarekin berriketan egin nahi duten umeekin egoteko (eta ez hain umeak ere). Napapiirin, urte osoan dira Gabonak, eta elfoak dira, eskutitzak jaso eta Santa Clausek, munduko tximinietatik banatuko dituen opari guztiak prestatzen dituztenak.

Garbi dago, tipo hau, oso langilea izanik, eskulanetako artista ere badela, munduko denbora gelditzeko boterea duen ordulari magikoa diseinatu baitzuen, horrela, gau bakar baten, opari guztiak banatzeko denbora ematen dio.

Egia esan, horren ondo daukate prestatua, ia-ia neuk ere sinetsi nuela …

Rovaniemi 2010 - 1/15 seg; f/4; ISO 800

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...